Neuschwanstein

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Neuschwanstein gaztelua
Schloss Neuschwanstein
Castle Neuschwanstein.jpg
Gazteluaren ikuspegi orokorra
Udalerria Schwangau (Bavaria)
Herrialdea  Alemania
Koordenatuak 47°33′27″N 10°45′00″E / 47.55750°N 10.75000°E / 47.55750; 10.75000Koordenatuak: 47°33′27″N 10°45′00″E / 47.55750°N 10.75000°E / 47.55750; 10.75000
Garaia 1869
Neuschwanstein non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Neuschwanstein
Webgune ofiziala

Neuschwansteingo gaztelua (alemanez "beltxargaren harri berria", nɔʏˈʃvaːnʃtaɪ̯n ahoskatua), Alemaniako Bavaria estatuan dago, Suabia eskualdean, Füssen hiritik gertu, eta gaztelu neogotikorik ezagunenetako bat da. Luis II.a Bavariakoak eraikitzea agindua 1866an, jatorrian, Hohenschwangau berria bezala ezagutzen zen, erregeak bere haurtzaroaren zati handi bat pasa zuen tokiaren omenez. Bere izena, erregea hil ondoren, aldatu egin zen. Argazki gehien egiten zaizkion Alemaniako eraikina da, eta herrialde honetako toki turistikorik ezagunenetako bat da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelua Alemaniako Bavaria estatuko Schwangau udalerrian dago, Alemaniako hego-mendebaldean. 800 metroko garaieran dago gaztelua. Austriar alpeetatik gertu dago, horregatik zonalde bat oso menditsua da. Bestalde, iparraldean lautada handiak ikus daitezke. Gaztelua Alpsee eta Schwansee aintzirek eta Schwangau herriak inguratzen dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluaren ikuspegia.

Neuschwansteingo gaztelua, gazteluak eta gotorlekuak, ikuspuntu estrategikotik, jada beharrezko ez ziren garai batean eraiki zen. Horren ordez, fantasia hutsetik sortu zen: dorre eta harresi konposaketa eder eta erromantiko bat, mendiekin eta aintzirekin harmonia bikainean. Zenbait arkitektura estiloren konbinaketak eta barneko artisautzak, heldu eta ume belaunaldiak inspiratu ditu. Gaztelu hau, fantasia eta irudimenari omenaldi bat da, neurri handi batean, antzerkiko eszenografo baten irudimenaren ondorio, bere oinetan duen lakutik sortutako beltxarga loriatsu baten irudia oroitarazten duena.

Honela, bi exijentziak bete egin ziren: gazteluak hainbeste gogorarazten zituen alemaniar istorio tradizionalak, Disney konpainiak, Loti ederra (1959) izeneko bere filmeko gazteluarentzako eredu bezala erabili zuela, bere ikur nagusia dena. Izan ere, gaztelu honen kopia bat dago Disneyland Resort Paris edo Eurodisneyn. Barnean, ipuin hauei edo Erdi Aroko zenbait elezahar edo pertsonaiari (Fernando II.a Aragoikoa edo Tristan eta Isolda kasu) eginiko erreferentziez gain, argi elektriko sare oso bat, historiako lehen telefono mugikorra (sei metroko estaldurarekin), beroa, Leonardo da Vincik sortutako arauak jarraituz probesten zuen sukalde bat eta Alpeen ikuspegi ederrak ditu, azken hauen artean, erregearen gelatik ikus zitekeen urjauzi eder bat.

Luis II.ak hiriburua, Munich uzten du, betirako gazteluan bizitzen jartzeko, 1884an, gazteluaren eraikuntza gainbegiratuz, zehazki, lortutako aurrerapenak jarraitzeko bere tokirik gogokoena zen eskailera batetik. Atzerriko banketxeek, bere ondasunak bahitzeko mehatxuen aurrean beharrezko neurriak ez hartzeagatik, 1886an, erregea desabildua izan zen, eta gertuko laku batean hil zen, baldintza ezezagunetan itoa.

Luis II.aren oinordekoek, gaztelua, bavariar gobernuari saldu zioten, beranduago, Alemaniako gobernuaren eskutara pasatuz. Gaztelua saldu zuten prezioa, gaur egun, gaztelua bisitatzen duten turistengatik lortzen diren irabazien kopuru bera da.

Jauregia, Bavariako estatuaren jabetzakoa da, Hohenschwangau gaztelua ez bezala, Franz, Bavariako dukearen jabetzakoa dena. Bavariako estatu askeak, 14,5 milioi € baino gehiago gastatu ditu Neuschwanstein gazteluan mantenurako, berritzerako eta bisitarien zerbitzurako 1990etik.

Neuschwansteingo gaztelua, Munduko Zazpi Mirari Berrien aukeraketan parte hartu zuen, baina ez zen aukeratuetako bat izan.

Panorama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdearen ikuspegia Neuschwanstein gaztelutik ikusita.
Eskualdearen ikuspegia Neuschwanstein gaztelutik ikusita.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neuschwanstein Aldatu lotura Wikidatan