Nâzım Hikmet
Nâzım Hikmet (Tesalonika, Otomandar Inperioa, 1902 - Mosku, Sobietar Batasuna, 1963) turkiera idazlea izan zen. Espetxeratuta edo erbesteraturik eman zuen bere helduaroko zatirik handiena.
Moskun zortzi urteko egonaldia egin zuen (1921-1928). Turkiara itzuli eta Kemal Atatürk diktadorearen kontra aritu zen komunistekin bat eginik. Hori zela eta, hamabi urteko kartzela-zigorra izan zuen (1938-1950). Espetxetik irten eta hil artean erbestean, Moskun, bizi behar izan zuen (1951-1963). Gehienbat poesia idatzi bazuen ere, Hikmetek landu zituen antzerkia, kontakizunak, eta itzulpenak ere landu zituen. Errusiako futuristen eraginez bertso librea erabili zuen lehen aldiz turkiera poemagintzan. Hikmetek erantzukizun politikoa, turkiar aberkideen egoera eta munduarekiko irekitasuna dira haren olerkien gaiak. Alor horretan Hikmetek lan eskerga egin zuen.
Haren obra batzuk: 1941 urte honetan, Giza ikuspegiak (1942-1950), Poemak, Amodiozko poemak (1933-1962), Hau lana, erbestea. Antzerkietako zenbait: Gizon ahantzia; Bidaiaria; Existitu zen benetan Ivan Ivanovitx? (1956), Stalinen garaietako burokraziaren satira, errusieraz idatzia. Kontakizunen alorrean eleberriak eta ipuinak idatzi zituen: Sagar berdeak; Hodei maitemindua; Odolak mintzorik ez; eta Erromantikoak, hil ondoren agertutako eleberri autobiografikoa. Gabriel Aresti euskal poetak Hikmeten poema hautatu batzuk itzuli zituen Lau gartzelak izenburupean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.