Uharte (Eguesibar)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uharte (argipena)».

Uharte

 Nafarroa Garaia
Uharteko bandera

Uharteko armarria

Izen ofiziala Huarte <> Uharte
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadeaa
Iruñerria
Alkatea Iñaki Crespo San José
(GIH, indep.)
Herritarra uhartear, uharteguesibartar
Koordenatuak 42°49′0″N 1°35′0″W / 42.81667°N 1.58333°W / 42.81667; -1.58333Koordenatuak: 42°49′0″N 1°35′0″W / 42.81667°N 1.58333°W / 42.81667; -1.58333

Nafarroa municipalities Uharte.PNG

Eremua 3,83 km2
Garaiera 440 m
Distantzia 5,6 km Iruñera
Posta kodea 31620
Dentsitatea ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen bizt./km²
1Uharte Eguesibarkoak beste uhartearrengandik bereizteko, uharteguesibartar erabil daiteke.[1]

Uharte edo —Euskal Herrian dauden Uharte izeneko beste herrietatik bereizi behar denean— Uharte Eguesibar[1] Nafarroako udalerria da. Iruñerriko eskualdean kokatzen da Zangozako merindadearen barnean. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 5.858 biztanle zituen. Itsasoaren mailatik 440 metrora kokatzen da.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteko Arte Garaikide museoa.

Uharte Iruñerriko gune metropolitarraren ipar-ekialdean kokatzen da, Iruñatik 5 kilometroko distantziara. Udalerriak Esteribar eta Ezkabarterekin egiten du muga iparraldean, Atarrabia eta Burlatarekin mendebaldean, eta Eguesibarrekin ekialde eta hegoaldean.

Uharte Arga ibaiaren meandro batean dago. Hortik datorkio Uharte izena, bi aldeetatik urak erabat inguraturik dagoelako.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteko klima mediterraneo eta atlantiar klimaren arteko nahastea da, urteko batez besteko prezipitazioak 1.000mm eta 1.200mm bitartekoak dira, eta urteroko egun euritsuak 100 eta 120 izaten dira. Urteko batez besteko tenperatura 12 °C eta 13 °C bitartekoa da.

Udalerriak zuen jatorrizko landaredia ia erabat galdu da gaur egun gizakiaren eragina dela eta, hasieran nekazaritzak behar zituen lurrengatik, eta XX. mendean herriak bizi izandako hazkunde demografikoarengatik. Herriaren inguruetako basoetan, haritz azpimediterraneoak, eta birlandaturiko pinuak daude (11,7 hektarea pinu lariziar edo Pinus nigra dago). Zuhaitzik gehienak Miraballes mendiaren inguruan daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako erresumaren historiari erreparatuta, Uharte garrantzia politiko-militarreko gunea izan zen. Garrantzi hori, herriaren kokapen geografikoari dagokio, izan ere, Arga ibaiaren defentsarako herriko punturik garaienean gotorleku bat eraiki zen. Historikoki mahasti eta errota ugari izan dira nekazaritzan oinarritutako herri honetan.

Uharte Eliza eta Nafarroako koroaren arteko liskarren tartean egon izan zen beti. Horrela, 1423an Carlos III.a Noblea erregeak zeharkako zergak eta gerrarako armak eta gizonez hornitzeko derrigortasunetik libratu zituen Uharteko bizilagunak, Balberrotako errota erabiltzearen truke. 1512ko inbasioa gertatzean, Uharten Nafarroako mariskala eta Juan Jaso (San Frantzisko Xabierren lehengusua) zeuden, agramondarrak biak. Horrek argi uzten du herriaren izaera agramondarra.

1665ean Uharte "Hiribildu Ona" izendatu zuten eta gorteetan jesarleku bat izateko eskubidea lortu zuen,ondorioz,Nafarroako gainontzeko Hiribildu Onen haserrea piztuz. XVIII. mendeak gerra ekarri zuen berriro ere Uhartera, Espainiako Independentzia gerra, hain zuzen ere. 1793. urtean, Konbentzio Gerran, Aldundiaren aginduz laurogei uhartear muga babestera abiatu ziren. Dena den, ez zuten frantses armadaren inbasioa gelditzerik lortu, San Migel baselizara bertara heldu ziren eta suntsitu egin zuten.

