Nadia Comăneci
Wikipedia(e)tik
Nadia Elena Comăneci (Onesti, Errumania, 1961eko azaroaren 12a -) errumaniar soinketalari ohia da.
Biografia [aldatu]
Sekula izan den gimnasta onenetako bat (saio batean 10 puntu eskuratu zituen lehena) eta 1976ko Montrealgo Olinpiar Jokoetako izarra izan zen: hiru urrezko domina, eta zilarrezko zein brontzezko bana. Lau urte geroago, Moskuko Olinpiar Jokoetan, urrezko bi domina eta zilarrezko beste bi eskuratu zituen.
1989an, ihes egin zuen Errumaniatik, eta orduz geroztik Ipar Ameriketan bizi da. Azken urteotan, osasun-arazo larriak izan ditu, eta salaketa gogorrak egin ditu goi mailako gimnasian erabiltzen diren metodoen aurka.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Nadia Comaneci Olimpicgames.wikispaces.com