Sylvia Fowles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sylvia Fowles

Bizitza
JaiotzaCoconut Grove (en) Itzuli1985eko urriaren 6a (38 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaGulliver Schools (en) Itzuli
Louisiana State University (en) Itzuli
Miami Edison High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Chicago Sky (en) Itzuli-
Draft NBA Chicago Sky (en) Itzuli
 
Posizio edo espezialitateapibota
Kirol zenbakia34
Pisua91 kilogramo
Altuera196 zentimetro
Jasotako sariak

 Sylvia Shaqueria Fowles (Miami, Florida (AEB), 1985ko Urriaren 6a), Estatu Batuetako Women's National Basketball Association-eko (WNBA) Minnesota Lynx taldeko saskibaloi jokalari profesionala da. Fowles 2015eko uztailean sartu zen Lynx taldean, eta 2015eko WNBAko Finaleko MVP (Jokalari Baliotsuena) izan zen; 2016an, WNBAko Defentsako Urteko Jokalari izendatu zuten hirugarren aldiz, eta 2017ko WNBAko MVP Saria irabazi zuen. 2020an, Fowlesek Rebekkah Brunson gainditu zuen WNBAren ibilbideko errebote lidergoan.

Hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fowles Miamin (Florida) jaio zen, eta Arrittio Fowlesen alaba da. Hiru anaia ditu, Walter, Jeremy, Morris eta ahizpa bat, Dorothy. Sylvia Miami-Dadeko auzo zailenetako batzuetan hazi zen: Coconut Grove, Little Haiti eta Victory Home Housing Projects besteak beste. Little River Elementary School, Horace Mann Middle School, Miami Edison Senior eskolan eta Gulliver Preparatory School-en graduatu zen.

Batxilergoko ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gulliver Preparatory Schoolera pasatu aurretik, Edison Senior High School estatuko bi txapelketetara zuzendu zuen. Fowlesek, batez beste, 20,6 puntu eta 11,6 errebote lortu zituen Gulliverrekin, eta, Melbourne Central Catholic High School-en aurka, 3A mailako estatuko txapelketara eraman zuen. Fowles McDonald's All-American eta WBCA All-American izendatu zuten. 2004ko WBCA High School All-America Gamen parte hartu, eta hamabost puntu lortu zituen, baita MVP ohoreak ere[1].

Unibertsitateko ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fowlesek (eskuinean, #34) Candace Parkerren aurka jokatu zuen 2008ko NCAAko Final Four-en hasierako saioan

Fowlesek LSUk (Lousianako Unibertsitatea) jokatutako 36 partidetan jokatu zuen lehen ikasturteko ikasle gisa, taldeari National Collegiate Athletic Associationeko (NCAA) Final Four-en (Lauko Finala) agerraldi bat egiten lagunduz. Bigarren mailako ikasle zela, 35 partidak hasieratik jokatu zituen, eta, taldeari, Lauko Finalera iristen lagundu zion berriro ere. Bere junior urtean, LSUko Lauko Finalera eraman zuen berriro, eta All-American ohoreak lortu zituen.

Fowles, senior denboraldia baino lehen, denboraldi-aurreko All-American talderako izendatu zuten. 2007ko azaroaren 21ean, Lady Tigers-en jokoan baloia saskiratzea lortu zuen Lafayette-ko Louisianako Unibertsitatearen aurka jokatutako partidan, Estatu Batuetako unibertsitateko partida batean saskiratzea lortzen zuen seigarren emakumea bihurtuz[2].

2007ko abenduan, Fowlesek eskuin belauneko meniskoaren haustura partziala jasan zuen Miamiko Unibertsitatearen aurkako partida batean. Ebakuntza egin, eta hainbat aste galdu zituen jokorako[3].

Fowles 2008ko SEC-eko Urteko Jokalari izendatu zuten[4]. 2008ko martxoaren 24ko NCAA Txapelketako partida batean, historiako SECeren erreboteen errekorra hautsi zuen. Bere azken urtean, berriro, LSUko Lauko Finalera eraman zuen.

Fowlesek kreditu akademiko osagarriak amaitu zituen bere saskibaloi ibilbide profesionala hasi ondoren, eta, 2009ko udaberrian, LSUko lizentziatura jaso zuen[5].

