Mehmed Paxa Sokolovitx zubia

Koordenatuak: 43°46′56″N 19°17′16″E / 43.78222°N 19.28778°E / 43.78222; 19.28778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mehmed Paxa Sokolovitx zubia1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 1260
Kokalekua  Bosnia-Herzegovina
Eskualdea2 Ipar Amerika eta Europa
Koordenatuak 43°46′56″N 19°17′16″E / 43.78222°N 19.28778°E / 43.78222; 19.28778
Izen ematea 2007 (XXXI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Mehmed Paxa Sokolovitx zubia (bosnieraz: Most Mehmed-paše Sokolovića; serbieraz: Мост Мехмед-паше Соколовића; turkieraz: Sokullu Mehmet Paşa Köprüsü) Bosnia-Herzegovinako ekialdeko Vixegrad herrian Drina ibaia zeharkatzen duen zubi historikoa da. Mimar Sinan arkitektoak eraiki zuen, XVI. mendearen amaieran, Mehmed Paxa Sokolovitx bisir handiaren aginduz. 11–15 m bitarteko zabalera duten 11 arku dauzka, eta beste lau arku ibaiaren ezkerraldeko sarbide-arrapalan; denetara 179,5 m luze da. Sinanen maisulanetako bat eta otomandar arkitekturaren goren aldiaren lekukoa da. 2007an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]