Norah Jones

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Norah Jones

Norah Jones, benetako izenez Geethali Norah Jones Shankar, (New York, 1979ko martxoaren 30a - ) konpositore, abeslari eta piano-jotzaile estatubatuarra da.

Barruko ahots epelak, bere xumetasun eta talentu handiarekin batera, mundu osoa maitemindu du. Come Away With me lehen diskoarekin 20 milioi ale baino gehiago saldu ditu eta 8 Grammy sari lortu ditu. Bere musikak jazz-a, soul-a eta country-a nahasten ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norah eta bere ama bizi ziren New Yorken lau urte bete zuen arte. Orduan, etxez aldatu ziren eta Grapevinera (Dallas, Texas) bizitzera joan ziren hogei urte bete zuen arte. Bere etxean blues eta jazz abeslari klasiko guztietako diskoak ez ziren falta: Billie Holiday, Etta James, Aretha Franklin, Ray Charles, Bill Evans, Joni Mitchell... Bere amaren musika eraginari amonarena gehitu behar zaio, outlaws-eko country zale sutsua baitzen.

Norah-k elizan gospel kantak abesten zituen, eta zazpi urterekin piano eta saxofono eskolak hartzen zituen. Oso alferra zen eta eskolak hamaika aldiz utzi zituen. Baina amak, amonak eta bere irakasleek konbentzitu zuten jarraitu zezan.

Dallasen izan zuen lehen harremana jazzarekin, Broket T. Washirable institutuan sartu zenean. 1996 eta 1997an nerabeentzako interpretazio eta konposizio lehiaketa batzuk irabazi zituen. Institutua bukatu ondoren North Texasko unibertsitatean sartu zen eta jazz programetan pianoa eta teoria ikasi zuen. Jazz klabierran espezializatu zen eta bere lehen taldea sortu zuen. Handik pianoa jotzera pasa zen eta jatetxe batean ia egunero jotzen zuen.

Hogei urterekin, New Yorkera itzuli zen oporretan. Han musika talde batekin harremanetan sartu eta ez zuen Texasera bueltatu nahi izan. Oso azkar sartu zen Greenwich Village kontzertu tabernetako zirkuitoan eta hainbat bandekin kolaboratu zuen. Bi urtean zehar hainbat lekutan jo zuen, azkotan hamar lagun baino gutxiago aurrean. Baina Nora ez zuen burua bota, denboraldi honetan erabaki zuen zuzeneko musikarekin bizitzea nahi zuela eta egin behar zuen guztia egin zuela lortzeko. Unibertsitatea utzi zuen eta bere abestiak hasi zuen idazten, funk fusion, Wax Poetic taldeetan parte hartu zuen eta azkenean bere talde propioa sortu zuen Lee Alexander bajo jolearekin, Jesse Harris konpositore eta gitarra-jotzailearekin eta Dan Rieser bateria jolearekin. The Living Room kluban izan zen abesten.

Egunen batean, Shell Whitek, EMI diskografikakoa, abesten zuen klubera joan zen. Han bere ahotsa entzun eta gustatu zitzaion eta demo bat eskatu zion. Whitek-ek Blue Note jazz diskografia zuzendariarengana joan zen eta asmatu zuten Norah kontratatzera. Ahots gazte eta iradokigarri, oso sentsuala, sekretu handi bat kontatzen zuen bezala, izan ziren kalifikatiboak. Bakarrik hiru abesti entzun ondoren, Lundvall kontratatu zuen eta Craig Street produktoreari enkargatu zion Norahren lana lantzea. Emaitza bertsio pop bat atera zen eta zuen konbentzitu inori. Orduan Lundvallek bere produktore hoberenari enkargatu zion eta Norahren ahotsean zentratzea. Bertsioi berri honetan Come Away With Me diskoa atera zuten 2002ko otsailean. Ez zuen kanpaina handi bat izan, baina aho-mihitan egin zuen lana. Gero eta ale gehiago hasi zen saltzen eta milioi bat ale saldu zuen udazkenerako. Platinozko diskoa izan zen ere Herbeheretan, Australian, Portugalen eta Hong Kongen; platino bikoitza Britainia Handian, Irlandan eta Singapurren, platino boskoitza Zeelanda Berrian. Munduan zehar 18 milioi ale saldu zituen. Grammy Sarien 45. edizioan (2003) irabazlea izan zen zortzi sari zituen. Album, abesti, urteko diskoa eta artista berri hoberenak artean izan ziren sariak.

Bere lehen disko atera eta bi urte geroago, Fells Like Home disko atera zuen. Bi disko hauen arten 44 milioi ale saldu ziren. 2007an, bere hirugarren diska, Not Too Late, atera zuen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • First Sessions (2001)
  • Come Away with Me (2002) 20 milioi ale
  • Feels like Home (2004) 11 milioi ale
  • Not Too Late (2007) 4 milioi ale
  • The Fall (2009)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Norah Jones Aldatu lotura Wikidatan