LSU unibertsitateko ibilbidean, etorkizunean WNBAn taldekide izango zuen Seimone Augustus-ekin ere jokatu zuen Fowlesek[6]. 2017ko maiatzaren 15ean, LSUk 2017-18 denboraldian Fowlesen uniforme zenbakia (34) erretiratuko zuela iragarri zuen. Eskolako historian, ohore hori jasotzen zuen emakumezkoen bigarren saskibaloi jokalaria zen[7].

Unibertsitateko estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azalpenak
  JP jokatutako partidak   TP  titulartzat jokatutako partidak  M/P  minutuak, partidako
 JS%  jokalekuko saskiratzeen ehunekoa  3P%  hiruko saskiratzeen ehunekoa  JL%  jaurtiketa libreetako saskiratzeen ehunekoa
 ERR  erreboteak, partidako  ASS  asistentziak, partidako  LAP  baloi lapurretak, partidako
 TAP  tapoiak, partidako  PUN  puntuak, partidako  Letra lodia  bere karrerako marka
Urtea Taldea GP Puntuak FG% % 3P FT% RPG APG SPG BPG PPG
2004–05 LSU 36 426 .576 .592 9.0 0.3 1.4 2.8 11.8
2005–06 LSU 35 557 .607 .583 11.6 0.3 1.9 2.1 15.9
2006–07 LSU 38 643 .571 .612 12.6 0.4 1.2 2.1 16.9
2007–08 LSU 35 608 .584 .616 10.3 0,6 1.5 2.0 17.4
Karrera 144 2.234 .584 .601 10.9 0.4 1.5 2.2 15.5

Iturria [8]

WNBAko ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chicago Sky[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fowles Chicago Sky- rekin 2011n

Fowles 2008ko WNBA Draft-ean 2. aukeran hautatu zuen Chicago Sky-k. Orokorrean bigarren sailkatu ostean, Skyren errotazioan, hasierako hamaikakoan sartu zen Fowles, eta 10,8 puntu, 7,6 errebote eta 2,1 blokeo partidako, batez besteko, lortu zituen hasiberrien denboraldian. Hala ere, bere hasiberrien denboraldia laburtu egin zen belauneko lesio baten ondorioz, 17 partida baino ez baitzituen jokatu, horietatik 14 hasieratik[9].

Barneko saskiratzaile sendo, errebote irmo eta eliteko ertza babesle gisa agertu ondoren, Fowlesek 2009an lortu zuen bere ibilbideko WNBAko izar guztien lehen aukeraketa. Batez beste, 11,3 puntu, 7,8 errebote eta 1,5 blokeo lortu zituen partidako. Hala ere, lesioek, berriro ere, denboraldia laburtuko zioten, 10 partida galdu baitzituen[10][11].

2009ko WNBA All-Star Gamen Ekialdeko Konferentzia ordezkatzen zuen bitartean, Fowles "errematea" egiteko bere bigarren saiakeran murgildu zen, bi taldeetako guztiak paretik kendu ostean. Bere lehen saiakerak uztaiaren azpialdean jo zuen. Jokoa 2009ko uztailaren 25ean izan zen Mohegan Sun-en, Connecticut Sun-en etxean. Izar joko batean botatzen duen WNBAko hirugarren jokalaria da, Michelle Snow (2006an) eta Lisa Leslieren (2005ean) ondoren.

2010eko denboraldian, Fowlesek 35 puntu lortu zituen Phoenix Mercuryren aurka 97-96 galdutako partidan[12]. Blokeotan ere lider izan zen ligako ibilbidean, batez besteko, 2,6 blokeo partidako lortuz. Jaurtiketak blokeatzeko ahaleginengatik, WNBA Defentsa Orokorreko Lehen Talderako izendatuko zuten.

2011ko denboraldian, Fowles WNBAko izar gisa bozkatu zuten, bere ibilbidean bigarren aldiz. Puntu eta erreboteen batez besteko biko-bikoitza lortu zuen denboraldi osoan 20 puntu eta 10,2 erreboteekin partidako, eta, bigarren urtez jarraian, liga-liderra izan zen blokeotan, batez besteko 2,0 blokeo batekin partidako. WNBAko Urteko Defentsarako Jokalari-saria irabaziko zuen.

2012an, Fowlesek, bere hasiberrien kontratua iraungitakoan, Skyrekin sinatu zuen urte anitzeko akordioa[13].

