2018ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2018ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia Maiatzak 8, 2018
Bigarren finalerdia Maiatzak 10, 2018
Finala Maiatzak 12, 2018
Egoitza Altice Arena, Lisboa
Aurkezlea(k) Filomena Cautela
Sílvia Alberto
Daniela Ruah
Catarina Furtado
Antolatzailea Rádio e Televisão de Portugal (RTP)
Partaide kopurua 43
Irabazlea "Toy"
Netta
 Israel


2018ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 63. edizioa izan zen. Lisboako Altice Arena aretoan ospatu zen, Portugalen. Eurovision Portugalen ospatzen zen lehen aldia izan zen. Finalerdiak maiatzak 8 eta 10ean ospatu ziren, eta final handia maiatzak 12an. Auzkezleak Filomena Cautela, Sílvia Alberto, Daniela Ruah eta Catarina Furtado izan ziren.[1]

Lehiaketako irabazlea Netta pop bakarlari israeldarra izan zen, "Toy" kantuarekin. Israelen laugarren garaipena izan zen. Bigarren postua Zipre ordezkatzen zuen Eleni Foureirarentzat izan zen, "Fuego" kantuarekin. Austriako Cesár Sampsonek, "Nobody but You" abestiarekin, hirugarren postua lortu zuen. Epaimahi profesionalen gustokoena Austria izan zen, eta telebozketaren gustokoena Israel.

43 herrialdek hartu zuten parte guztira, 2008 eta 2011ko partaide kopuru errekorra berdinduz.[2] Errusia lehiaketara itzuli zen urte bateko eten baten ostean. Australiari parte hartzeko gonbidapena luzatu zitzaion Europako Irrati-Telebista Batasunaren eskutik laugarren urtez.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altice Arena, Pavilhão Atlântico bezala ezagunagoa, lehiaketaren egoitza.

Historian lehen aldiz, lehiaketa Portugalen izan zen, herrialdeak 2017ko edizioa irabazi ondoren Salvador Sobralen eskutik. Kandidatura ugari jaso ondoren, 2017ko uztailaren 25ean Lisboako Altice Arena hautatu zuten Portugaldar Irrati Telebistak (RTP) eta Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU).

Arena hau Expo '98rako eraiki zen, eta 20,000 pertsona sar daitezke barruan, Portugalgo estalitako estadiorik handiena izanik. Gaur egungo Parque das Naçõesen dago kokatuta. Lisboa osoan zehar doan metroarekin konektatuta dago (linea gorria), eta aireportua eta Europarekin Orienteko tren geltokiaren bidez.

Lisboa ez zen izan leihaketa egiteko hautagai bakarra, Gondomar, Santa Maria da Feira, Espinho, Faro, Guimaraes eta Bragak ere postua nahi baitzuten. Beraz, EBUk RTPri aretoaren oinarrizko ezaugarriak azaldu zizkion, hala nola, 10,000 ikusle baino gehiago sartzea; 1,500 kazetarirentzako espazioa izatea; 2,000 delegatu, prentsa formal eta ikusleentzat hotel eskaintza zabala izatea, prezio aldakorrekin, eta azkenik, garraio sistema efiziente bat izatea.

Formatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus-diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edizioaren leloa, All Aboard! (euskaraz "Denok ontzira!") 2017ko azaroak 7an aurkeztu zen. Bere ikus-diseinuak itsasoko gaia erabiltzen du, Lisboa eta Portugalek Ozeano Atlantikoan daukaten kokapena eta herrialdearen itsasketa historia dela eta. Edizioaren logo nagusiak itsas barakuilu estilizatu bat erakusten du, eta horrez gain, beste hamabi ikur sortu ziren itsas-ekosistemako ezaugarri ezberdinak erakusteko. Infografia, apainketa, eszenatokiaren diseinua, eta merchandisina, besteak beste, ikus-diseinu honetan oinarritu ziren.[3]

Aurkezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko urtarrilak 8an, RTP eta EBUk lehiaketa lehen aldiz lau emakumek aurkeztuko zutela argitu zuten. Filomena Cautela, Sílvia Alberto eta Catarina Furtado RTPko ohiko aurkezleak dira, eta Daniela Ruah aktorea da. 2015tik lehenez, ez zen gizonezko aurkezlerik egon, eta bigarren urtez jarraian, aurkezle guztiak genero berdinekoak izan ziren.[1]

Artista gonbidatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finala Mariza eta Ana Moura fado abeslari ospetsuen emanaldi batek zabaldu zuen. Ondoren 26 artista finalistak desfile batean aurkeztu ziren, Beatbombers bikotearen zuzeneko musikaren martxapean. Lehiaketako emanaldien ondoren, emaitzak ezagutu baino lehen, Brankok musika elektroniko emanaldi bat eman zuen Sara Tavares, Plutónio, Mayra Andrade eta Dino D'Santiagorekin batera. Gainera, aurreko urteko irabazle izan zen Salvador Sobralek "Mano a mano" kanta berria estreinatu zuen, eta "Amar pelos dois" abestu zuen Caetano Veloso abeslari brasildar ospetsuarekin batera.[4][5]

