Kharkiv

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kharkiv

Kharkiv
Kharkiveko Askatasunaren Plaza
Kharkiv bandera

Kharkiv armarria

Estatua UkrainaUkraina
Oblast edo probintzia Kharkiv
Koordenatuak

49°55′N 36°19′E / 49.917°N 36.317°E / 49.917; 36.317Koordenatuak: 49°55′N 36°19′E / 49.917°N 36.317°E / 49.917; 36.317

Kharkiv non dagoen adierazten duen Ukrania-ko/-go/-eko mapa
Kharkiv
Eremua 306 km²
Garaiera 152 m
Sorrera 1656
Posta kodea 61000-61204
Biztanleria 1.464.740 bizt. (2005)
Dentsitatea 4.786,73 bizt./km²
http://www.city.kharkov.ua/en

Kharkiv[1] (ukraineraz: Харків, ˈxɑrkiw ahoskatua) —lehen Kharkov (errusieraz: Ха́рьков, ˈxarʲkəf ahoskatua)— Ukrainako ipar-ekialdeko hiria eta Kharkiveko oblastaren hiriburua da. Kieven ondoren, Ukrainako bigarren hiririk handiena da. 2005ean 1.464.740 biztanle zituen[2]. Kharkiv Handian (hiria eta aldiriak) oblasteko biztanleen 2/3 bizi dira[3].

Sloboda Ukraina eskualde historikoaren hiriburua izan zen. Gaur egun Ukrainako industria, merkataritza, garraio, zientzia eta kultura gune garrantzitsuenetako bat da[4].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kharkiv eta inguruak. LandSat-5 satelite irudia, 2011-06-18

Kharkiv Ukrainako ipar-ekialdean dago, Severski Donets ibaiaren arroko Kharkiv, Lopan eta Uda ibaien elkargunean. Ibaiak ez dira nabigagarriak, sakontasun txikia dutelako. Lurralde zelaia da, muino batzuekin, eta erdia baino gehiago 100 mko garaieran dago. Hiriak 25 kmko luzera, iparraldetik hegoaldera, eta 24 kmko zabalera, ekialdetik mendebaldera, eta 306 km²ko azalera ditu. Gaur egun 9 administrazio-barrutitan banaturik dago: Dzerzhinski, Octyaberski, Kievski, Kominternovski, Leninski, Moscowski, Ordzhonikidzeski, Frunzeski eta Txervonozavodski[5].

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenean. Negu hotz eta elurtsuak eta uda beroak izaten dira. Urtarrila da hilabeterik hotzena (batez besteko tenperatura: −4,6 Â°C) eta uztaila beroena (batez besteko tenperatura: 21.3 Â°C). Tenperatura minimo absolutua, -35.6 Â°C, 1940ko urtarrilan neurtu zen eta maximo absolutua, 39.8 Â°C, 2010eko uztailan. Urteko batezbesteko plubiometria 519 mmkoa da.

Datu klimatikoak (Kharkiv, Ukraine)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -2.2 -1,6 4.3 14.0 20.8 24.3 26.4 25.7 19.4 12.0 3.6 -1.1 12.1
Batez besteko tenperatura (ºC) -4.6 -4.5 0.7 9.2 15.6 19.3 21.3 20.3 14.4 7.9 0.9 -3.5 8.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -7.3 -2.4 4.6 10.3 14.2 16.2 14.9 9.8 4.3 -1.5 -5.9 4.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 36 33 32 34 50 61 60 42 47 44 41 36 519
Iturria: Weather and climate – Kharkiveko klima[6]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria XIX mendean. Skylinean Jasokunde katedralaren kanpandorrea gailentzen da.

1654 eta 1659 artean ukrainiar kosakoek gotorleku bat eraiki zuten Kharkiv eta Lopan ibaien elkargunetik gertu. Hori izan zen hiriaren hasiera. 1655ean 2.000 lagun, 600 kosako barne, bizi ziren bertan. 1659 eta 1765 artean Kharkiveko erregimentuaren hiriburua izan zen. 1765ean, Katalina II.a Errusiakoak Sloboda Ukrainako errejimentu kosakoak ezeztatu ondoren, probintziako gobernuaren egoitza bilakatu zen[4].