2014ko denboraldian, Fowlesek puntu eta erreboteen batez besteko bikoitza lortu zuen laugarren denboraldiz jarraian, eta horrek Skyri play-offak egiten lagunduko zion. Fowlesek, azkenean, bere ibilbideko finalerdietako lehen agerraldia lortuko zuen, nahiz Skyk WNBAko finalerako 15-19 errekorra lortu eta Ekialdeko Konferentziako laugarren serie-buru izan. Skyk 29-5 egin zion aurre Phoenix Mercuryri, eta 3 partidako erronda batean garaitu zuen. Fowlesek azken denboraldia izango zuen Skyrekin.

Minnesotako Lynx[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fowles Candace Parker zaintzen 2016an. New York Times egunkariak dio Fowlesek "arintasun eta beso-luzera handia" duela[14].

Fowlesek Skyrekin kontratua luzatzeko eskaintzari uko egin zion 2014ko irailean[15]. Kirol-trukaketa bat eskatu zuen, baina beste talde batzuek egindako eskaintzak ez ziren nahikoa izan. 2015eko WNBA denboraldiaren lehen erdia jokatu gabe egon zen, 2015eko uztailaren 27an Minnesota Lynx-era aldatu zuten arte, eta, hiru taldetako akordio baten barruan, Érika de Souza Skyra eta Damiris Dantas eta Reshanda Gray Atlanta Dreamera bidali zituzten. Maya Moore, Seimone Augustus eta Lindsay Whalenekin indarrak batuz, Lynxek indarra lortu zuen Mendebaldeko Konferentzian lehen postua lortuz, eta WNBAko Finalera iritsi ziren Indiana Fever-i aurre eginez. Serieak 2-2 berdinduta, Fowlesek, Feverren aurka, gupidagabea zela frogatu zuen 5. partida erabakigarrian 20 puntu 11 erreboterekin batera lortuz 69-52ko garaipenean. WNBA finaletako MVP (Jokalari Baliotsuena) izendatu zuten; Lynxek, bost urtean, WNBAko hirugarren txapelketa irabazi zuen[16][17].

WNBA Txapelketako lehen garaipenaren ostean, Fowlesek Lynxekin sinatu zuen berriro agentzia librean 2016ko otsailean[18].

Two very tall women, Fowles at left straining for the ball, Parker beneath her, also straining
Fowles eta Parker

2016ko denboraldian, Fowlesek, batez beste, 13,9 puntu, 8,5 errebote eta 1,7 blokeo lortu zituen partidako. Bere ibilbidean, Urteko Defentsako Jokalari saria irabaziko zuen hirugarren aldiz. Lynx txapelketan lehiatzen ari zen taldea izaten jarraitu zuen, frankiziako 28-6 errekor onenarekin amaituz. Indarrean zegoen WNBAren play-off formatu berriarekin, Lynx ligako lehen serie-buru izan zen finalerdietarako (WNBAko Finalen aurreko azken txanda) Phoenix Mercuryren aurkako pase-bikotzarekin. Lynxek Mercury garaitu zuen 3 partidako erronda batean, sei urtetan bosgarren aldiz WNBAko finalera pasatuz. Lynxek Los Angeles Sparks-en aurka jokatu zuen; play-offen formatu berriaren ondorioz, ligaren historian bigarren aldia zen konferentzia bereko bi talde aurrez aurre jartzen zirena. Sparksek, bost partidako serie gogor batean, Lynx garaitu zuen.

2017ko denboraldian, Fowles Lynxen erasoaren ardatza izango zen, taldea markagailuan liderra jarriz. Fowlesek 26 puntu lortu zituen (10 erreboterekin batera) Lynxen denboraldiko hasierako partidan, Chicago Sky bere talde ohiaren aurka 70-61eko garaipenarekin[19]. 2017ko ekainaren 11n, Fowlesek denboraldiko 30 puntuko behinena lortu zuen, 9 erreboterekin batera, Dallas Wingsen aurka 91-74ko garaipenean[20]. Fowlesek 2017ko WNBA All-Star Gamen ere aukeratu zuten, bere ibilbideko izarren laugarren agerraldia bihurtuz. 2017ko abuztuaren 12an, Lynxek historia egin zuen, Indiana Fever 111-52 garaitu baitzuen, WNBAren historiako garaipen-tarte handiena ezarriz, eta, partidan zehar, 37-0ko errekorra lortu zuen[21]. Fowlesek, bere ibilbidean, laugarren aldiz puntu eta erreboteetan bikoiztuta amaitu zuen denboraldia, eta, ligako sakiratze-jaurtiketetan ere, lider izan zen bosgarren aldiz. Lynxek, berriro ere, ligako 27-7ko emaitzarik onenarekin amaituko zuen, eta, finalerdietarako pase-bikoitza lortuz, lehen postua hartu zuen. 2017ko irailaren 14an, WNBAk jakinarazi zuen Fowlesek WNBAko jokalari baliotsuenaren saria irabazi zuela (Fowlesek 40 botoetatik 35 jaso zituen kirol idazle eta esatari talde nazional batek emanda)[22].

