Transnistria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Transnistriako Errepublika Moldaviarra
Republica Moldovenească Nistreană
Приднестровская Молдавская Республика
Придністровська Молдавська Республіка
Transnistriako bandera
Bandera

Transnistriako armarria
Armarria

Goiburua: Lur honetan bizitzeko eskubidearen alde
Nazio ereserkia:
Transnistriako gorespenak kantatzen ditugu
(Slăvită să fii, Nistrene errum.
Мы славим тебя, Приднестровье errus.
Ми славимо тебе, Придністров’я ukr.)
Transnistria: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Tiraspol
46°51′N 29°38′E / 46.850°N 29.633°E / 46.850; 29.633
Hizkuntza ofiziala(k) Moldaviera[1], errusiera eta ukrainera
Gobernua
Errepublikako Presidentea
Errepublika
Yevgeni Xevtxuk[2]
Independentzia
Ez onartua; de facto
1990eko irailaren 2a
Eremua
• Guztira
• Ura

4163 km² (?)
% 2,35
Biztanleria
• Zenbatespena(2007)
• Errolda (2004)
• Dentsitatea

Herritarra

537.000 (?)
555.347
134 biztanle/km² (?)

transnistriar
Dirua Transnistriako Errubloa (рублэ)[3] (PRB)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC +2)
Bai (UTC +3)
Interneteko domeinua .Ez du
Telefono aurrezenbakia +373 533
Transnistriako mapa zehatza.
Tiraspol hiriburua.
Pridnestrovieko banaketa administratiboak.

Transnistria[4] nazioarteak onartutako Moldaviako mugen barneko de facto lurralde independentea da. Hala ere, Transnistriaren independentzia estatu edo nazioarteko elkarte batek ere ez du berresten, eta de jure, Moldaviako zati bat da.

Bertako gobernuak Pridnestrovie izena beste hizkuntzetan ere erabiltzea bultzatzen du[5]. Akronimo gisa PMR erabiltzen da, errusierazko izen luzearen transkripzioa.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartean Transnistria da gailendu den forma, betiere kontuan hartuta lurraldeak onarpen ofizialik ez duela.

Bertako gobernuak izen hori zuzena ez dela argudiatzen du[6] eta izen laburtu gisa Pridnestrovie bultzatzen du. Ofizialki hauexek dira izen osoak:

  • Errusieraz[7]: Приднестровская Молдавская Республика (transkribatuta: Pridnestrovskaia Moldavskaia Respublika), forma laburtuan ПМР.
  • Moldaviera/errumanieraz alfabeto zirilikoan: Република Молдовеняскэ Нистрянэ (latindar alfabetoaz Republica Moldovenească Nistreană), forma laburtuan РМН.
  • Ukraineraz: Придністровська Молдавська Республіка (Pridnistrovs'ka Moldavs'ka Respublika), forma laburtuan ПМР.

Moldaviako gobernuak Stînga Nistrului izendapena erabiltzen du; "Dniesterreko ibarrezkerra" esan nahi du.

Kokapen historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989an oraindik Sobietar Batasunaren barruan zegoen Moldaviar Errepublika Sozialistak "moldaviera" (errumaniera, alegia) hizkuntza ofizial bakarra bilakatu zuen, baita latindar alfabetoa berrezarri ere. Dniesterreko ekialdean eslaviar jatorriko populazioa gehiengoa zela aprobetxatuta aparteko errepublika aldarrikatu zuten 1990ean.

1991n Moldaviak independentzia eskuratu zuen eta 1992an gerra zabaldu zen; 1500 bat hildako egon ziren. Suetena bi aldeek, ukrainarrek eta errusiarrek negoziatu zuten; harrezkero, hala ere, zenbait istilu gertatu dira eta bete gabe dago errusiar tropen erretiratze negoziatua, Dumak (Errusiako Parlamentuak) onartu gabea.

