Kemal Atatürk
Kemal Atatürk[1] —jaiotza izenaz Mustafa— (Tesalonika, gaurko Grezia, 1881eko maiatzaren 19 – Istanbul, 1938ko azaroaren 10), militar eta politikari turkiar garrantzitsua izan zen. Izan ere, Turkia modernoaren aitatzat hartzen dute, hainbat erreformaren erantzule.
Herrialdeko historia modernoaren lehen presidentea izan zen, karguan 17 urtez luzatuz 1921etik hil zen arte, 1938an. Cumhuriyet Halk Partisi (Herriko Alderdi Errepublikarra) bere alderdi politikoa izan zen, berak 1919an sortutakoa.
Eduki-taula |
Karrera militarra [aldatu]
Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen, Otomandar Inperioarekin Alemaniaren aldekoa zena. Dardaneloetako defentzan nabarmendu zen Gallipoliko guduan.
Gerraren ostean ez zuen Sevres pakearen tratadua onartu, beste batzuk bezala; Ankarako Batzarre Nagusiak lehendakari izendatuta, Askapenaren Gerra zuzendu zuen irabazi arte.
Ibilbide politikoa [aldatu]
Irabazi eta gero, sultan baztertuta, Otomandar Inperio Turkiako Errepublika bihurtu zen eta Kemal presidentea.
Erreformak [aldatu]
Fez izeneko kapela tradizionala jantzitzat jo eta gizonen ohituretatik desagerrarazteari ekin zion. Emakumeen jantziei dagokienez, halaber, beloa kentzen ahalegindu zen. Beste hainbat erreforma abiatu zuen emakumeen eskubideen aldekoak, tartean botoa ematekoa.
Islamaren inguruan, errepublika laikoa izateko bidean ipini zuen, baina mezkitak kontrolpean mantendu eta dervishen kofradiak desegindu. Alkoholaren debekua malgutu zuen.
Abizenak erabiltzeko derrigorrezkoak bihurtu ziren; horrela jaio zen harena: Atatürk (ata = aita, türk = turkiar) (Kemal, hau da perfektua, goitizena da).
Hizkuntzaren alorrean, lan handia egin zuen. Tartean, turkierak grafia arabiarra baztertu eta latinezko alfabetoa sartu zuen 1928an, gaur egun daukana; era berean turkieran persieratik eta arabieratik jatorrizko ziren hitzak turkiar jatorrizko hitzekin ordezkatu. Beste hizkuntza guztiak (kurduera adibidez) gustiz baztertuta geratu ziren.
Bestela, trenbidearen sarea garatzea bultzatu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Atatürk-em inguruko webgunea