Mystics taldeko Fowles eta Elena Delle Donne 2017ko finalerdietan

Finalerdietan, Lynxek Washington Mystics garaitu zuen 3 partidako erronda batean, zazpi urtetan WNBAko Finalera seigarrenez iritsiz eta Sparksekin errebantxa bat hitzartuz. Seriea 2-2 berdinduta zegoelarik, Fowlesek finaletako errekorra ezarri zuen errebotetan 20 erreboterekin, eta, 2017ko WNBAko Finaleko 5. partidako 17 punturekin batera, garaipena eman zion Lynxi 85-76ko emaitzarekin, eta, partida batean, zazpi urtetan irabazten zuen WNBAko laugarren txapelketa lortu zuen, jada desagertutako Houston Cometsekin (txapelketako titulu gehien zuenarekin) berdinduz. Fowlesek bere bigarren Finaletako MVP saria ere irabaziko zuen, denboraldi berean ohiko-denboraldiko MVP eta Finaletako MVP irabazten zuen ligaren historiako bosgarren jokalaria bihurtuz[23][24][25].

Fowles 2019an

2018ko maiatzaren 23an, Fowlesek errendimendu historikoa eman zuen Dallas Wingsen aurka 76-68ko garaipenean, eta 23 puntu lortu zituen, 20 errebote eta 5 lapurretarekin batera, Lynx 20 puntu eta 20 erreboteko errendiendua lortzen zuen lehen jokalaria bihurtuz frankiziaren historian; horrek, ligako historian, 18. postua eman zion, ligako lehen estatistika-lerroa ere markatuz 20 puntu, 20 errebote eta 5 lapurretarekin[26][27][28]. Fowlesek 2018ko WNBA All-Star Gamen bozkatu zuten izar-jokoan bere bosgarren agerraldia eginez. 2018ko uztailaren 19an, Fowlesek, Indiana Feveri 89-65 irabazita, 30 puntu lortu zituen, ordurarteko handiena denboraldian 16 erreboterekin batera[29]. 2018an, Fowles All-WNBA bigarren talderako aukeratu zuten, eta Associated Pressek WNBA Urteko Defentsako Jokalari laugarren aldiz, eta denboraldi bakarreko erreboteen errekorra hautsi zuen, 404rekin[30]. Fowles ligako liderra izango zen kantxa-saskiratze ehunekotan eta errebotetan, eta, denboraldi batean, batez besteko errebote handienaren errekorra partidako berdindu zuen, baina Lynxek 18-16 amaitu zuen 7. sailkapenarekin, sailkapeneko 2 lehenengo artean amaitzen ez zuen lehen aldia zelarik 8 urtetan. Lehen itzuliko play-offa jokoan, Los Angeles Sparks arerioaren aurka galdu zuten 75-68, eta hiru finalerdi jarraian jokatutako bolada amaitu zitzaien.

2019an, Fowlesek 2019ko WNBA All-Star Gamen bozkatu zuten, seigarren agerraldia zuelarik. 2019ko abuztuaren 27an, Fowlesek 25 puntukorik handiena lortu zuen denboraldian, Chicago Skyren aurka 93-85eko garaipenean[31]. 2019ko irailaren 8an, Fowlesek urte anitzeko kontratuaren luzapena sinatu zuen Lynxekin[32]. Denboraldiaren amaieran, Fowlesek, hirugarren denboraldiz jarraian, kanpo-saskiratzearen ehunekoan lideratu zuen liga. Maya Moore denboraldi osoan kanpoan egonda ere, Lynx play-offetako taldea zen oraindik, 18-16ko emaitzarekin 7. amaitu baitzuten sailkpenean. Seattle Storm txapela defendatzaileak, lehen itzuliko kanporaketa jokoan, 84-74ko emaitzarekin kanporatu zuen Lynx.