2006ko abenduaren 17an independentzia baieztatzeko erreferenduma antolatu zen; ofizialki % 97,2k independentziaren alde bozkatu zuten.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transnistriak ez du itsasorako irteerarik eta Besarabia (hau da, Moldaviako gainontzeko lurrak) du mendebaldean eta Ukraina ekialdean. Iparraldetik hegoaldera doan Dniester ibaiaren inguruko haran estu bat da. Orokorrean oso laua, muinorik garaienak ez dira heltzen 300 metroetara; iparraldean, Camencatik ipar-ekialdean hain zuzen, daude altuenak (273 eta 262 m, Ukrainarekiko mugan). Ibaiaren ertzetan daude altuerarik baxuenak, itsasorantz abiatu ahala jaitsiz doazenak: Camencan 36 m, hegoaldeko muturrean 0,5 m.

Ibaiak berak egiten du muga Moldaviako gainontzeko lurrekin tarte handienean baina badira salbuespenak:

Garraiobide nagusia Tiraspol-Dubăsari-Rîbniţa errepidea da. Zenbait lekutan Chisinauren menpeko herrietatik pasatzea gatazka iturria izan da[8][9]. Transnistriarrek gehienetan ez dute arazo larririk Moldaviako gainontzeko lurretara, Ukrainara edo Errusiara bidaiatzeko, bai errepidez bai nazioarteko bi trenez: Mosku-Chisinau (urte osoan) eta Saratov-Varna (sasoien arabera). Aireporturik erabilienak Chisinau Moldaviako hiriburukoa eta Odesakoa dira.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10 "hiri" eta 69 "udalerri" ditu; denetara 147 entitate Transnistrian. Bost raion edo barruti daude (lehen izena errumanieraz; parentesi artean errusieraz eta bere transkripzioa):

Horiez gain:

  • Tiraspol (Тирáсполь) udalerria. Hiriburu eta hiririk handiena da eta 159163 biztanle zituen 2005ean.
  • Bender edo Tighina (Бендéры, Benderi), Dniesterren ibarreskuinean ez dago raion horien barruan baina PMRko gobernuak kontrolatzen du.

Egoera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko komunitateak Transnistria Moldaviako zatitzat dauka. Hala ere de facto nazioarteak onartzen ez duen gobernuak dauka lurralde honen gaineko kontrola 1990ean independentzia aldarrikatu zuenetik.

2010erako Abkhazia eta Hego Osetiak baino ez dute Transnistriaren independentzia onartu; beren kasuak neurri batean antzekoak dira: adostasunik gabeko independentziak aldarrikatu dituzten errepublikak. Errusiak eta aipatu errepublikek beren egoerak Kosovokoarekin ere konparatzen dituzte, onespen handiagoa lortzearren.

Zuzeneko aginterik ez badu ere, Moldaviako gobernuak lege bat onartu zuen 2005ean zeinekin Moldaviaren barruko lurralde autonomo bat ezartzen zuen "Dniesterreko ibarrezkerreko" hiri eta herriekin. Pridnestrovieko gobernuarekin adostu gabekoa zenez, honek probokaziotzat jo zuen.

2006ko martxoaren 3an Ukrainak muga-arau berriak ezarri zituen; horien arabera Moldaviako muga zerbitzuaren dokumentazioa duten ekoizpenak baino ez zituen inportatuko. Transnistriako zein Errusiako gobernuek kexua altxatu zuten eta esan zuten horrek lurraldearen "ekonomia-blokeoa" zekarrela. Ggoratu behar da Errusia dela lurralde honek duen aliaturik onena eta inplikatuena: militarki ere 1200 bat soldadu errusiar daude.

2008rako 300000 eta 400000 arteko transnistriarrek (populazioaren gehiengoak) moldaviar pasaportea eskatua zuten; kontuan izan beste estatuek ez dituztela Transnistriako gobernuak argitaratutako pasaporteak onartzen[10][11]. Errusiak kontsulatu bat zabaldu zuen Moldaviaren nahiaren kontra Tiraspolen eta 80000 bat pasaporte eginak zituzten bertatik 2006ko amaierarako[12].

