Nestor Makhno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nestor Ivanovitx Makhno (ziriliko ukraineraz: Нестор Iванович Махно; Gualiaipole, Ukraina 1889ko urriaren 27a -Paris 1934ko uztailaren 25a) Urriko Iraultzan boltxebikeekin bat egitea gaitzetsi zuen ukrainar iraultzaile anarkista izan zen. Nekazarien armadaren buru bezala, Armada Beltza izenez ezagutu zena, Makhnok gerrilla zuzendu zuen Errusiako gerra zibilean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nestor Makhno

1889eko urriaren 27an jaio zen Ekaterinoslar gobernupean zengoen Ukrainako Alexadovsk distritoko Gulay Pole herrian. Nekazari pobre ziren familia bateko kide izanik eta aita bere jaio eta gutxitara hilik, familia (ama eta lau anai-arreba) aurrera atera behar izan zuen haurtzarotik hasita. 7 urtetik aurrera behi eta ardi artzai gisa aritu zen, neguan herriko eskolara jotan zelarik. Ezagutza batzuk garatu ondoren, Ukrainatik zehar hain ohikoak ziren alemanen baserrietan jardun zen lanean. Beste langile eta nekazari batzukekin jaun hauek egiten zituzten bidegabekeriak gorrotatzen hasi zen.

1905eko iraultzan parte hartu zuen 16 urte zituela, eta alderti politiko desberdinekin kontaktua izan eta gero, anarkistekin bat egiten zuen hainbat betebehar arriskutsu burutuz. 1908an agintari zaristek harrapatu eta heriotz zigorra (urkara) ezarri zioten anarkista izan eta ekintza terroristak burutzea leporatuz. Bere adina zela eta, ez zen zigor hori bete eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri zitzaion. Moskuko kartzela zentralera eraman zuten non Piotr Arshinov-en lagun egin eta bertako liburutegiko (Zaristek kentzen zituzten liburu asko hemen zeuden) liburu irakurri zituen. Arshinov-ek, Makhno baino askoz ere jantziagoa (ikasiagoa) zenak, hainbat ikasgaitako ezagutzak lortzen lagundu zuen. Kartzelako egoera gogorrak eta bere protestak zirela eta, biriketako gaitz bat garatu zitzaion. 1917an, beste preso politiko batzuekin batera askatzen dute, Moskun langilegoaren iraultza hasia zela. Gulay-Pole bere jaioterrira habiatu zen, ekintza politiko ugariri hasiera emanez. Errusian Keresky demokrataren gobernupean, bere herriko soviet-aren buru bihurtu zen, lurraldeko nekazarien batasun eta langile metalurgiko eta arotzen batasunak osatzen zituelarik.

Nestor Makhno 1909an

Langile eta nekazarien batailoiak antolatu zituen, austroalemanek herrialdea okupatu zutenean. 1918an Moskura joan zen anarkista teorikoekin elkarriztatu eta nekazariak anarkistak bihurtzeko prozesuan aurrera egiteko. Baina anarkista zaharrak pasibo eta boltxebikeekin zein erlazio eduki jakin gabe aurkitu zituen. Piotr Kropotkin izan zen aholkuak eman zizkion bakarra. Lenin-ekin izandako elkarrizketa baten ondoren hasi ziren okertzen boltxebikeekin zuten harremana. Bueltan zetorrela austriarrek harrapatu zuten, askatasuna bere herriko judu batek emandako diru kopuru handiagatik lortuaz. Bere herrira iritsi zenean, lan handia egin zuen borondateko hainbat gerrila antolatzeko; Estrategia honakoa zen: Zonalde bat askatu ondoren, borroka beste lurraldeetara hedatzea, anarkisten ideiak zabaltzen ziren aldi berean. Bere zaldun taldeen ausarkeria eta mugikortasuna zituen abantailtzat (aurrerago infanteria azkarrena garatu zuen herrialdean ohikoak diren gurdi batzuetan eramanaz) eta batez ere inguruko nekazarien laguntzari ezker (hauek lagundu egiten zieten nahiz eta errepresio gisa beraien herriak erretzeko arriskua izan. Irautza sozial eta Komuna askeei buruzko manifestuak idatzi zituen, etengabe bilerak antolatuaz bat.

Boltxebikeek inongo oinarririk ez zuten hainbat leienda beltz zabaldu zituzten Makhno-ren pertsonaren gain. Dena den, Volin-ek berak zioen bezala <<Makhno-k ahulezia batzuk zituen bere izaeran>> mugimenduari kaltegarri zitzaionak: Alkoholari zion zaletasuna zela eta, inoiz, kontseiluari jaramonik egin gabe hainbat erabaki hartu zituen, autoritario agertuaz. Volin-en esanetan, hainbat kidek Makhno bezain onak ziren hainbat komandante gomendatu zizkioten, estratega onak, politiko onak eta moralki Makhno-ren gainetik zeudelako; Hagian bere ahultasun hauek direla eta, beste kide bat bezala kontsideratzen zuten, nekazari masen konfiantza jasoaz.

Makhno bere kideekin

Hainbat alditan zauritu zuten azken urteetan, hala nola martxoaren 21ean sabelean zauritua izan zen boltxebikeen bala batek jota, eta abuztuan 7 aldiz zauritua izan zen, azkena lepoan izanez. Kontseiluak bere bizia arriskuan ikusiaz atzerrira eramatea erabaki zuten (Ukraina ez zen jada leku segurua), zaurietatik osa zedin. Abuztuaren 28an, boltxebikeak inguraturik zeudela, zauritu batzuk Dniesterrera ihes egitea lortu zuten, Makhno hauen artean aurkitzen zelarik.

Errumaniako agintarien indarkeria zela eta, Poloniara habiatu zen ondoren. Bertan atxilotua izan zen, poloniarren aurkako ekintzak burutzea leporatu zioten nahiz eta epaiketatik aske irten zen. Dantzig-era joan zen, berriz ere atxilotua izan zelarik, eta Parisera ihes egitea lortu zuen bertako talde anarkista batzuek lagunduta. Parisen gorriak ikusi zituen, ez zen girora eta hizkuntzara moldatu eta bere zauriengatik ezin guztiz sendaturik. Hortik aurrera, noizean behin ekintzaren bat aurrera eraman bazuen ere, denboraldi luzeak pasatu zituen mugimenduetatik kanpo. Ukrainan pasatako kontatzeko nahietan idazteari ekin zion, baina 1918. urtean zihoanean zendu egin zen, liburuak ondoren 1935. urtean argitaratu zirelarik.

Parisen bizi izan zen bitartean, anarkistei auto-diziplina gehiago, antolakuntza eraginkorragoa eta homogeneitate handiagoa eskatu zien. Bere azken egunetararte, Frantziako Renault lantegi batean aritu zen langile bezala lanean. 1934ko uztailaren 25ean hil zen Tuberkulosisak jota, hurrengo egunean errautsi eta Père-Lachaise hilerri ezagunean ehortzi zutelarik. Bere hiletara 500 bat petsona joan ziren. Halyna Kuzmenko emaztearekin bat Yelena izeneko alaba bat zuten. Gerora naziek Frantzia okupatu zutenean, Alemaniara bidaliak izan ziren lan gogorrak burutzera. Gerratearen amaieran NKVD sobietarrak atxilotu eta 1946 epaituak izan ondoren lan behartuetara kontenatu zituzten. 1953an askatu zituztenean Kazakhstan-en bizi izan ziren.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nestor Makhno Aldatu lotura Wikidatan