2020ko denboraldia atzeratu, eta 22 partidatara laburtu zen COVID-19 pandemiaren ondorioz, eta IMG Academy-ko burbuila batean jokatuko zen. 2020ko uztailaren 29an, Fowlesek bere ibilbideko 3.357. errebotea lortu zuen 2020ko denboraldiko bigarren partidan Rebekkah Brunson, garai hartan Lynxeko entrenatzaile laguntzailea zena, gaindituz, eta WNBAko errebote-liderra bihurtu zen. 15 puntu eta 10 erreboterekin amaitu zuen partida, eta, bere ibilbideko errebote markan, 3.360ra iritsi zen[33]. 2020ko abuztuaren 14an, Fowlesek muskulu bikitako lesio bat izan zuen, eta mugarik gabe baztertu zuten; beraz, ohiko-denboraldia galdu zuen[34]. Fowles, ordea, play-offetarako garaiz itzuliko zen[35]. Lynxek 14-8 amaitu zuen 4. sailkatuta, bigarren itzulirako pasea jasoz. Bigarren itzuliko kanporaketa jokoan, Lynxek Phoenix Mercuryri irabazi zion 80-79, frankiziako finalerdietara itzuliz. Hala ere, finalerdietan, Seattle Stormek, azkenean txapeldun izango zenak, irabaziko zien; Fowlesek ezin izan zuen serie osoa jokatu.

2021ean, Fowlesek bere laugarren WNBAko Defentsako Urteko Jokalari saria irabazi zuen, Urteko Defentsarako Jokalari bezala 4 sari duen Tamika Catchings-ekin bat eginez, ibilbideko 1,8 lapurreta eta 1,8 blokeo batez bestekoarekin. Denboraldi horretan, The W25 izendatu zuten, WNBAko ligako lehen 25 denboraldietako 25 jokalari onenen artean zerrenda ofizialean[36].

Atzerriko ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fowlesek Errusiako Spartak Mosku taldean jokatu zuen 2008-09 eta 2009-10 WNBAko denboraldiz landa[37][38]. Fowlesek Turkiako Galatasaray Medical Park-en jokatu zuen 2010etik 2013ra arteko hiru denboraldiz landakoak[39]. 2013-14 eta 2014-15 WNBAko denboraldiz landa, Fowlesek Txinan jokatu zuen Shanghaiko Swordfish taldearekin[40]. 2014-15 WNBA denboraldiz landako bigarren zatia, Turkian eman zuen Canik Belediyesirekin jokatzen[41]. 2015-16ko WNBA denboraldiz landakoa, Fowlesek, berriro ere, Txinan jokatu zuen, Beijingeko Great Wall taldean, eta txapelketa batera eraman zuen taldea[42][43]. 2016ko abuztuan, Fowlesek, berriro, Pekinekin sinatu zuen 2016-17ko denboraldiz landarako[44]. 2017an, Fowlesek Emakumeen Txinako Saskibaloi Elkartearen 2. txapelketara eramango zuen Pekin[45]. 2017an, berriro sinatuko zuen Pekinekin 2017-18ko denboraldiz landarako.

AEB Saskibaloia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko Izmir-eko (Turkia) Taldekako Munduko Unibertsitate Jokoetan, AEB ordezkatzen zuen taldeko kide izan zen Fowles. Txinaren aurkako partidan, bere taldearen buru izan zen 23 punturekin. Errusiaren aurkako finalaurrekoan, taldea zuzendu zuen, 25 punturekin, eta 118-67 irabazten lagundu zion taldeari. Fowlesek, batez beste, 15,0 puntu eta 7,3 errebote lortu zituen partidako, bi taldeetako gehien lortu zuena, eta 7-0ko errekorra lortzen lagundu zion taldeari, ekitaldian urrezko domina lortuz[46].

Fowles, 2009ko udazkenean, AEBko Emakumeen Saskibaloi Selekzioaren entrenamendura gonbidatu zuten[47]. Horien artean, 2010eko FIBA Munduko Txapelketan eta 2012ko Olinpiar Jokoetan jokatzeko hautatutako taldea izan ohi da parte-hartzaile. Entrenamenduaren amaieran, taldea Ekaterinburgera (Errusia) joango zen 2009ko UMMC Ekaterinburg International Invitational lehiaketan parte hartzeko[47].

Fowles Estatu Batuetako Saskibaloi Taldea ordezkatzeko talde nazionaleko kide izendatu zuten WNBAren AEBko Saskibaloia Taldearen aurka jokatzeko[48]. Partida horrek WNBA All-Star-eko WNBA All-Stars eta AEB Saskibaloi Taldearen arteko partida arrunta ordezkatzen du, eta 2010eko irailean eta urrian Txekiar Errepublikan ospatuko zen emakumezkoen FIBA Munduko Txapelketarako prestakuntza moduan antolatzen da[49].

