Naturgas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Naturgas
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektoreagas industry (en) Itzuli eta energy industry (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Ekonomia
Diru-sarrerak225.000.000 € (2021)

Naturgas Energia (lehen Naturgas) gas eta elektrizitate enpresa bat da, egoitza Bilbon duena. Electricidade de Portugal (EDP) enpresaren eskumendekoa. 2003an sortu zen, Eusko Jaurlaritzak erabaki baitzuen Euskal Autonomia Erkidegoko lau konpainia publiko hauek pribatizatzea: Bilbogas (Bilbokoa), Donostigas (Donostiakoa), Gasnalsa (Gasteizkoa) eta Gas de Euskadi (Euskal Autonomia Erkidego osokoa). Naturcorp sozietatean zeuden bilduta lau enpresa horiek.[1]

Pribatizazioa lehiaketa publiko baten bidez egin zen, 2002an, eta lau enpresak aurkeztu zituzten eskaintzak: Hidrocantabrico, Iberdrola, Gas Natural eta Enel enpresek. Lehendabizikoak irabazi zuen, eta 2003an Naturcorp erosi zuen. Hurrengo urtean, 2004an, Electricidade de Portugalek Hidrocantabrico erosi zuen.[1][2]

Gaur egun, Naturgas Energiak gas naturalez hornitzen dituen udalerriak 172 dira: Euskal Autonomia Erkidegoko 133, Asturiasko 31, Gaztela eta Leongo 2, Kataluniako 2, Murtziako 2, Madrilgo 1 eta Extremadurako 1.[3]

Naturgas Energia sozietatearen akziodun nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naturgas Energiak bi akziodun nagusi ditu: Hidroeléctrica del Cantábrico (egoitza Oviedon duen sozietatea, Electricidade de Portugalek kontrolatua), % 65,6rekin, eta Eusko Jaurlaritzaren Energiaren Euskal Erakundea (EVE), % 30,3rekin. Donostiako Udalarenak dira gainerako akzioak, % 4,1.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) EVEren prentsa oharra, Eusko Jaurlaritzaren webgunean.
  2. (Gaztelaniaz) Naturgas Energiaren webguneko «Historia» atala.
  3. Naturgas Energiaren webguneko «Egitura eta negozioak» atala.
  4. Naturgas Energiaren webguneko «Akziodunak» atala.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]