XIX. mendearen hasieran Uhartek 550 biztanle inguru zituen, gehienak euskaldunak. Herriak hiru auzo zituen: Plazaldea, Portalaldea eta Ugalaldea, plaza batean bat egiten zutenak. Hirigunearen mendebaldean, 90.000 metroko belardi bat kokatzen zen, negurako abelburuen larre moduan erabiltzen zena. Hegoaldean,berriz, mahastiak zeuden, txakolina ekoizteko erabiltzen zirenak. Uharteko zuhaitz guztiak Frantziaren aurkako gerran eta Gerra Karlistetan zehar desagertu ziren, armaden egur beharrak asetzeko erabili baitziren.

1808 eta 1809. urteetan, eta herriaren kokapen estrategikoa zela eta, hiru ospitale militar ezarri zituzten frantsesek herrian, 800-1000 gizon ingururentzat. Horrek gaixotasunak kutsatzea errazten zuen. Azkenik, 1810. urtean herriko biztanleen oniritziarekin, Krutxaga izeneko borrokalari erronkariar batek gidaturiko taldeak frantsesen destakamenduari eraso egin zieten.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean zehar Minako lantegia eta Aretako industrialdearen lehen faseak, herriko ekonomia eraldatu zuten, nekazaritzatik, industria eta zerbitzuetara igaroz. 2000. urtetik aurrera ehundaka iruindarren bizitoki bilakatu da Uharte, hiriburuan baino etxebizitza merkeagoak eskainita. Biztanleria 6.300 biztanle ingurura igo da horrela.

Ugarrandia Uharteko zabalgunea da eta Arga ibaiaren zeharrunean eraikitzen hasi zen 2003. urtean. Auzo berrian 1.000 etxebizitzatik gora eraiki dira, eta hurrengo urteetan 889 eraikitzea aurrikusten da. Auzo berria udalerriaren erdigune historikotik hegoaldera dago. Uhartek 2000. urtetik aurrera egindako zabalguneko auzoak honakoak dira:

  • Itaroa Egoitzaldea: Izen bereko merkataritza-gunearen ondoan eraiki da eta 138.000 metro koadroko azalera dauka. Bakartutako 124 etxebizitzak eta 45 adosatuk osatzen dute.
  • Mokarte: 464 etxebizitza libre eraiki dira (365 blokean eta 99 etxe familia bakarreko etxebizitzetan).
  • Ugarrandia: Plangintzarik garrantzitsuena da, 800 etxebizitza eraiki dira, %60 babes ofizialekoak. Hiritartze eta eraikuntza lanetan MRA eta Areacea enpresek hartu dute parte Uharteko udalaren laguntzaz.
  • Miraballes: 18.000 metro koadroko gunearen hiritartzea 2002an amaitu zen eta orduan 166 etxebizitzaren eraikuntza hasi zen (babes ofizialeko 96 etxe eta 70 etxebizitza libre).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Joan Ebanjelariaren eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko parrokia hau, XII. mendean hasi zen eraikitzen, barruan mende bat aurrerago eraikitako erretaula bat eta Ama Birjinaren irudi gotikoa daude. Jatorrizko eraikina Erdi Aroan altxatu zen, gaur egungo kokalekutik gertu. Eliza harrizko gangez estalitako nabe bakarrak osatzen du, nabea aldi berean zatitan banatuta dagoelarik. Nabearen azken zatian dorrea altxatzen da. Herritarrek "beheko eliza" deitzen diote, Doneztebeko elizatik bereizteko. XVI. mendean eraikina handitu zuten, gurutzeria berria eta aurrealdea eraiki zirelarik. Lanak hasi eta berehala, diru arazoak zirela eta, bertan behera utzi behar izan zituzten.

