Miriam Makeba
Miriam Zenzi Makeba (1932ko martxoaren 4a, Johannesburgo, Hegoafrikar Errepublika - 2008ko azaroaren 10an Castel Volturno, Italia), abeslaria Hegoafrikako apartheid-aren aurkako irudietako bat izan da. Bere izengoiti ezagunenak "Afrikaren ahotsa" eta "Afrikaren ama" izan dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Bizitza
Haurtzaroa Pretorian (Transvaal) eman zuen, Johannesburgon jaioa izan arren. Erbestera alde egin behar izan zuen arrazoi politikoengatik eta Venezia eta Londresen bizi ostean, AEBetan izan zen, baina FBIren jazarpenak Gineara aldeginarazi zuen bere senarrarekin batera. Handik, 1990ko ekainaren 10ean itzuli ahal izan zen Hegoafrikara, Nelson Mandela aske utzi ostean.
Mafia eta arrazakeriaren aurkako kontzertu bat eman ostean zendu zen, bihotzekoak jota.
[aldatu] Sariak
2001ean NBetako Elkarte Alemaniarrak ematen duen Otto Hahn bakearen saria jaso zuen.
2002an Suediako Musika Errege Akademiak Polar Music Prize saria eman zion.
[aldatu] Lana: Diskografia
Bere abesti ezagunena "Pata Pata" da eta musika tradizionala elkartu du jazz-a eta beste estilo modernoekin.
[aldatu] Bere diskak
- Miriam Makeba (album) (1960)
- The World Of Miriam Makeba (1962)
- Makeba (album) (1963)
- Makeba Sings (1965)
- An Evening With Belafonte/Makeba (Harry Belafonte-rekin) (1965)
- The Click Song (1965)
- All About Makeba (1966)
- Malaisha (1966)
- The Promise (Miriam Makeba album) (1974)
- Country Girl (album) (1975)
- Pata Pata (album) (1977)
- Sangoma (album) (1988)
- Welela (1989)
- Eyes On Tomorrow (1991)
- Sing Me A Song (Miriam Makeba album) (1993)
- A Promise (Miriam Makeba) (1994)
- Live From Paris & Conakry (1998)
- Homeland (Miriam Makeba) (2000)
- Keep Me In Mind (album) (2002)
- Reflections (Miriam Makeba album) (2004)
[aldatu] Bildumak
- Africa 1960-65 recordings (1991)
- The Best Of Miriam Makeba & The Skylarks 1956-59 recordings (1998)
- Mama Africa: The Very Best Of Miriam Makeba (2000)
- The Guinea Years (2001)
- The Definitive Collection (2002)
- The Best Of The Early Years (2003)