Yazd (hiria)
|
Yazd |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | یزد |
| Latindar alfabetoko beste transkripzio bat | Yezd |
| Estatua | |
| Probintzia | Yazd |
| Koordenatuak | 31°53′50″N 54°22′04″E / 31.89722°N 54.36778°EKoordenatuak: 31°53′50″N 54°22′04″E / 31.89722°N 54.36778°E |
| Garaiera | 1216 m |
| Biztanleria | 423.006 bizt. (2006) |
| http://yazd.ir | |
Yazd[1] (persieraz, یزد) Irango Yazd probintziako hiriburua da. Iranen erdialdean dago, Irango goi-lautadan, 1.216 m-ko garaieran. Klima basamortukoa da.
Ezaugarriak [aldatu]
Lurpeko ubidez loturik dago Shir Khu mendiekin, eta handik eramaten da hiriko eta inguruetako premiak asetzeko behar den ura. Nekazaritza, abere-hazkuntza eta haiei loturiko industria (kotoia, artilea, zeta, fruituak, barazki-kontserbak) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Kobre-meategiak ere badira inguruetan.
Historian garrantzi handia izan du Erdialdeko Asiako merkataritzan, Khorasanerako bidea eta Irakekiko lotunea baitzen; Erdialdeko Asia eta India lotzen zituzten merkataritza-bide nagusiak bertatik igarotzen ziren. Hiriko biztanle batzuk Zoroastroren jarraitzaileak dira (Yazd da Iranen geratzen den zoroastrismoaren azkeneko gunea). Sasandarren garaietatik ospe handia izan zuen bertako zetak, eta gaur egun ere garrantzi handia du zeta-industriak.
Aipatzekoak dira hiriko monumentu, mausoleo eta meskitak, Masjed-e Jom-eh (Ostiraleko meskita) batez ere, Irango minareterik garaienak dituena. Oro har, edertasun bereziko hiria da Yazd: minareteek, etxeak aireztatzeko dorreek (lurpeko ubideetatik haizea hartuz) eta etxe-gangek itxura bitxia ematen diote.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Yazd) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 12.2 | 14.8 | 19.5 | 21.9 | 33.4 | 36.3 | 39.5 | 36.1 | 35.3 | 26.5 | 19.3 | 17.0 | 26 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.8 | 0.1 | 5.3 | 9.5 | 17.7 | 20.0 | 23.3 | 19.9 | 18.7 | 8.6 | 2.3 | -0.7 | 10.3 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 7.0 | 0.8 | 11.0 | 21.9 | 0.6 | 2.0 | 0.0 | 0.0 | 3.0 | 0.0 | 2.0 | 0.0 | 48.3 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 1 | 3 | 2 | 11 | 1 | 1 | 1 | 0 | 1 | 0 | 2 | 0 | 23 |
| Iturria: [[2]] | |||||||||||||
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-11
- ↑ http://worldweather.wmo.int/114/c01461.htm World Meteorological Organisation