Eliza barruan, Andre Maria Zuriaren irudia nabarmentzen da. Ama Birjinaren eta haurtxoaren haitzurdin zuriz eginiko irudia da, haitzurdin beltzez eginiko oinarri batean gainean kokaturik. Irudia Paristik ekarri zuten 1349an eta Iruñeko merkatariaz en Martin Uhartek eginiko oparia izan zen.

Doneztebe eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritarrek "goiko eliza" deitzen diote, San Joan Ebanjelariaren elizatik bereizteko, eliza, Miraballes mendiaren magalean dagoelako batez ere. Eliza, kalitate txarreko materialekin eraiki zutelako, konponketa ugari egin behar izan dizkiote historian zehar, antzinako dokumentuek erakusten dutenaren arabera. Nabe labur eta estua dauka, artesa itxurako aurrealdea, eta harrizko gurutzeriadun gangez eginiko sabaia dauzka.

Herritik urrun zegoenez, uhartearrek eliza berri bat eraikitzeko kokaleku baten bila hasi ziren, eta horrela XVIII. mendearen hasieran, eliza berriaren eraikuntza hasi zen, gurutze latindarraren oinarria zeukan eraikin berria alegia. Antzinako eliza gaur egun desagerturik dago, eta ez da egituratik ezer kontserbatzen. Eliza berria ere, laister izan zuen eliza zaharraren zori bera. 1775ean Uharteko bi elizak bateratzean, herriko kanposantuan ezarri zuten, horrek eraikinaren narriadura areagotu zuelarik.

Gaur egun eraikinaren horma batzuk eta dinteldun aurrealdea baino ez dira kontserbatzen.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea Donibane plazan dago, parrokia eta frontoiaren ondoan. Eraikineko fatxadan, herriko armarria ageri da. Udaletxeak bost solairu dauzka eta 1978an eraiki zen.

  • HELBIDEA: Donibane plaza, 1

Euskal Jai Berri pilotalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteko lurretan eraiki zuen Galarreta-Euskal Jai enpresak Iruñeko Euskal Jai zenaren ondorengoa, profesionalen arteko erremonte partidak egiteko. Eraikin ikusgarria, haren inguruetan Itaroa merkataritza-gunea eta beste saltokiak eraiki dituzte. 2011 hondarrean utzi zioten bertan pilotari profesionalen partidak egiteari, nahiz eta tarteka torneorik egiten den..

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
761 783 748 745 762 1.048 1.136 1.431 2.719 2.879 2.771 3.115 4.671

2008ko erroldaren arabera, 338 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,55 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Itaroa»

Itaroa merkatal-gunea 2004ean zabaldu zen Uharten, hiru solairu dauzka, aparkalekua, denden solairua eta jatetxeen solairua. Guztira 112 dendentzako tokia dago, eta 2.200 autorentzako aparkalekua. Merkatal-guneak 42.000 metro karratu dauzka alokatzeko. Eraikina L35 Arquitectos eta Agustín del Pozo arkitekto taldeek diseinatu zuten.

Industria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartek industrialde bakarra dauka, Areta izenekoa.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Nafarroa Bai taldeko Francisco Javier Basterra EAko kidea aukeratu zuten alkate. Hauteskundeetako talderik bozkatuena UPN eta CDNtik hurbileko[2] Grupo Independiente Huarte (GIH) zerrenda izan zen lau zinegotzi eskuratu baitzuen, Zubiarte Iniciativa Popular-Zubiarte Herri Ekimena (ZIP-ZHE) izenekoak hiru zinegotzi lortu zituen, Nafarroa Baik bi zinegotzi, eta Eusko Abertzale Ekintzak beste bi zinegotzi. GIH izan ezik, beste talde guztiek Nafarroa Baiko hautagaiari botoa emanda eskuratu zuen alkatetza.