2010eko irailean eta urrian ospatutako den Munduko Txapelketan AEBk ordezkatzen duen selekzio nazionaleko kide izango da Ostravan eta Karlovy Varyn (Txekiar Errepublika). Taldeak, bederatzi partidak irabazita, urrezko domina irabazi zuen. Aurkari guztiei 75 puntu baino gehiagoko markagailuari eutsi zien, lautan zifra hirukoitzak lortzen zituen bitartean. Australiaren aurka zifra bakarreko aldearekin lortutako partida bakarra izan zen, zortzi puntugatik irabazi baitzuten. Fowlesek 8,9 puntu lortu zituen, batez beste, partidako txapelketan zehar[50].

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fowles Estatu Batuetako emakumezkoen saskibaloi selekzioko kide da, eta 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, urrezko domina lortu zuen.

Fowles AEBko Emakumeen Saskibaloi Talde Olinpikoko 21 finalistetako bat izan zen. Emakumezkoen 20 saskibaloi jokalari profesionalak, gehi unibertsitateko jokalari bat (Brittney Griner), AEBko Emakumeen Saskibaloi Nazionalaren Jokalarien Hautaketa Batzordeak hautatu zituen 2012ko Londresko Udako Olinpiar Jokoetan AEBk ordezkatuko zituen azken zerrendarako; garaipenak, Fowlesi, bere bigarren urrezko domina ekarri zion[51].

Fowles-ek AEBko taldearekin 2016ko Rioko Udako Olinpiar Jokoetan ere jokatu zuen, eta hirugarren urrezko domina irabazi zuen AEBk Espainiari 101-72 irabazi baitzion.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina irabazi zuen AEBko taldearekin Japoniako (zilarrezkoa) eta Frantziakoari (brontzezkoa) irabaziz. Hauek osatzen zuten taldea: Ariel Atkins, Sue Bird, Tina Charles, Napheesa Collier, Skylar Diggins-Smith, Sylvia Fowles, Chelsea Gray, Brittney Griner, Jewell Loyd, Breanna Stewart, Diana Taurasi eta A'ja Wilson-ek[45][46].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2008 Pekin
Txinako Herri Errepublika Txina
1. postua, urrezko domina Saskibaloia
emakumezkoa[47].
2012 Londres
Erresuma Batua Erresuma Batua
1. postua, urrezko domina Saskibaloia
emakumezkoa[48].
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
1. postua, urrezko domina Saskibaloia
emakumezkoa[49].
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina Saskibaloia
emakumezkoa[50].

Kantxatik kanpo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fowles, gaur egun, tanatorio-zientzietan ari da ikasten, American Academy McAllister Instituten, non online ikasketak jasotzen dituen baltsamaketan, errausketan eta hileta-zuzendaritzan[52]. Txikitan, amona hil zitzaionetik dago alorrean interesatuta, eta, peluxeentzako hiletak eginez, hildakoa modu erakargarri batean aurkeztu nahi du lagunak eta etxekoak agurtu dezaten. Bere zaletasuna, 6 urte zituenetik, puntua egitea da[53].

Fowlesek, 2010ean, Sylvia Fowles Family Fund fundazioa sortu zuen haur behartsuak laguntzeko. Citizens United for Research in Epilepsy (CURE) erakundeko bozeramailea da, eta epilepsia pairatzen duten bi iloba ditu[54].

WNBAko Ibilbide-estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fowlesek WNBA txapelketa bat irabazi zuen denboraldiak adierazten ditu
double-dagger WNBA errekorrak