PMRk alderdi-aniztasunean oinarritutako eta ganbera bakarreko sistema politikoa du. Independentzia aldarrikatu zuenetik Igor Smirov izan da presidentea; lau aldiz aukeratuta, azkena 2006ko abenduan izan zen. Ez dago adostasunik hauteskundeen gardentasunaz: iturri batzuek emaitza garbiak direla adierazten dute[13]; beste batzuen arabera hauteskunde-iruzurrak gertatu dira[14].

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde honetan demografia aldaketa handia gertatu zen XX. mendean zehar, batez ere hiri nagusietara (Tiraspol, Rîbniţa, Dubăsari, Bender) industrializazioa dela eta SESBeko garaietan joandako errusiarrengatik; mugimendu hau oso garrantzitsua da egungo egoera ulertu ahal izateko.

1989ko erroldan 546400 biztanle zituen. 1990etik aurrera migrazio-prozesu bat bizi izan du; gehienbat jatorri moldaviar-errumaniarreko biztanleek alde egin dute errepublikatik.

Talde etnikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989ko errolda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ko errolda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Moldaviar-errumaniarrak: % 31.9
  • Ukrainarrak: % 28,8
  • Errusiarrak: % 30,3
  • Bulgariarrak % 2...

Azken errolda hau errepublikako agintariek antolatu zuten, Moldaviakoaren parean; bere balioa eztabaidatuta dago[15].

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta errumanieraz (ofizialki han "moldaviera" deitua) mintzatzen den gutxiengo garrantzitsua izan, Transnistriako populazioaren gehiengoak eslaviar hizkuntza batean (errusieraz edo ukraineraz) hitz egiten du. Beste hainbeste hizkuntza ere hitz egiten dira: bulgariera, poloniera, gagauzera...

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transnistriak ekonomia mistoa du. 1990eko hamarkadan pribatizazio-prozesu handi baten ondoren[16] konpainia gehienak esku pribatuetan daude.

Ekonomiaren oinarria industria astuna (altzairua, elektrizitatea, ehungintza) da: sektorearen % 80 suposatzen dute.[17]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Errumanierari bertan ematen zaion izena; latindar alfabetoz zein zirilikoz idazten dute baina azken hau besterik ez da ofiziala.
  2. Transnístria gira full i tanca 21 anys de govern d’Ígor Smirnov
  3. Ez du ISO 4217 kode ofizialik.
  4.   Euskaltzaindia (2008-05-30), 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0154.pdf .
  5. Diferentzia: Transnistriak "ibaiaren beste aldea" azpimarratzen du, Pridnestroviek "ibaiaren ertzean" dagoela; zehatz-mehatz hitz eginda lur guztiak ez daude "Dniesterrez haraindi".
  6. Gobernuaren ikuspegia izen gatazkaz.
  7. Biztanleen lingua franca dela esan daiteke.
  8. Trygve Kalland eta Claus Neukirch, Dorotcaia herriko nekazaritza-lurrekin suertatutako gatazka, ESKE, 2005eko abuztuaren 10.
  9. Beste kontrolgune bat agertzekoa istiluen ostean, RIA Novosti, 2007ko urtarrilaren 13a.
  10. Voronin calls Transnistria conflict very resolvable artikulua, Deutsche Presse-Agentur.
  11. Ia 400000 transnistiarrek Moldaviako pasaporteak dituzte, azi.md.
  12. Erreferentzia Moldova Strategic Conflict Assessment txostenean, Stuart Hensel.
  13. (Some) international observers call elections free, democratic artikulua, Pridnestrovie.net, 2006ko abenduaren 27a.
  14. Country Report on Human Rights Practices in Moldova, Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Saila, 2003.
  15. Errepublikako gobernuaren iturriak.
  16. International Crisis Group, Moldova: Regional tensions over Transdniestria artikulua, 2004ko ekainaren 17.
  17. Transnistria txostena, IDIS "Viitorul" deritzonaren Center for Economic Policies.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Transnistria Aldatu lotura Wikidatan