Mendebaldeko Neisse
Wikipedia(e)tik
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Txekiar Errepublika, Polonia, Alemania | |||||
| Luzera | 252 km | |||||
| Arroa | 4.297 km² | |||||
| Emaria | ahoan: 31[1] m³/s | |||||
| Iturburua | Jizera mendiak, Txekia | |||||
| Ibai ahoa | Oder | |||||
Mendebaldeko Neisse[2] (Txekieraz: Lužická Nisa; Alemanieraz: Lausitzer Neiße; Polonieraz: Nysa Łużycka; Sorbieraz: Łužiska Nysa) Erdialdeko Europako ibaia da. 252 kmko luzera eta 4.297 km²ko arroa ditu.
Jizera mendietan (Mendebaldeko Sudeteak) du iturburua, Txekiar Errepublikako Nová Ves nad Nisou herritik hurbil (Liberec eskualdea). 54 km aurrerago Zittaura, Txekia, Alemania eta Poloniaren arteko muga hirukoitzara, iristen da. Jarraian, 198 kilometroz, azken bi herrialde hauen arteko muga egiten du. Azkenik, Neißemünde (Brandenburgo, Alemania) eta Kosarzyn (Lubuszeko voivoderria, Polonia) artean, Oder ibaira isurtzen da.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Marek DEMIDOWICZ: I. Charakterystyka województwa lubuskiego
- ↑ http://www.euskaltzaindia.net/dok/eaeb/eoda/exonimoak.pdf Munduko leku-izen nagusiak euskaraz eta Euskal Herriaren inguruko exonimia