Ohiko denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Denboraldia JP HP M/P JS% 3P% JL% ERR ASS LAP TAP GB PUN
2008 Chicago 17 14 25.0 .520 .000 .585 7.5 0.3 1.1 2.1 2.2 10.5
2009 Chicago 24 20 28.8 .599° .000 .646 7.8 0.8 0.9 1.5 3.2 11.3
2010 Chicago 34 34 32.0 .582 1.000 .760 9.9 1.5 1.2 2.6° 2.4 17.8
2011 Chicago 34 34 34.6° .591° .000 .766 10.2 0.6 1.2 2.0° 2.8 20.0
2012 Chicago 25 25 31.1 .638° .000 .692 10.4 0.8 1.3 1.2 2.1 16.2
2013 Chicago 32 32 31.3 .586° .000 .685 11.5° 0.4 0.9 2.4 2.1 16.3
2014 Chicago 20 18 29.8 .546 .000 .783 10.2 0.6 1.4 2.0 2.8 13.4
2015 Minnesota 18 18 28.9 .507 .000 .734 8.3 0.8 1.0 1.5 1.7 15.3
2016 Minnesota 34 34 28.5 .595 .000 .717 8.5 1.2 1.3 1.7 1.8 13.9
2017 Minnesota 34 34 30.8 .655° .000 .768 10.4 1.5 1.2 1.9 2.4 18.9
2018 Minnesota 34 34 31.9 .619° .000 .757 11.9double-dagger 2.2 1.4 1.2 3.0 17.7
2019 Minnesota 34 34 29.5 .588° .000 .707 8.9 1.5 0.9 1.3 2.0 13.6
2020 Minnesota 7 7 24.1 .609 .000 .828 9.7 0.9 0.9 1.1 1.1 14.6
Ibilbidea 13 urte, 2 talde 347 338 30.4 .593double-dagger 1.000 .730 9.8double-dagger 1.1 1.2 1.8 2.4 15.8

Denboraldi ostekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Denboraldia JP HP M/P JS% 3P% JL% ERR ASS LAP TAP GB PUN
2013 Chicago 2 2 35.5 .462 .000 .545 12.0° 0.5 2.0 2.0 4.0 15.0
2014 Chicago 9 9 36.2 .538 .000 .773 9.7 0.2 1.7 1.6 2.1 16.2
2015 Minnesota 10 10 30.9 .622 .000 .750 9.7 1.2 0.9 1.6 2.5 12.6
2016 Minnesota 8 8 31.4 .611 .000 .750 9.8 1.3 0.8 1.7 1.5 12.9
2017 Minnesota 8 8 35.4 .631 .000 .559 13.1 1.5 1.6 2.0 2.9 18.6
2018 Minnesota 1 1 37.8 .636 .000 '1.000 12.0 3.0 0.0 1.0 5.0 18.0
2019 Minnesota 1 1 23.5 .538 .000 .000 11.0 0.0 0.0 2.0 3.0 14.0
2020 Minnesota 1 1 18.0 .250 .000 1.000 4.0 1.0 0.0 0.0 1.0 6.0
Ibilbidea 8 urte, 2 talde 40 40 33.0 .582 .000 .707 10.5 1.0 1.2 1.7 2.4 14.8

