1976ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Montrealgo Udako Olinpiar Jokoak
1976

Olympic rings with white rims.svg XXI. Olinpiada
Olympic flag.svg
Hiria  Montreal (CAN)
Estatu partehartzaileak 92
Hasiera Uztailaren 17a
Bukaera Abuztuaren 1a
Atleta kopurua 6.028
Estadioa Olympic Stadium
Kirolak 21

1976ko Udako Olinpiar Jokoak, Kanadako Montreal hirian ospatu ziren. Hau, Udako Olinpiar Jokoetako XXI. edizioa izan zen. Bertan, 6.028 kirolarik parte hartu zuten, 92 herrialde, 21 kirol eta 198 probatan ordezkatuz.

Berriz ere izpiritu olinpikoaren aurka, politika agertzen da. Zenbait ordezkaritza afrikarrek, Zeelanda Berria kanporatzea eskatu zioten Nazioarteko Batzorde Olinpikoari, Hego Afrikaren aurka errugbi partidu bat jokatu zuelako, apartheid politikagatik kanpoan zegoen herrialdea. Nazioarteko Batzorde Olinpikoak ez zituen presio horiek onartu, eta eskatutakoari uko egin zion, honen ondorioz, 24 afrikar ordezkaritza, lehiaketetatik erretiratu zirelarik.

Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1 Sobietar BatasunaSobietar Batasuna 49 41 35 125
2 Alemaniako Errepublika DemokratikoaAlemaniako Errepublika Demokratikoa 40 25 25 90
3 Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak 34 35 25 94
4 Alemaniako Errepublika FederalaAlemaniako Errepublika Federala 10 12 17 39
5 JaponiaJaponia 9 6 10 25
6 PoloniaPolonia 7 6 13 26
7 BulgariaBulgaria 6 9 7 22
8 KubaKuba 6 4 3 13
9 ErrumaniaErrumania 4 9 14 27
10 HungariaHungaria 4 5 13 22

Une handiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Emakumeen saskibaloia, arraunketa eta eskubaloia, lehen aldiz agertu ziren kirol olinpiko bezala.
  • Nadia Comaneci gimnasta errumaniarra, 14 urtekoa, 10eko puntuaketa lortu zuen lehena izan zen, barra asimetrikoetan. Orotara, zazpi 10eko lortu zituen.
  • Gizonezkoen aldetik, Shun Fujimoto gimnasta japoniarrak, berna bat hautsi zuen lurreko proban. Japoniako taldeak, leiha estu bat zuen SESBekoarekin, eta, beraz, Fujimotok, sekretupean mantendu zuen bere lesioa, baina, eraztunetako proba amaitu ondoren, bere belauna tokitik atera zuen, eta derrigorrez erretiratu behar izan zuen.
  • Banakako izarrak, Klaus Dibiasi italiarra, Viktor Saneyev sobietarra eta Irena Szewinska poloniarra izan ziren. Lehenak, bere hirugarren jarraikako urrezko domina irabazi zuen plataforma jauzian. Bigarrenak, bere hirugarren urrea lortu zuen jauzi hirukoitzean, eta, azkenak, 400 metroko proba irabazi zuen, azken honek, bost proba ezberdinetan, honekin, bere zazpigarren domina irabazi zuelarik.
  • Alberto Juantorena kubatarra, garaipen bikoitz bat irabazten lehena izan zen, 400 eta 800 metroko probak irabaziz.
  • Miklos Nemeth hungariarrak, xabalina jaurtiketan urrea irabazi zuen, eta, urrea lortu zuen kirolari baten seme bihurtu zen. Bere aita Imrek, mailu jaurtiketako proba irabazi zuen 1948ko Olinpiar Jokoetan.
  • Oso Joko garestiak izan ziren. Instalakuntza askoren eraikuntza, estadioa barne, Quebec probintzian saldutako zigarreten gaineko zerga batekin finantzatua izan zen. Zerga berezi hau, 2006ko abendurarte kobratzen jarraitu zen, une horretan, zor guztiak kitatuak izan ziren arte.


Aurrekoa
1972ko Municheko Udako Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako XXI. Olinpiar Jokoak
1976
Ondorengoa
1980ko Moskuko Udako Olinpiar Jokoak
Misc.png
Wikiproiektu bat abian da
1976ko Udako Olinpiar Jokoak gaiari buruz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1976ko Udako Olinpiar Jokoak Aldatu lotura Wikidatan