Miguel Maria Lasa
| Informazio pertsonala | |
|---|---|
| Izena | Miguel Maria Lasa Urkia |
| Ezizena | Lapa |
| Jaiotza data | 1947ko azaroaren 4a |
| Jaiotza herria | Oiartzun |
| Jaiotza herrialdea | Gipuzkoa |
| Kirol informazioa | |
| Modalitatea | Errepidea |
| Rola | Txirrindularia |
| Trebetasuna | Eskalatzaile |
| Profesional taldea(k) | |
| 1969 1970 1971 1972 - 1975 1976 1977 - 1978 1979 1980 - 1981 |
Pepsi-Cola La Casera Orbea KAS SCIC Teka Moliner Zor |
| 1991-1992 | Wigarma |
Miguel Maria Lasa Urkia (Oiartzun, Gipuzkoa, 1947ko azaroaren 4a -), "Lapa" goitizenez, euskal txirrindulari ohia da, 1969 eta 1981 artean profesionala izandakoa.
Jose Manuel Lasa txirrindulari ohiaren anaia txikia eta Gaizka Lasa txirrindulariaren aita da[1].
Eduki-taula |
Ibilbidea [aldatu]
Profesionala izan baino lehen, 1968ko Mexikoko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen bakarkako errepideko txirrindularitza modalitatean.
Guztira 76 garaipen lortu zituen, horietatik 6 Espainiako Vueltan, 3 Italiako Giroan eta 2 Frantziako Tourran. Gainera, Vueltan lau aldiz zapaldu zuen podiuma, bigarrena eta hirugarrena bitan izan zelako[2].
Txirrindularitza profesionala utzi ondoren, kirol honi lotuta jarraitu zuen, Wigarma taldeko kirol zuzendaria izan baitzen 1991 eta 1992 denboraldietan.
Palmaresa [aldatu]
Emaitzak lasterketa nagusietan [aldatu]
| Lasterketa | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 | 1979 | 1980 | 1981 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Italiako Giroa | - | 8.a | - | 9.a | - | - | 9.a | 28.a | 19.a | Utzi | - | 18.a | 37.a |
| Frantziako Tourra | - | - | - | - | - | 17.a | - | 34.a | - | 41.a | - | - | - |
| Espainiako Vuelta | 21.a | 7.a | 4.a | 2.a | - | 3.a | 3.a | - | 2.a | - | 11.a | 9.a | 10.a |
| Txirrindularitzako Munduko Txapelketak |
- | 21.a | - | - | - | - | - | 11.a | 15.a | - | 30.a | - | - |
Taldeak [aldatu]
- Pepsi-Cola (1969)
- La Casera (1970)
- Orbea (1971)
- KAS (1972 - 1975)
- SCIC (1976)
- Teka (1977 - 1978)
- Moliner (1979)
- Zor (1980 - 1981)