XIX. mende hasieratik Ukrainar pizkunde kulturalaren zentro garrantzitsua izan zen. 1869an burdinbideak Donbasseko ikatz hobiarekin lotu zuen eta handik aurrera garapen industrial handia izan zuen. Biztanleria ere asko hazi zen: 50.300 biztanle 1861ean, 174.000 1897an eta 244.700 1914an[4]. 1917ko abenduan Kharkiv izan zen Ukrainako Errepublika Sozialista Sobietarra aldarrikatu zen lehen hiria. Ukrainako ESSren hiriburua izan zen 1934an Kievera aldatu zen arte. Bigarren Mundu Gerran borroka latzak izan ziren bertan eta suntsiturik gelditu zen[7]. 1940 apirila eta maiatzean NKVDren egoitzan 3.800 poloniar preso inguru hil zituzten (Katingo sarraskiaren barnean). Alemaniarrak hirian sartu baino lehen, 400.000 biztanle Asiako Errusiara ebakuatu zituzten. 22 hilabete iraun zuen alemanen okupazio garaian milaka biztanle, tartean judu asko, erailak izan ziren. Beste asko gosez, hotzaz eta gaixotasunen ondorioz hil ziren[4].

Gaur egun, Kharkiveko raionaren eta Kharkiveko oblastaren hiriburua da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kharkiveko biztanleria
1787[4] 1837[4] 1861[4] 1897[4] 1914[4] 1919[4] 1926[4] 1939[4] 1943[4] 1946[4] 1959[4] 1970[4] 1985[4] 2001[2] 2005[2]
11.000 23.000 50.300 174.000 244.700 285.000 417.000 833.000 192.000 672.000 953.000 1.223.000 1.554.000 1.470.902 1.464.740

Osaketa etnikoari dagokionez 1926an ukrainarrak %38 ziren, errusiarrak %37 eta juduak %19,5. 1959an ukrainarrak %48 ziren, errusiarrak %40 eta juduak %9[4]. Azkenik, 2001eko erroldaren arabera, ukrainarrak %70,7 ziren, errusiarrak %25,6, juduak %0.4% eta bielorrusiarrak %0.5[8].

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kharkiv Ukrainako makinagintza zentrorik garrantzitsuena da. Produktu sorta zabala ekoizten da: diesel tren-makinak, makina-erremintak, meatzaritzako makineria, traktoreak eta laborantzako makineria, bizikletak, sorgailuak, lurrun-turbinak eta elementu elektriko ugari. Besteak beste, aipagarriak dira "Turboatom" (Турбоатом)[9], munduko turbina ekoizle handienetakoa, "Electrotyazhmash" (Електроважмаш)[10], sorgailu eta motor elektrikoen fabrika erraldoia, "Kharkov State Aircraft Manufacturing Company"[11], Antonov hegazkinak egiten dituena eta "Malyshev Factory" (Завод імені В.О. Малишева), ekipamendu astunen fabrikatzailea. Azken hau Sobiet Batasuneko tanke ekoizle garrantzitsuenetako bat zen. Industria arinak ere daude, elikagaiak eta kontsumoko artikuluak produzitzen dituztenak[7].

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kharkiveko tren geltokia.

Kharkiv Ukrainako garraio zentro nagusietako bat da.

Hiri garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kharkiveko metroa 1975eko abuztuan zabaldu zen. Gaur egun metro sareak 35,5 kmko luzera du, hiru linea eta 26 geltokirekin. 2007an 278,3 milioi bidaiari izan zituen[12]. Autobus, trolebus, tranbia eta minibusek (marxrutne taksiek) osatzen dute hiri garraio sarea.

Burdinbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenbiziko trenbidea 1869an zabaldu zen. Aurreneko trena 1869ko maiatzaren 22an iritsi zen eta ekainaren 6an Kursk–Kharkiv–Azov linea jarri zen martxan. Gaur egun Kharkiv Ukrainako tren lotune garrantzitsuena da[7].

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garrantzi handiko errepide gunea da. Bertan elkartzen dira Mosku, Kiev eta mendebaldeko Ukraina, Zaporizhia eta Krimea eta Rostov Don eta Kaukasoko errepideak[7].

Aireportua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kharkiveko Nazioarteko Aireportua hiriaren hego-ekialdean dago. 1950eko hamarkadan eraiki zen, baina, UEFA Euro 2012 dela eta, 2008 eta 2011 artean modernizazio lan handiak egin dira[13].

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kharkiveko Mariaren Deikunde katedrala

Kharkivek erakargarritasun turistiko eta kultural ugari ditu: sei antzoki handi eta antzerki talde asko, museoak, kontzertu aretoak, liburutegiak (Estatuaren "Korolenko" zientzia liburutegiak 6,5 milioi ale ditu), zirkoa eta zoologikoa. Kirolari dagokionez, 19 estadio, 850 kirol zelai, 363 gimnasio, 19 igerileku, 40 tenis zelai eta golf klub bat daude[5].

