Miltziades Gaztea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Miltziades II.a Gaztea (grezieraz Μιλτιάδης ὁ Νεώτερος, Miltiades o Neoteros), Maratonomako ere deitua (K. a. 550 inguru-K. a. 488) Filaida familiako politikari eta general atenastar bat izan zen, Atenasko arkonte eponimoa K. a. 524an, Kersoneso traziarreko gobernaria eta estrategoa K. a. 490ean.

Miltziades II.a Maratonomako.

Familia jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zimon I.a Zaharraren semea zen, hau Estesagoras I.aren seme bat zelarik. Bere anaia Estesagoras II.a izan zen. Miltziades izena propioa da eta errepikatu egiten da Filaida familian, ospetsuena Miltziades II.a delarik, Maratonen lortutako garaipenagatik. Familiako beste kide bat Miltziades I.a Zaharra izan zen.

Bere lehen semea, Metioko izenekoa, ez zuen bere emazte Hegesipilarekin izan. Honekin bere bigarren semea izan zen Zimon II.a izan zuen, historian gogoratu eta ezagunagoa soilik Zimon izenarekin.

Kersoneso traziarreko gobernaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kersoneso Traziarra.

Kersoneso traziarreko tirano bezala gobernatu zuen, nora, hiruarrauneko batean bidali zuten Hipiasek eta Hiparko tiranoek, Pisistrato tiranoaren semeek K. a. 516an, Kersonesoko egoeraz ardura zedin, Estesagoras hil ondoren, bere anaia, bere osaba Miltziades I.aren oinordekoa (bere aita Zimon I.aren anaiordea). Bi urte beranduago, K. a. 514an, Aristogiton eta Harmodiok Hiparko hil zuten.

Bidalia izan zen beste arrazoia, eskualdeko itsasarteen gaineko (Helesponto edo Dardanelos) Atenasen kontrola ziurtatzea izan zen, baita Pontoko gari hornikuntza ere Atenasera arazorik gabe iris zedin.

Iritsi ondoren, hildako bere anaiarekiko dolua mantentzeko aitzakiarekin, bere bizitokian gorde zen. Hara joan ziren Kersonesoko pertsonaiarik garrantzitsuenak euren doluminak eskaintzera, eta Miltziadesen agindu batekin kartzelatuak izan ziren, eta hala, bertako buruzagien balizko erresistentziarekin amaitu zuen. Kersonesoa kontrolatu zuen 500 mertzenario traziar kontratatu zituelako eta tirano bihurtu ahal izan zen traziar laguntza izatean Hegesipila I.arekin ezkondu ondoren, printzesa traziar bat zena.

Kanpaina militarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. 500 inguruan, Lemnos eta Imbros uharteak, persiarrek konkistatu zituztenak, bere domeinuetara erantsi zituen. Lemnos K. a. 512an konkistatu zuen Otanesek, Likareto gobernari militar izendatu zuena. Bitxia da iturri bakar batek ere ez aipatzea persiar tropen presentzia uhartean.

Badago Lemnosen konkista K. a. 510 eta K. a. 506 bitarteraino atzeratzen duenik, eta bere borondatez atenastarrei eman ziela K. a. 496 eta K. a. 493 bitartean, inongo zalantzarik gabe, Atenas joniar matxinadaren barnean sartzeko, Atenasen harrera ona izateko, gertatu zen bezala eta infra kontatua da, Kersoneso uzteko kasua gertatuz gero, joniarrek Darioren aurka egin zituzten operazioen itxurra txarraren aurrean.

Esziten erasoak aldegitera behartu zuen Miltziades K. a. 495ean. Dario I.a persiar erregearen aurrerakadaren aurrean, behin bere armada Asiatik Europara zeharkatu ondoren eta erasoak izateko mehatxuaren aurrean, eszitak Kersonesora abiatu ziren, eta Joniako greziarrak, Dario I.ak persiarrek Istro ibaiaren gainean eraiki zuten zubia zaintzeko ardura eman zielarik, 60 egunez, zubia moztu eta persiarren uztarritik askatzeko konbentzitzen saiatu ziren.

