Nilo Zuria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nilo Zuria
(al-Nahr al-Abyad [النهر البيض] - al-Nahr el-Jebel [انهرل الجبل])
Sudan Juba bridge.jpg
Nilo Zuriaren gaineko zubia, Juban.
Kokapena Uganda eta Sudan
Luzera 3.155 km
Arroa 1.849.988 km²
Emaria Khartumen 897 m³/s
Iturburua Victoria Lakua
Ibai ahoa Nilo ibaia
White and Blue Nile-en.svg

Nilo Zuria[1][2] (arabieraz: al-Nahr al-Abyad [النهر البيض] edo al-Nahr el-Jebel [انهرل الجبل]) Afrikako ipar-ekialdean zehar doan ibai handia da.

Bi zatitan banatzen da. Lehenengoak, Nilo garaia edo al-Nahr el-Jebel deitua, Albert lakuan du hasiera eta zenbait urjauzi ditu. Aurrerago, lautadan, Sudd padurak eratzen ditu eta No aintziran Bahr el Ghazal ibaiarekin batzen da. Zehazki hitz eginez, hortik aurrera hartzen du al-Nahr al-Abyad edo Nilo Zuria izena. Khartumen Nilo Urdinarekin elkartzen da, Nilo ibaia eratuz.

Geografo batzuen arabera ez da berez ibai bat, baizik eta Hego Sudan eta Sudandik pasatzerakoan Nilok berak hartzen duen izena. Arro honetako ur emaririk handiena berak ematen du. Uganda eta Sudandik igarotzen da, eta bere ibaiadarrak Burundi, Ruanda, Tanzania, Kenia eta Kongoko Errepublika Demokratikotik zehar igarotzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nilo Zuria Aldatu lotura Wikidatan