Moshe Katsav
Wikipedia(e)tik
Moshe Katsav (hebraieraz: משה קצב, jaiotzaz Mūsā Qasāb, persieraz: موسى قصاب Yazd, Iran, 1945eko abenduaren 5a- ) Israelgo 8. presidentea izan zen, Knesseteko kide garrantzitsua Likud alderdian eta bere gobernuaren barruan ministroa.
Bere karguaren bukaera polemikarekin bukatu zen, bere ardurapean zegoen emakume batek bortxatua izan zela salatu baitzuen. Katsavek kargua 2007ko uztailaren 1ean utzi zuen. 2010eko abenduaren 30ean Katsav bi bortxaketa egitearen errudun jo zuten.
Bere ondoren Shimon Peres izan zen Israelgo Presidente.