Miltziadesek ere zubiaren zaindariei Grezia askatzeko aukera galtzen ez uzteko proposatu zien, persiar inbasioaren balizko porrot baten aurrean, Asiako greziar jatorriko biztanleak persiarren aurka altxatuko baitziren. Joniar hirietako tirano gehienek plan hori onartu ez zutenez, eta Miltziadesek persiarren aliatuak ziren feniziarrak Tenedosen zeudela jakin zuenean, ihes egin zuen eta Kardia hiritik abiatu zen 5 hiruarrauneko eta bere aberastasunekin Atenasera. Kersonesoko ipar kostalde inguruan Melas golkoa zeharkatzeko asmoarekin zihoan bitartean, feniziarrak bere ontzien abordaiara joan ziren, hiruarrauneko bat harrapatuz.

Miltziadesek Imbrosen babestea lortu zuen beste lau hiruarraunekoekin. Harrapatutako ontziaren agintari bezala Metioko zegoen, Miltziadesen seme nagusia zena, eta Dario I.aren aurrera eramana izan zen, nork, kalte egin edo beraren truke erreskaterik eskatu ordez, ondasun mota oro eta persiar emazte bat eman zizkion, norekin erabat persiartzat hartuak izan ziren seme-alabak izan zituen. Bere aldetik, Inbrosetik, Miltziades Atenasera joan zen.

Dario I.ak, Eszitiaren inbasioaren porrotaren aurrean, Mardonio kargutik kendu zuen eta general bezala Datis eta Artafernes izendatu zituen Eszitia eta Atenas eraso zitzaten. Azken hau, joniarrek Sardes atenastar laguntzarekin hartu zutelako. Jeneral hauek euren flota Eubean lehorreratu zuten eta berehalako batean konkistatu zuten Eretria, bertako biztanleak Persiar Inperioko asiar lurraldera erbesteratuz.

Kersonesora K. a. 494an itzuli zen, behin eszitak erretiratu zirenean, dolonkoek bultzatutako itzulera izan zena.

Atenasera itzulera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. 493an Atenasera itzultzera behartua izan zen. Bitartean, persiarrak Tetrapoliseko badia batean lehorreratu ziren, Atikako ipar-ekialdeko gunea, Atenasetik 40 kilometro inguru ipar-mendebaldera. Badia, iparraldean, Zinosura (zakurraren isatsa) harkaitzaren bidez Eubeako itsasarteko korronte arriskutsuetatik babestua zegoen.

Badia horretara ematen zuen 50 kilometroko luzera eta 5eko zabalera zuen lautada batek, Pentelikoko ekialdeko adarretatik hedatzen zena. Eremu hura ez zen batere egokia gudu batean armada handiak izateko, lautada, zeharka, Karadro errekastoak banatzen baitzuen eta bi muturretan gune zingiratsuak zeuden, iparraldekoa bertan ibili ezin izateko modukoa zelarik.

Persiarrak han lehorreratzera bultzatu zituzten arrazoiak Hipiasen aholkuak izan zirela argudiatu da, Diakrian zituen bere aldekoen laguntzarekin bere aitak behin betiko Atenasera itzultzean izan zuen arrakasta errepikatu ahal izango zuela pentsatzen zuena. Hipias berriz boterera itzultzearen ideia nahiko gogoko zuten Atikako klase xumeenetako zenbait sektorek, Pisistratok nola zaindu zituen gogoratzen zutenak.

Miltziadesek Olinpiako Zeusen tenpluari ofrenda bezala eskainitako kaskoa.

Miltziades iritsi zenean, bere arerio politikoek, epaitegi baten aurrera joanarazi zuten, tiranotzaren aurkako lege baten bidez, hau Kersoneson erabili izana egozten ziotena. Aitzakia hutsala, Miltziadesen presentzia Kersoneson oso positiboa izan baitzen Atenasentzat Itsaso Beltzetik zetorren labore hornikuntza ziurtatu baitzuen. Benetako arrazoiak, ziuraski, alderdi baten oposizioa izango zen, horien artean Temistokles eta Aristides zeudelarik, gainontzeko atenastar alderdien aurka: Alkmeonidak joniar matxinadan izan zuten ez borrokatzeko jarreragatik, Pisistratiden aldekoak euren aita zen Zimon I.a hil izanagatik, eta persiarzaleak orokorrean, Kersoneso uztera behartua izan baitzen.

Prozesu honek, baina, ez zuen aurrera egin, eta kargu orotatik aske (Miltziadesek Atenasen zuen ospearen eta bere arerio politikoen gainbeheraren froga zena), estratego aukeratu zuten.

Maratongo gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maratongo lautada gaur egun.

Bera eta beste 9 estrategoak Maratonera joan ziren tropen buru joan ziren, persiarrek hiriburura zeramaten Penteliko mendiko igarobideak okupatu ez zituztela eta, Maratonetik Atenasera joateko asmorik ez zutela izango sinetsita.