Sariak eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikus halaber[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "WBCA High School All-America Game Box Scores". Women's Basketball Coaches Association. Originaletik artxibatua 2014-07-15. 2014-06-29an begiratua.
  2. «Home» BRPROUD.
  3. Breaking News, World News & Multimedia. .
  4. «Chancellor, Fowles Receive SEC's Top Annual Honors» LSUsports.net.
  5. LSU Commencement Features Several Noteworthy Graduates. .
  6. «Meet Sylvia Fowles, Minnesota's Gentle Giant - WNBA.com - Official Site of the WNBA» WNBA.com - Official Site of the WNBA.
  7. Lady Tigers basketball great Sylvia Fowles has her No. 34 jersey retired by LSU. theadvocate.com May 15, 2017.
  8. «Women's Basketball Player stats» NCAA.
  9. Mccall, Q.. A Winning Return For Sylvia Fowles Depends on Efficient Guard Play. .
  10. WNBA player profile: Sylvia Fowles of the Chicago Sky. .[Betiko hautsitako esteka]
  11. «Sylvia Fowles» WNBA.com - Official Site of the WNBA.
  12. «PressReader.com - Your favorite newspapers and magazines.» www.pressreader.com.
  13. SYLVIA FOWLES RE-SIGNS WITH CHICAGO SKY
  14. Jeré Longman. (March 30, 2007). «A 6-6 Center Blooms at Louisiana State» The New York Times.
  15. «As superstar Sylvia Fowles demands a trade, Sky see no limit in WNBA season» www.sportingnews.com.
  16. Voepel, Mechelle. (May 2, 2015). «Sky preparing to move on without Fowles» espn.com.
  17. «Lynx Acquire Center Sylvia Fowles» Minnesota Lynx.
  18. «Minnesota Lynx Re-Sign Center Sylvia Fowles» WNBA.com - Official Site of the WNBA.
  19. «PressReader.com - Your favorite newspapers and magazines.» www.pressreader.com.
  20. «Fowles Has Season-High 30 Points in 91-74 Win For 9-0 Lynx» WNBA.com - Official Site of the WNBA.
  21. Kennedy, Rene'. (August 19, 2017). «Lynx roar to WNBA history» Swish Appeal.
  22. Minnesota's Sylvia Fowles Named 2017 WNBA Most Valuable Player. WNBA September 14, 2017.
  23. Ellentuck, Matt. (October 4, 2017). «Sylvia Fowles took over the 2017 WNBA Finals and isn't going away anytime soon» SBNation.com.
  24. «10/04/17: Los Angeles Sparks @ Minnesota Lynx» WNBA.com - Official Site of the WNBA.
  25. «Fowles Finishes Perfect Season With Finals Redemption» WNBA.com - Official Site of the WNBA.
  26. Sylvia Fowles' historic performance sparks Lynx to win over Dallas. May 24, 2018.
  27. «Sylvia Fowles has 23 points, 20 rebounds in Lynx's win» National Post 24 May 2018.
  28. Spruill, Tamryn. (May 24, 2018). «Jewell Loyd had a monster game for the Seattle Storm but MVP Sylvia Fowles of the Minnesota Lynx made history» Swish Appeal.
  29. «Fowles' 30 points, 16 rebounds guide Lynx by Fever» nwitimes.com.
  30. Lynx's Fowles named AP Defensive Player of the Year. Fox Sports Interactive Media August 21, 2018.
  31. «Chicago vs. Minnesota - Game Recap - August 27, 2019 - ESPN» ESPN.com.
  32. «Lynx Announce Multi-Year Contract Extension with Sylvia Fowles» Minnesota Lynx.
  33. Young, Ryan. (July 29, 2020). Sylvia Fowles becomes WNBA all-time rebounding leader. Fox Sports Interactive Media.
  34. «Lynx announce Sylvia Fowles will be sidelined 'indefinitely' with calf strain» Star Tribune.
  35. «Lynx's Fowles to return from injury vs. Mercury» ESPN.com September 17, 2020.
  36. "WNBA Continues Celebration Of Landmark 25th Season, Names Greatest Players In League History, "The W25" (Press release). WNBA. 2021-09-05. 2021-10-18an begiratua.
  37. «WNBA.com: Offseason 2008-09: Overseas Roster» www.wnba.com.
  38. «WNBA.com: Offseason 2009-10: Overseas Roster» www.wnba.com.
  39. Two Newcomer Stars among Gala Women
  40. «Asian Basketball News, Scores, Stats, Analysis, Standings» www.asia-basket.com.
  41. «Basketball News, Scores, Stats, Analysis, Standings» www.eurobasket.com.
  42. «Fowles Leads Beijing To Title» Minnesota Lynx.
  43. 2016-2017 WNBA Overseas Signings. August 22, 2016.
  44. «Fowles, Beijing Capture WCBA Title» Minnesota Lynx.
  45. a b «Sylvia Fowles» olympedia.org 2021-12-06an begiratua(Ingelesez)
  46. a b «Sylvia Fowles» Olympics.com 2021-12-06an begiratua (Gaztelaniaz)
  47. a b c "Saskibaloia, emakumezkoa, emaitzak 2008" olympedia.org (Ingelesez)
  48. a b "Saskibaloia, emakumezkoa, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
  49. a b "Saskibaloia, emakumezkoa, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  50. a b "Saskibaloia, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  51. «Meet Sylvia Fowles, Minnesota's Gentle Giant» WNBA.com - Official Site of the WNBA.
  52. Berkman, Seth. (September 12, 2017). «Sylvia Fowles, W.N.B.A. Star and Aspiring Funeral Director» The New York Times.
  53. McDuffie, Hannah. (November 10, 2017). IN FOCUS: Sylvia Fowles. LSU Athletics, Louisiana State University.
  54. McDuffie, Hannah (2017-11-10). "IN FOCUS: Sylvia Fowles". LSU Athletics, Louisiana State University. 2017-11-10ean begiratua.
  55. "WBCA NCAA Division I Defensive Player of the Year". Women's Basketball Coaches Association. Retrieved 1 Jul 2014.
  56. "EuroLeague Women 2017 - Competition schedule, results, stats, teams and players profile, news, photos and videos". FIBA.basketball.
  57. "Sylvia Fowles wins WNBA Defensive Player of the Year"[Betiko hautsitako esteka]. 2016-09-30. 2016-10-01ean begiratua.

 

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]