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko monumentu aipagarrienetako batzuk hauek dira[7]:

  • Askatasunaren Plaza (ukraineraz: Площа Свободи), 1996 arte Dzerzhinsky plaza deitua. Kharkiveko plaza nagusia da eta munduko handienetako bat (12 ha) 1926 eta 1928 artean eraiki zen, hiriko administrazio gune berria izateko.
  • Derzhprom (ukraineraz: Держпром) edo Gosprom (errusieraz: Госпром). Askatasunaren Plazan dagoen eraikin konstruktibista da. Ukrainako ESSko lehen etxe orratza eta, amaitu zenean, Europako handiena (63 m) zen.
  • Taras Shevtxenko monumentua. Taras Shevtxenko, ukrainar poeta handiaren omenezko monumentua Matvey Manizer eskultorearen lanik gorenetako bat da. 1935eko martxoaren 24an inauguratu zen[14].
  • Jasokunde katedrala (ukraineraz: Успенський собор). Mariaren Deikunde katedrala eraiki zen arte (1901) hiriko tenplu ortodoxo nagusia zen. Estilo barroko berantiarrean eraikia, 1780an sagaratu zen. 1830eko hamarkadan egindako kanpandorrea (89 m) hiriko eraikinik garaiena izan zen XXI. mendera arte.
  • Mariaren Deikunde katedrala (ukraineraz: Благовіщенський кафедральний собор). Hiriko eliza ortodoxo nagusia da. Neobizantziar estiloko eraikin ikaragarria da, 80 mko kanpandorrea duena. 1889 eta 1901 artean eraiki zen. Boltxebikeek 1930ean itxi zuten baina Bigarren Mundu Gerraren garaian berriz zabaldu zen.
  • Pokrovsky monasterioa (ukraineraz: Покро́вський монасти́р). Hiriko eraikinik zaharrena da, XVII. mendean Kkarkiveko gotorlekuaren zati baitzen.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kharkiv ondorengo hiriekin senidetuta dago:[15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia, 157. araua: Europako hiriak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0157.pdf .
  2. a b c Kharkiv World Gazetteer Noiz kontsultatua: 2012-02-20
  3. Kharkiv: General Information Kharkov.vbelous.net. Noiz kontsultatua: 2012-02-20
  4. a b c d e f g h i j k l m n o p q r Kharkiv Encyclopedia of Ukraine Noiz kontsultatua: 2012-02-20
  5. a b Kharkiv today City.kharkov.ua Noiz kontsultatua: 2012-02-22
  6.   Kharkiveko informazio klimatikoa Погода и климат – климат Харькова, http://pogoda.ru.net/climate/34300.htm .
  7. a b c d e Kharkov city, Ukraine Ukrainetrek.com. Noiz kontsultatua: 2012-02-21
  8. Kharkiv Ukrainian.org Noiz kontsultatua: 2012-02-23
  9. Turboatomen webgunea Noiz kontsultatua: 2012-02-22
  10. Electrotyazhmashen webgunea Noiz kontsultatua: 2012-02-22
  11. Kharkov State Aircraft Manufacturing Ukrbiz.info. Noiz kontsultatua: 2012-02-22
  12. Kharkiveko metroa Gortransport.kharkov.ua. Noiz kontsultatua: 2012-02-21
  13. Kharkiv International Airport Hrk.aero Noiz kontsultatua: 2012-02-21
  14. Monument to T. Shevtxenko in Kharkov Vbelous.net Noiz kontsultatua: 2012-02-22
  15. (Errusieraz)  Sister cities of Kharkiv, http://kharkov.vbelous.net/sisttown.htm. Noiz kontsultatua: 2010-09-09 .
  16. (Txekieraz)  Brno - Partnerská města, © 2006-2009 City of Brno, http://www.brno.cz/index.php?nav02=1985&nav01=34&nav03=1010&nav04=1016&nav05=1249&nav06=1272. Noiz kontsultatua: 2009-07-17 .
  17.   Lile Facts & Figures, http://www.mairie-lille.fr/sections/site-en/Menu_horizontal_haut/discovering-lille/lille-facts-figures/lille-facts-figures. Noiz kontsultatua: 2007-12-17 .
  18.   Poznań Official Website - Twin Towns, Flag of Poland.svg (Polonieraz) © 1998-2008 Urząd Miasta Poznania, http://www.poznan.pl/mim/public/publikacje/pages.html?co=list&id=19&ch=20&instance=1017&lang=pl. Noiz kontsultatua: 2008-11-29 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kharkiv Aldatu lotura Wikidatan
  • (Ukranieraz) (Ingelesez) Misto Kharkiv —Kharkiveko Udalaren webgune ofiziala
  • (Ukranieraz) (Ingelesez) Vechirniy Kharkiv — "Evening Kharkiv" egunkaria