Finalerdien zozketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde partaideak bi finalerdietan banatzeko zozketa 2018ko urtarrilak 29an ospatu zen, Lisboako udaletxean. Finalerdietako 37 partaideak 6 pototan kokatu ziren lehenik, bere bozketa joera historialaren arabera. Finalera zuzenik sailkatutako herrialdeek – Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Portugal) – zein finalerditan zegokien botoa ematea ere erabaki zuen zozketak.[6]

1. potoa 2. potoa 3. potoa 4. potoa 5. potoa 6. potoa

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Netta lehiaketako irabazlea eszenatokian.

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Portugal) zuzenki sailkatuak zeuden finalera. Gainontzako herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuak lortu zutelarik finalerako pasea.

Finalerdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerdiko partaideez gain, Espainia, Erresuma Batua eta Portugaleri ere egokituko zitzaien botoa ematea. Azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera:

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Azerbaijan Ingelesa Aisel "X My Heart" Nire bihotza gurutzatu 11 94
02  Islandia Ingelesa Ari Ólafsson "Our Choice" Gure aukera 19 15
03  Albania Albaniera Eugent Bushpepa "Mall" Irrika 8 162
04  Belgika Ingelesa Sennek "A Matter of Time" Denboraren kontua 12 91
05  Txekia Ingelesa Mikolas Josef "Lie to Me" Esadazu gezurra 3 232
06  Lituania Ingelesa[fe1 1] Ieva Zasimauskaitė "When We're Old" Zaharrak garenean 9 119
07  Israel Ingelesa[fe1 2] Netta "Toy" Jostailua 1 283
08  Bielorrusia Ingelesa Alekseev "Forever" Betirako 16 65
09  Estonia Italiera Elina Nechayeva "La forza" Indarra 5 201
10  Bulgaria Ingelesa Equinox "Bones" Hezurrak 7 177
11  Mazedonia Ingelesa Eye Cue "Lost and Found" Galdua eta aurkitua 18 24
12  Kroazia Ingelesa Franka "Crazy" Eroa 17 63
13  Austria Ingelesa Cesár Sampson "Nobody but You" Zu izan ezik inor 4 231
14  Grezia Greziera Yianna Terzi "Óneiró mou" (Όνειρό μου) Nire ametsa 14 81
15  Finlandia Ingelesa Saara Aalto "Monsters" Munstroak 10 108
16  Armenia Armeniera Sevak Khanagyan "Qami" (Քամի) Haizea 15 79
17  Suitza Ingelesa ZiBBZ "Stones" Harriak 13 86
18  Irlanda Ingelesa Ryan O'Shaughnessy "Together" Elkarrekin 6 179
19  Zipre Ingelesa[fe1 3] Eleni Foureira "Fuego" Sua 2 262
  1. Bi lerro lituanieraz.
  2. Bi lerro eta jargoi hitz bat hebreeraz.
  3. "Fuego" izenburua gaztelaniaz, abestian errepikatzen delarik.

Bigarren finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerdiko partaideez gain, Alemania, Frantzia eta Italiari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera:

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Norvegia Ingelesa Alexander Rybak "That's How You Write a Song" Horrela idazten da abesti bat 1 266
02  Errumania Ingelesa The Humans "Goodbye" Agur 11 107
03  Serbia Serbiera[fe2 1] Sanja Ilić & Balkanika "Nova deca" (Нова деца) Haur berriak 9 117
04  San Marino Ingelesa Jessika feat. Jenifer Brening "Who We Are" Nor garen 17 28
05  Danimarka Ingelesa[fe2 2] Rasmussen "Higher Ground" Lur garaiak 5 204
06  Errusia Ingelesa Julia Samoylova "I Won't Break" Ez naiz hautsiko 15 65
07  Moldavia Ingelesa DoReDoS "My Lucky Day" Nire zorte-eguna 3 235
08  Herbehereak Ingelesa Waylon "Outlaw in 'Em" Gaizkilea beregan 7 174
09  Australia Ingelesa Jessica Mauboy "We Got Love" Maitasuna daukagu 4 212
10  Georgia Georgiera[fe2 3] Iriao "For You" Zuretzat 18 24
11  Polonia Ingelesa Groome feat. Lukas Meijer "Light Me Up" Piztu nazazu 14 81
12  Malta Ingelesa Christabelle "Taboo" Tabua 13 101
13  Hungaria Hungariera AWS "Viszlát nyár" Agur udari 10 111
14  Letonia Ingelesa Laura Rizzotto "Funny Girl" Neska jostalaria 12 106
15  Suedia Ingelesa Benjamin Ingrosso "Dance You Off" Zurekin dantzatzen 2 254
16  Montenegro Montenegroera Vanja Radovanović "Inje" Antzigarra 16 40
17  Eslovenia Esloveniera[fe2 4] Lea Sirk "Hvala, ne!" Ez, eskerrik asko! 8 132
18  Ukraina Ingelesa Mélovin "Under the Ladder" Eskailera azpian 6 179
  1. Lerro batzuk torlakieraz.
  2. Lerro bat islandieraz errepikatzen da bitan.
  3. Izenburua ingelesez, baina abestia guztiz georgieraz dago.
  4. Lerro batzuk portugesez.

