Napheesa Collier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Napheesa Collier

Bizitza
JaiotzaO'Fallon (Missouri)1996ko irailaren 23a (27 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaConnecticuteko Unibertsitatea
Incarnate Word Academy (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
UConn Huskies women's basketball (en) Itzuli2015-2019
Minnesota Lynx (en) Itzuli2019-
 
Posizio edo espezialitateahegal-pibota
Pisua182 libra
Altuera73 hazbete
Jasotako sariak

Facebook: Napheesa-Collier-24-703414793071950 Twitter: pheesespieces Instagram: napheesa24 Edit the value on Wikidata

Napheesa Collier (O'Fallon, Missouri (AEB), 1996ko irailaren 23a), Women's National Basketball Associationeko (WNBA) Minnesota Lynx taldeko saskibaloi jokalari profesional estatubatuarra da. Connecticut Huskies Unibertsitatean unibertsitateko saskibaloian jokatu ondoren, Lynx-ek Collier aukeratu zuen 2019ko WNBA Draft-eko (errekrutatze-saioa) 6. aukerarekin.

Batxilergoko ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo urtean, Collier Jefferson City High Schoolen jokatu zuen, Jefferson City-n (Missouri), non, batez beste, 17,9 puntu eta 9,8 errebote lortu zituen. Bere bigarren urtean, Incarnate Word Academy-ra pasatu zen[1], non 24,6 puntu eta 12 errebote lortu baitzituen, batez beste. Batxilergoko pista taldean ere lehiatu zen Collier. 2013 eta 2015eko Gatorade Missouriko Urteko Jokalari izan zen, 2015eko Naismith Sarirako Urteko Jokalari Nazionaleko bost finalistetako bat eta Emakumeen Saskibaloi Entrenatzaileen Elkarteko High School All-American ere[2].

Unibertsitateko ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naphessa Collier, 2000 puntu eta 1000 errebote islatzen dituzten sariak jasota

UConn-eko ibilbidearen amaieran, Collier 3. postuan sailkatu zen tantoetan, 4. erreboteetan eta 7. blokeotan. UConnen segidako hasiera gehienetan 4. postuan dago, 112rekin; ibilbideko 49 bi-biko izan zituen, eta batez besteko bi-biko bat (20.8/10.8) egin zuen bere senior denboraldian. 2000/1000 klub esklusiboko bosgarren jokalaria izan zen, Maya Moore, Tina Charles, Breanna Stewart eta Rebecca Lobo UConn handiekin bat eginez. Collierrek 1000 errebotearen marka lortu zuen Louisvilleren aurkako partidan, eta 2000 puntura iritsi zen Cincinnatiren aurkako hurrengo partidan[3]. 2016ko Connecticut Huskies (UConn) National Champion taldeko kidea izan zen, eta Final Fourrera (Lauko Finala) iritsi zen UConnen lau urtetan. Urteko Power Forward-en Katrina McClain saria jaso zuen Naismith Memorial Basketball Hall of Fame-k bere senior denboraldian. AP 1. Team All-American izan zen senior garaian eta bigarren denboraldian, eta 2. taldeko bere junior denboraldian. Collierrek errebote gehien (411) ditu UConnen denboraldi batean, eta 2. postuan amaitu zuen denboraldi batean puntu gehienekin, 792 punturekin, Maya Mooreren atzetik soilik. Bikote gisa, Collier eta Katie Lou Samuelsonek UConn WBB-ren historian puntu gehien lortu zituzten (4688), B. Stewart eta M. Jefferson-ek, lehen mailako denboraldiko bi taldekideren gainetik.

WNBA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minnesota Lynx (2019-gaur egun)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Collier Minnesota Lynx-ek aukeratu zuen 2019ko WNBA errekrutatze-saioan 6. hautaketa orokor gisa. Hasieran hegaleko bezala jokatzeko eskatu zioten; gero hegal-pibot, eta, geroago, hegaleko[4]. WNBAko lehen partidan, Collierrek 27 puntu lortu zituen Chicago Sky-ren aurka, edozein debutatzaileren inoizko bigarren debut oparoena (Candace Parkerren atzetik). 33,3 mpko jokatu zituen, WNBAko beste edozein jokalaririk baino minutu gehiago partida bakoitzeko.

WNBAren historian 400 puntu, 200 errebote eta 60 lapurreta lortu dituen bigarren hasiberria da (Tamika Catchings-en ondoren)[5]. Collier laugarren jokalaria da (Maya Moore, Catchings eta Sheryl Swoopesen atzetik) 400 puntu, 200 errebote, 75 asistentzia, 50 lapurreta, 25 blokeo eta 25 hiruko egin dituena denboraldi batean. Collier 2019ko WNBA All-Rookie Talderako bozkatu zuten, eta All-Star bihurtu zen A'ja Wilson-en lesioen ondorioz.

Denboraldiko, Collierrek 13,3 puntu, 6,6 errebote, 2,6 asistentzia, 1,9 lapurreta eta 0,9 blokeo egin zituen batez beste. % 49,0 jaurti zuen kantxatik, % 36,1 hirutik eta % 79,2 jaurtiketa libreko marratik.ESPNW, Associated Press eta WNBA Urteko Rookie aukeratu zuten.

2020ko denboraldian WNBAko burbuilan zegoela, Collierrek podcast bat hasi zuen A'ja Wilsonekin, Tea with A & Phee[6].

