1968ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mexikoko Udako Olinpiar Jokoak
1968

Olympic rings with white rims.svg XIX. Olinpiada
Olympic flag.svg
Hiria  Mexiko Hiria (MEX)
Estatu partehartzaileak 112
Hasiera Urriaren 12a
Bukaera Urriaren 27a
Atleta kopurua 5.530
Estadioa Estadio Olímpico Universitario
Kirolak 20

1968ko Udako Olinpiar Jokoak, Mexikoko hiriburu den Mexiko Hirian ospatu ziren, urte horretako urriak 12 eta 27 bitartean. 36 urteren ondoren, Amerikan ospatu ziren berriz Udako Olinpiar Jokoak. Joko hauek, Udako Olinpiar Jokoen XIX. edizioa izan zen. Aipaturiko datak aukeratzeko arrazoia, ipar hemisferioan udazkena ondo sartua zegoenean, Mexiko hiria, maiatzaren hasieratik urriaren lehen egunerarte, euri garaian egoten dela da (hiriburuko tradizioaren arabera, euriak urriak 4an amaitzen dira, eta, beraz, egun horri, "San Frantziskoren lokarrikada" deitzen zaio), aire librean egin beharreko proba ugariri kalte handia eragingo ziona.

Hautagaitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere hautagaitza olinpikoa babesteko, Barruti Federaleko Departamenduak, (Mexiko hiriko gobernu organoa), Nazioarteko Batzorde Olinpikoari Mexico Demande-Requests-Solicita izeneko 207 orrialdeko liburu elehiruduna aurkeztu zion, itaun sorta ofizialari erantzuteaz gain, Mexiko hiriko azalpen historikoa ere ematen zuena, aurretik antolatutako kirol ekitaldi zerrenda bat, jada zituzten instalakuntzak eta eraiki beharko zirenen txosten xehea, Mexiko hiriko baldintza klimatikoak, zegoen altuerari (2240 metro) buruzko iritzi mediko ezberdinak, eta hiriak, 1963. urtearen hasieran zituen komunikazio sistemen azterketa xehea.

Jokoetan, 5.531 kirolarik parte hartu zuten, 113 herrialde, 23 kirol eta 172 probatan ordezkatuz.

Mexiko Hiria, 1968ko Udako Olinpiar Jokoen egoitza bezala, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak 1963an Alemaniako Baden-Badenen egin zuen biltzarrean aukeratua izan zen. Beste hautagaiak, Lyon (Frantzia), Detroit (AEB), eta Buenos Aires (Argentina) izan ziren.

Datuak eta argudioak ebaluatu ondoren, Mexiko Hiriak, eman ziren 58 bozkatatik, 30 jaso zituen. Detroitek 14, Lyonek 12 eta Buenos Airesek bi jaso zituzten. 1962ko abenduak 7an eginiko gestio mexikarrek, beraz, euren fruita eman zuten.

Jakina zen, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, joko hauen antolakuntza Mexikori eman zionean, ez zuela bere altuerak, kirolarien osasuna kalte zezakeenik pentsatu, eta, are gutxiago eman zien funtsik, zenbait herrialdetako prentsan agertu ziren iruzkinei: Kirolariek, sei edo zortzi egunetan, bi mila metro baino gehiagoko altuera batetara egokitu behar baldin baudute..., ezkorra izango naiz: bata bestearen atzean jausten hasiko dira! Ez da mexikarren propagandagak eragiten utzi behar, jakina, euren hiria, zerutik haratago jartzen ari direnak, zioen Manfred Kinderrek Berliner Ausgaben (Hanburgo, 1964ko abenduak 11).

Extra Bladeteko aipamena:

« (Kopenhage, 1965eko urriak 20): Mexiko hiriko Olinpiar Jokoak, biziki mehatxatuak daude. Europako herrialde askotako kirolariak, Mexiko Hirira gonbidatuak izan ziren, entsegu olinpiada antzeko batean parte hartzeko. Guztiak, honako hau esanez itzuli dira: Burugabea da Mexiko Hiriari Olinpiar Jokoen antolakuntza eman izana! Bertan, gutxienez urte erdi eman beharko litzateke, oxigeno urriko airea arnastera ohitu arte... Bizitza arriskuan legoke, errekorrak gainditzea baldin bada kontua. Europako prentsa guztiak, bere buruari, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, hainbeste kirolari, hain ez ohiko baldintzak jasan behar izatea onartu izana nola posible den galtzen dio. Jada exigitzen da: Kendu Mexikori Olinpiar Jokoak!.  »

Hain zakarrak ez ziren iruzkinak ere bazeuden: Inork ez dezala espero Mexikoko Joko hauetan errekorrik hausterik, iraupen erdi eta iraupen probetan, oinezko lasterketetan eta igeriketan. (Le Monde, Paris, 1965eko urriak 22). Baina Nazioarteko Batzorde Olinpikoa, Mexiko hirian, lasai-lasai, 6 milioi pertsona bizi zirela eta, altuera hain arriskutsua ez zela erabat konbentzituta zegoen. Gainera, urtero, klima eta altuera ezberdinetako milioi bat turista joaten zirela kontutan harturik.