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

26 herrialdek hartu zuten parte finalean, eta 43 herrialdek eman zuten botoa.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Ukraina Ingelesa Mélovin "Under the Ladder" Eskailera azpian 17 &0000000000000130.000000130
02  Espainia Gaztelania Amaia & Alfred "Tu canción" Zure abestia 23 &0000000000000061.00000061
03  Eslovenia Esloveniera[f 1] Lea Sirk "Hvala, ne!" Ez, eskerrik asko! 22 &0000000000000064.00000064
04  Lituania Ingelesa[f 2] Ieva Zasimauskaitė "When We're Old" Zaharrak garenean 12 &0000000000000181.000000181
05  Austria Ingelesa Cesár Sampson "Nobody but You" Zu izan ezik inor 3 &0000000000000342.000000342
06  Estonia Italiera Elina Nechayeva "La forza" Indarra 8 &0000000000000245.000000245
07  Norvegia Ingelesa Alexander Rybak "That's How You Write a Song" Horrela idazten da abesti bat 15 &0000000000000144.000000144
08  Portugal Portugesa Cláudia Pascoal "O jardim" Lorategia 26 &0000000000000039.00000039
09[f 3]  Erresuma Batua Ingelesa SuRie "Storm" Ekaitza 24 &0000000000000048.00000048
10  Serbia Serbiera[f 4] Sanja Ilić & Balkanika "Nova deca" (Нова деца) Haur berriak 19 &0000000000000113.000000113
11  Alemania Ingelesa Michael Schulte "You Let Me Walk Alone" Bakarrik ibiltzen utzi zenidan 4 &0000000000000340.000000340
12  Albania Albaniera Eugent Bushpepa "Mall" Irrika 11 &0000000000000184.000000184
13  Frantzia Frantsesa Madame Monsieur "Mercy" [f 5] 13 &0000000000000173.000000173
14  Txekia Ingelesa Mikolas Josef "Lie to Me" Gezurra esaidazu 6 &0000000000000281.000000281
15  Danimarka Ingelesa[f 6] Rasmussen "Higher Ground" Lur garaiak 9 &0000000000000226.000000226
16  Australia Ingelesa Jessica Mauboy "We Got Love" Maitasuna daukagu 20 &0000000000000099.00000099
17  Finlandia Ingelesa Saara Aalto "Monsters" Munstroak 25 &0000000000000046.00000046
18  Bulgaria Ingelesa Equinox "Bones" Hezurrak 14 &0000000000000166.000000166
19  Moldavia Ingelesa DoReDoS "My Lucky Day" Nire zorte eguna 10 &0000000000000209.000000209
20  Suedia Ingelesa Benjamin Ingrosso "Dance You Off" Dantzatzen zu ahaztea 7 &0000000000000274.000000274
21  Hungaria Hungariera AWS "Viszlát nyár" Agur udari 21 &0000000000000093.00000093
22  Israel Ingelesa[f 7] Netta "Toy" Jostailua 1 &0000000000000529.000000529
23  Herbehereak Ingelesa Waylon "Outlaw in 'Em" Gaizkilea beregan 18 &0000000000000121.000000121
24  Irlanda Ingelesa Ryan O'Shaughnessy "Together" Elkarrekin 16 &0000000000000136.000000136
25  Zipre Ingelesa[f 8] Eleni Foureira "Fuego" Sua 2 &0000000000000436.000000436
26  Italia Italiera Ermal Meta & Fabrizio Moro "Non mi avete fatto niente" Ez didazue ezer egin 5 &0000000000000308.000000308
  1. Lerro batzuk portugesez.
  2. Bi lerro lituanieraz.
  3. Erresuma Batuaren emanaldia eszenatokira igo zen protestalari batek eten zuen. Segundu batzuen ostean, eszenatokitik atera zuten protestalaria, eta SuRie abeslariak kantarekin jarraitu zuen. EBUk emanaldia errepikatzeko aukera eman zion SuRieri, baina ukatu egin zuen, bere emanaldiaz harro zegoela adieraziz.
  4. Lerro batzuk torlakieraz.
  5. Mercy Europako errefuxiatu krisian Mediterraneoko salbamendu ontzi batean jaiotako neska baten berezko izena da. Mercy, le bébé migrant qui a inspiré une chanson du concours de l’Eurovision (Info Migrants)
  6. Lerro bat islandieraz errepikatzen da bitan.
  7. Bi lerro eta jargoi hitz bat hebreeraz.
  8. "Fuego" izenburua gaztelaniaz, abestian errepikatzen delarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]