Persiarren planak atenastarrak Maratonera erakartzea zen, baina ez gudu erabakigarri baterako, baizik eta atenastar hoplitak euren hiritik urrundu, han mantendu, eta bitartean, euren tropa propioak banatu eta horietako zati batekin ustekabean Faleron agertzeko, eta, euren aldeko atenastarrekin adostuta, hiria ematera prest zeudenak, Atenas eurenganatzeko. Ez dago zalantzan jartzerik persiarrek Atenasen euren aldekoak zituztenik, medismoa oraindik ez baitzegoen gaizki ikusia, Maratongo gudutik aurrera gertatuko zen bezala, hiri joniar asko, Persiaren basailu zirenak, oso oparoak baitziren.

Atenastarrek Persiarrak Maratonen garaitzean, Miltziades Maratonomako ezizenarekin ezagutua izan zen eta Stoa Poikile arkupean Maratongo gudua margotu zenean, bere irudia hamar estrategoen taldean lehena irudikatzearen ohorea eman zitzaion, tropak animatzeko jarreran.

Paroseko kanpaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parosen kokapena Egeo itsasoan.

Bere ospea Maratongo guduan lortutako garaipenagatik handituz, atenastarrak abiatu eta Paros uhartea erasotzeko konbentzitu zituen K. a. 489an. Litekeena da Miltziadesek, Kersonesoko bere domeinuak jada ez zituenez, beste tokiren baten agindu nahi izatea.

Atenastar flota Paros iparraldeko badian lehorreratu zuen. Lurrez joan zen uharteko hiriburura, izen berekoa zena, mendebaldeko kostaldean zegoena, eta parostarrei, heraldo baten bidez, 100 talentu (2.590 kilo zilar, neurriz gaineko kopurua, garai honetan uhartea Egeo itsasoko uharte merkataritzaren gune nagusia zela pentsarazten duena) eskatu zizkien, eta ordaintzen ez bazuten hil egingo zituela. Parostarrek, gauaren babesean, harresirik ahulenen altuera bikoiztu zuten.

Gau batean, sute bat gertatu zen baso batean. Parostarrek eta atenastarrek marinel persiarrak seinaleak egiten ari zirela uste izan zuten. Parostarrek amore emateko ideia baztertu zuten, eta Miltziadesek, persiar flotaren balizko agerpenaren aurrean Paros inguratzen zuten lanak errearazi zituen. Miltziadesek, parostar emakume gatibu batek aholkaturik, gauean Demeter Tesmoforaren santutegia profanatu zuen, parostarrak, profanazioaren edo objektu sakraturen baten desagerpenaren berri izatean hondoa joko zutenaren itxaropenez (beharbada hiriko Paladioaren lapurreta, jainko edo jainkosa baten mirarizko estatua bat, zuen komunitatea garaiezin bihurtzen zuena). Tenpluko harresi gainetik azkarregi jauzi egitean belauna kolpatu zuen, gaiztotu zitzaion zauri bat eragin ziona. Bere osasun egoera txarra zela eta, Atenasera itzulera abiatu zuen 27 egun setiatzen eman ondoren, ehun talentu horiek gabe eta Paros konkistatu gabe.

Prozesua eta heriotza Atenasen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atenastarrek traizioa egotzi zioten, baita persiarrek Paros uzteko erosi izana ere. Miltziades, jasotako zauriengatik gaixo, bere lagunek defendatu zuten. Herriak heriotz zigorretik askatu zuen, Maratongo bere garaipenagatik eta Lemnos konkistatu izangatik, baina 50 talentuko isuna jarri zioten (1.295 kilo zilar). Zor hau ordaindu ezin izanagatik gartzelaratua izan zen, epaiketaren ondoren hilez gangrenatutako hankaren ondorioz. 50 talentuko isuna bere seme Zimonek ordainduko zuen.

Delfoseko Bide Sakratuko ezkerreko espaloian Atenasek Maratonen hildakoen oroimenez eskainitako ex-voto baten hondakinak daude. Estatuen artean Miltziades zegoen. Une honetan jada berrabildua zegoela ebazten da, beraz, eta, ondorioz, estatua hau K. a. 460an eskainia izan behar zuen, eta ez K. a. 490ean, Maratongo gudua gertatu zen urtea. Eskultura multzoaren egiletza Fidiasi eman zitzaion, brontzez egina eta hamasei irudiz osatua dagoena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Miltziades Gaztea