Beldur hauek, (frogetan baino susmoetan oinarrituago zeudenak), Mexiko Hirian ospatu zen 111. Nazioarteko Kirol Astean erabat baliogabetuak izan ziren, Baden-Badenen, Olinpiar Jokoen Komite antolatzaileak eskaini zuen bezala. Ekitaldi ezberdinen emaitzak, (bertan parte hartu zuten herrialdeetako zientzialariek egin zituzten ikerketa fisiologikoenez gain), behin betiko, altuerari buruzko eztabaida konpondu zuten, eta nazioek, beldur horiek inongo funtsik ez zutela konbentziturik, euren talde osoak bidali zituzten.

Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1 Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak 45 28 34 107
2 Sobietar BatasunaSobietar Batasuna 29 32 30 91
3 JaponiaJaponia 11 7 7 25
4 HungariaHungaria 10 10 12 32
5 Alemaniako Errepublika DemokratikoaAlemaniako Errepublika Demokratikoa 9 9 7 25
6 FrantziaFrantzia 7 3 5 15
7 TxekoslovakiaTxekoslovakia 7 2 4 13
8 Alemaniako Errepublika FederalaAlemaniako Errepublika Federala 5 11 10 26
9 AustraliaAustralia 5 7 5 17
10  Erresuma Batua 5 5 3 13

Eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baina, Jokoak ospatu aurreko hilabeteetan, ez ziren bakarrik kirol kontuak izan, Jokoak ia bertan behera uztera eraman zutenak. 1968, arazo politiko eta sozialez betea egon zen. Herrialde batzuek, Txekoslovakia inbaditu zuen SESB joanez gero, eurak ez joatearekin mehatxatu zuten. Egon ziren, baita ere, AEBetako zenbait kirolari beltz, leihatzeari uko egin ziotenak, euren herrialdean diskriminatuak sentitzen bait ziren, edo Kareem Abdul-Jabbarren kasua, saskibaloiaren historia osoko jokalaririk hoberenetariko bat. Kirolari hoberen gehienak, azkenen joan ziren, baina publikoki protesta egin zuten Estadio Olinpikoan, eta arraza beltzeko zenbait kirolarik, euren dominak, podioan, itxitako ukabila altxatzen zuten bitartean jaso zituzten, horietako batzuk, buruan txapel berde bat zutela. Arrazoi honegatik, Mexikoko Jokoak, Black Power edo Indar Beltzaren jokotzat hartu ziren.

Jokoak hasi baino hamar egun lehenago, urriak 2an, Mexikoko armadak, indarkeriaz desegin zuen Grebako Kontseilu Nazionalaren mitin bat Tlatelolcoko Hiru Kulturen Plazan, 1968ko Mexikoko Ikasle Mugimendua edo Tlatelcocoko Sarraskia bezala ezagutzen dena. Zehaztu gabeko pertsona kopuru bat hil zen. "El Móndrigo" libeloaren arabera (beranduago, Gobernazio Idazkaritzan idatzia izan zela jakin zena), Grebako Kontseilu Nazionalak, jendailaren aurka tiratzeko aginduak zituen, kaosa eragiteko ("...zenbat eta hildako gehiago, hainbat eta hobe mugimenduarentzako). Olinpiar Jokoek eskaintzen zuten eskenategia, Mexiko, munduaren aurrean, ezegonkortasun politikoko herrialde bezala agerraraztea probesteko saiakera argi bat zen. Armada eta Gobernua erruduntzat jo nahi izan ziren. Baina orain, sarraskiaren arduradun nagusia, gobernua bera izan zela ezagutzen da. Emaitzak, hor daude, guztien agerian. Frankotiratzaileak (Presidentziaren Estatu Nagusiko langileak), Hiru Kulturen Plazan aurkitzen ziren ikasle, herritar eta Mexikoko armadako soldaduen aurka tiratzen hasi ziren, berriki inauguratua zen Nonoalco-Tlatelolco Hirigunearen barnean. Zenbat hildako egon ziren esatea, eztabaidagarria da. Batzuk, 100 eta 500 artean kalkulatzen dute, eta, gutxienez, 445 zauritu."68ko 68ak" artikuluan, Jorge Castañedak, 2006ko abuztuak 30ean, Diario Reforman, honako hau idatzi zuen:

« Txosten historikoaren arabera, Hiru Kulturen Plazan, gutxi gora-behera, 68 ikasle eta soldadu bat hil ziren [...]. Eta indar publikoaren erabilera oro, berehala, 68arekin lotzen hasi zen, baina 68 handituari: 500enari, ez 68renari. Indarraren erabilera oro, sarraski bihur zitekeen [...].  »

Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, gertaera hau, Jokoen ospakizunari eragingo ez zion barne arazotzat jo zuen, eta bertan behera ez uztea erabaki zuen. Beranduago, urriak 9an, CNHak, Olinpiar su etena onartu zuen. Ez zen manifestaldi bakar bat bera ere egon Olinpiar Jokoak ospatzen ari ziren bitartean, hasiera batean, "Bakearen Olinpiada" bezala bataiatu zuena, hortik bere logotipoa, Black Power edo Indar Beltzarena bezala ezagutu zen arren, arraza beltzeko kirolariekin egon zen polemikaren ondorioz. Dena dela, jokoetan zehar, hiria, Armadako elementuek ondo zaindua egon zen.

Joko hauetan nabarmendu ziren kirolariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1968ko Udako Olinpiar Jokoak Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
1964ko Tokioko Udako Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako XIX. Olinpiar Jokoak
1968
Ondorengoa
1972ko Municheko Udako Olinpiar Jokoak
Misc.png
Wikiproiektu bat abian da
1968ko Udako Olinpiar Jokoak gaiari buruz.