Selekzioarekin ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko ekainean, Collier Estatu Batuetako Emakumeen Olinpiar Saskibaloi talderako izendatu zuten Tokion, Japonian, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan lehiatzeko, bere lehen aukeraketa izanez[7][8]. Iturria[9]

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina irabazi zuen AEBko taldearekin Japoniako (zilarrezkoa) eta Frantziakoari (brontzezkoa) irabaziz. Hauek osatzen zuten taldea: Ariel Atkins, Sue Bird, Tina Charles, Napheesa Collier, Skylar Diggins-Smith, Sylvia Fowles, Chelsea Gray, Brittney Griner, Jewell Loyd, Breanna Stewart, Diana Taurasi eta A'ja Wilson-ek[10][11].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina Saskibaloia
emakumezkoa[12].

WNBA Ibilbide Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturria[9]

Azalpenak
  JP jokatutako partidak   HP  hasieratik jokatutako partidak  M/P  minutuak, partidako
 JS%  jokalekuko saskiratzeen ehunekoa  3P%  hiruko saskiratzeen ehunekoa  JL%  jaurtiketa libreetako saskiratzeen ehunekoa
 ERR  erreboteak, partidako  ASS  asistentziak, partidako  LAP  baloi lapurretak, partidako
 TAP  tapoiak, partidako  GB  galdutako baloiak  PUN  puntuak, partidako
 Letra lodia  bere ibilbideko marka

Ohiko denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Denboraldia JP HP M/P JS% 3P% JL% ERR ASS LAP TAP GB PUN
2019 Minnesota 34 34 33.3 .490 .361 .792 6.6 2.6 1.9 0.9 1.9 13.1
2020 Minnesota 22 22 34.2 .523 .408 .829 9.0 3.3 1.8 1.3 2.7 16.1

Denboraldi ostekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Denboraldia JP HP M/P JS% 3P% JL% ERR ASS LAP TAP GB PUN
2019 Minnesota 1 1 38.0 .727 .333 .500 10.0 3.0 2.0 1.0 4.0 19.0
2020 Minnesota 4 4 34.3 .500 .538 .625 9.0 3.0 0.5 2.5 2.0 16.5
Ibilbidea 2 urteak, 1 taldea 5 5 35.0 .538 .500 .583 9.2 3.0 0.8 2.2 2.4 17.0

Ibilbideko estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Taldea GP Puntuak FG% % 3P FT% RPG APG SPG BPG PPG
2015–16 UConn 38 258 .533 .154 .917 5.2 0.9 1.3 1.2 6.8
2016–17 UConn 37 754 .678 .431 .818 9.1 2.2 1.7 2.1 20.4
2017–18 UConn 37 597 .583 .344 .786 7.4 3.3 1.6 1.7 16.1
2018–19 UConn 38 792 .612 .283 .697 10.8 3.5 1.5 1.7 20.8
Karrera 150 2.401 .601 .303 .804 8.1 2.5 1.5 1.7 16.1

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Collier Gershon Collierren biloba da: Sierra Leonako abokatu ohia, Nazio Batuen enbaxadore ohia, enbaxadore Estatu Batuetan, eta, denbora laburrean, Sierra Leonako justizia buruzagia. Geroago erbesteratua, hezitzaile eta Yankees eta Giants taldeen zalea izan zen; bera jaio baino bi urte lehenago hil zen. Haren aitak, Gamal Collierrek, The New York Times-i azaldu dionez, Napheesa izan zuen "autosufizientziaren eta erantzukizunaren eta familiaren izenari eusteko garrantzia" ezagutzeko. Gershonek Sierra Leonari Britainia Handiarekiko independentzia lortzen lagundu zion 1961ean[13]

Bere anaia txikia Kai futbolean jokatzen du St. Charles-eko (Missouri) Lindenwood Unibertsitatean[14]

Kantxatik kanpo, Collierri irakurtzea gustatzen zaio, batez ere, Ruth Ware-ren misteriozko eleberriak[15] 2019ko urrian, Alex Bazzell saskibaloi trebezia-entrenatzailearekin konprometitu zen. 2021eko azaroan beren lehen umea, neskato bat, espero zutela iragarri zuten[16].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Napheesa Collier» usab.com.
  2. Napheesa Collier. Uconnhuskies.com.
  3. Stacy, Kelli. «Napheesa Collier becomes fifth Husky to reach 2,000 points, 1,000 rebounds» courant.com.
  4. Ratke, Kyle. (September 20, 2019). Roster Review: Napheesa Collier. NBA Media Ventures.
  5. Borzi, Pat. (September 6, 2019). «'Nothing more you can ask of her': Why the Lynx's Naphessa Collier should be the WNBA's rookie of the year» MinnPost.
  6. Brendon Kleen. (2020-08-07). A'ja Wilson And Napheesa Collier Will Highlight The WNBA's Younger Generation With Their New Podcast. Uproxx.
  7. The Female Field: Napheesa Collier makes her first Olympic roster. 2 July 2021.
  8. Basketball COLLIER Napheesa - Tokyo 2020 Olympics. .
  9. a b NCAA Statistics. .
  10. «Napheesa Collier» olympedia.org 2021-12-03ean begiratua(Ingelesez)
  11. «Napheesa Collier» Olympics.com 2021-12-03ean begiratua (Gaztelaniaz)
  12. "Saskibaloia, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  13. Longman, Jeré. (March 27, 2017). «UConn Forward Feels the Pull of the Family Name» The New York Times.
  14. Longman, Jeré. (March 27, 2017). «UConn Forward Feels the Pull of the Family Name» The New York Times.Longman, Jeré (March 27, 2017). "UConn Forward Feels the Pull of the Family Name". The New York Times. Retrieved September 26, 2019.
  15. Collier, Napheesa. (September 23, 2019). «One of the 144» The Players’ Tribune.
  16. Mizoguchi, Karen. «Napheesa Collier Is Pregnant! WNBA Star and Fiancé Alex Bazzell Expecting First Child, a Baby Girl» People.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]