Uharteko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Grupo Independiente Huarte 1.024 4
Zubiarte Herri Ekimena 712 3
Nafarroa Bai 482 2
EAE 410 2
PSN 202 0

2011n zazpi zerrenda aurkeztu ziren: GIH (5 zinegotzi, dagoeneko UPNtik hurbil), Bildu (4), Oihana Elkartaldea (1), PP (1), NaBai 2011 (1), PSN (1) eta I-E (0). Oihana Elkartaldea Javier Bazterra alkateak eta EAko kideak sortutako zerrenda da, Bildun ezker abertzalearekin bat ez egitearren eta NaBai 2011n ere sartu nahi izan ez zutelako[3]. EAko beste batzuek bai esku hartu izan zuten Bildun[4]. Besteen arteko akordiorik ezean GIHko Iñaki Crespo San José alkate bihurtu zen.

Uharteko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Grupo Independiente Huarte 946 5
Bildu 767 4
Oihana Elkartaldea 332 1
PP 298 1
NaBai 2011 237 1
PSN 170 1
I-E 147 0

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donibane plazan dagoen bost solairuko eraikina da. Eliza eta frontoiaren ondoan dago, eta fatxada nagusian herriko armarria nabarmentzen da. Udaletxea 1978an eraiki zen. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Donibane Plaza, 1

Uharteko alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983 José Luis Pérez Eslaba Indep.
1983-1987 Miguel Raya de la Rubia AHI
1987-1991 Enrique Jesús Nosti Izquierdo Tondoa
1991-1995 Ignacio Ibiriku López EA
1995-1999 Josetxo Irigibel López Indep.
1999-2003 Josetxo Irigibel López Indep.
2003-2004 Josetxo Irigibel López GIH
2004-2007 Amparo Mikeleitz Arrarats GIH
2007-2011 Javier Bazterra Bazterra Nafarroa Bai
2011- Iñaki Crespo San José GIH

Azpiegiturak eta garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerriko Hiri Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Uharten:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona4.GIF Barañain - Atarrabia - Uharte 06:23 - 22:29 12´
TUCPamplona20.GIF Bianako Printzearen plaza - Gorraitz - Itaroa 06:45 - 22:45 60´
TUCPamplona23.GIF Bianako Printzearen plaza - Itaroa - Olloki 06:30 - 22:00 60´
TUCPamplonaN5.svg Labriteko Jaitsiera - Uharte Gauez 30´

Autobuses Artieda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrez gain, Nafarroako ipar-ekialdeko hainbat herri Iruñearekin batzen dituen Autobus Artieda konpainiaren linea batek geltokia dauka Uharten. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Konpainia berdinaren bigarren lineak (Eugi eta Iruñea bitartekoa), geltokia dauka herrian. Ibilbidea honakoa da.

Condaren autobusak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia berdinaren beste linee batek Irunberri eta Iruñea batzen ditu, Irunberritik aurrera aurreko lineak duen ibilbide berarekin.

Orbaizeta eta Iruñea batzen dituen lineak ere Agoitz zeharkatzen du, eta honako ibilbidea egiten du:

Hirugarren linea batek Agoitz eta Iruñea batzen ditu, hiru zerbitzu baino ez ditu eguneko eta Agoitz eta Iruñea batzen ditu Eguesibarra, Urrotz eta Lintzoain zeharkatuz.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteko jaiak iraileko hirugarren astean izaten dira, Andre Maria Zuriaren omenez. Iraileko garai berdinean Uharteko Anaiarte jaia ere ospatzen da. Data zehatzak honakoak dira:

  • Herriko Jaiak: Iraileko hirugarren astelehenean.
  • Anaiarte Jaia: Iraileko hirugarren astelehenenaren aurreko larunbatean.
  • San Joan Ebanjelaria: Abenduaren 27an (Uharteko patroia da).
  • Uharteko eguna: Ekaineko azken igandean Uharteko eguna edo Euskararen eguna ospatzen da.

Uhartear ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uharte (Eguesibar)
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko:Wikiatlasa