Orio Arraunketa Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orio Arraunketa Elkartea
Herria Euskal Herria Orio, Gipuzkoa
Sorrera 1965
Lehendakaria Euskal Herria Ibon Huegun
Entrenatzailea Euskal Herria Jon Salsamendi
Kolorea      horia
Trainerua      San Nikolas
Patroiak Euskal Herria Irakoitz Etxeberria
Euskal Herria Endika Alberdi
Palmaresa:
Kontxako Banderak
TKE Ligak
Espainiako Txapelketak
Euskadiko Txapelketak

30
0 (3 Euskal Liga)
15
6
2016ko liga:
2016ko Kontxa:
5.a (TKE Liga)
4.a
Webgune ofiziala
Orioko trainerua 2000ko San Pedroko Banderan.
Ziaboga ematen Ibaizabal ibaian, 2010ean.
2011ko Getxoko Banderan.

CRO Orio Arraunketa Elkartea Orioko kirol talde historikoa da. Kontxako Bandera gehien lortu duen arraunketa taldea da, besteak beste. Aulki mugikorrean zein tostako arraunean aritzen da.

Uniformea

Orioko arraunlarien kolore bereizgarria horia da, elastikoetan beltzarekin konbinatuta. Traineruaren kolorea ere horia da, hala ere traineru berdearekin ere aritu dira oriotarrak.

Historia

Orioren historia oso luzea da benetan, izan ere XX mendea hasi zenetik hamarkada guztietan irabazi baititu Kontxako Bandera eta Espainiako Txapelketa.

XIX mendea

Orioko Traineruaren lehenengo erreferentzia ofizial idatzia 1879. urtekoa da, Donostiako Kontxako Estropadetan izan zen eta bigarren postua lortu zuen Donostiaren atzetik.

Urte haietan sarritan hartu zuen parte Kontxan eta hirugarren ere gelditu zen 1890 eta 1895ean. Hala ere Getaria eta Donostia ziren garai hartako trainerurik onenak.

Gerra aurreko urteak

Mende berria bikain hasi zuen, izan ere 1901ean lortu baitzuen Oriok Kontxako Estropadatan lehen garaipena. 1909 eta 1910an ere txapeldun gelditu zen eta 1911ean bigarren. Urte haietan ez zen urtero jokatzen Kontxa, eta beraz izandako ekitaldien erdietan nagusitu zela esan daiteke. Patroia Manuel Olaizola zuen Oriok, eta beronekin 1916 eta 1919ko ekitaldiak ere irabazi zituen.

20. hamarkada pasaitarrena izan zen baina hala ere bi garaipen iritsi ziren Antonio Maria Urangaren gidaritzapean. 30. hamarkadan sanpedrotarrekin lehia handiak izan zituen eta 1933 eta 1934ko Kontxak bereganatu zituen. 1935erako ere faborito argia zen, are eta gehiago traineru iraultzailea ekarrita, baina Domingo Mitxelenaren arraunlariek ezin izan zuten Gerra aurreko azken estropada irabazi, lehen jardunaldian trainerua urperatu egin baitzen.

Urte hauetan Bizkaian ere estropadak jokatu zituzten eta lau garaipen eskuratu zituzten.

Gerra osteko urteak

1939an Donostian eta Bilbon gailendu ziren. Donostian Uranga zen patroi eta inprobisaturiko estropada leku berezian jokatu zen, Bilbon aldiz Ramon Solabarrieta izan zuten gidari.

40. hamarkada bikain hasi zuten baina 1944tik aurrera traineru berria azaldu zen, Pedreña, eta borroka latzak izan zituzten kantabriarrekin eta baita Hondarribia eta Kaikurekin ere. 1943an Kantauriko Txapelketa eratu zen. Donostia, Bilbo eta Santanderko estropadetako denborak batu eta Orio gailendu zen. Hurrengo urtean Espainiako txapelketa hasi zen jokatzen eta hau Pedreñak irabazi zuen. Hamarkada honetan Oriok 3 Kontxa eta Espainiako txapelketa bat irabazi zituen.

1949an Espainiako Txapelketa irabazi zuen Zierbena faborito zen Kontxako Bandera 1950ean irabazteko. Gipuzkoarrek aurre egin nahian selekzio bat egin eta traineru indartsu bat osatu zuten, bertan oriotarrak ere izan ziren noski. Azkenean Donostiaren izenean joan zen Esperanza traineruak aurre hartu zien bizkaitarrei.

Hamarkada berriarekin talde aldaketa handiak izan ziren. Kantabriar eta bizkaitarren traineruak ia desagertu egin ziren. Kontxako Banderan gipuzkoarrak baino ez ziren aritzen, 1954 eta 1959ko sestaotarren agerpenak eta garaipenak salbu, eta Kontxaz gain A Koruñako estropadak baino ez zen jokatu, urte batzutan espainiako Txapelketarako ere balio izan zuena.

Orio hamarkadaren lehenengo zatian nagusitu zen Inazio Sarasua patroi zuela. Kontxa 5 aldiz eta Espainiako Txapelketa beste hirutan irabazi zuen. Aipatzekoa da Aginaga izenean beste bi Kontxa irabazi zirela, Oriotarren palmaresean agertzen ez direnak hala ere.

Orio Arraunketa Elkartea

1964ean Klaudio Etxeberria "Gorria"rekin Kontxako Bandera irabazi ondoren 1965ean aulki mugikorrean aritzeko asmoz Club de Remo Olímpico de Orio sortu zen. 1967an aulki mugikor eta tostako arraunlariak erabiliz Kontxan bigarren gelditu ziren eta 1970tik aurrera arraunketa olinpikoaren teknikak aplikatzean Orioren "urrezko aro" handiena iritsi zen, sei urtetan 5 Kontxa eta 5 Espainiako Txapelketa irabazi baitzituen. Juan Lizarralde "Altxerri" zen traineruaren gidaria.

Ordutik aurrera arraun klubek Orioren bidea jarraitu zuten eta teknika eta entrenamenduetan aldaketa handiak izan ziren. "Altxerri" handiaren azken garaipena 1983ko Kontxa izan zen. Hamarkada istilutsua izan zen oriotarrentzat, 1983an Kontxako sailkapen estropadak tranpa egitea salatu eta Klub indartsuek boikota egin zioten Oriori, eta beraz bost traineruren artean jokaturiko banderaz jabetu zen. 1986an ere istilu berriak izan ziren Euskadiko Federazio sortu berriarekin, ondorioz ezin izan zuen Euskal herrian jokaturiko estropadetan parte hartu, eta hiru estropada bakarrik jokatu zituen, Espainiako Txapelketa eta Conde de Fenosa Bandera irabaziz.

Istilu hauen eraginez hurrengo urteetan emaitza kaskarrak eskuratu zituen Oriok.

Jose Luis Kortaren itzulera

1990 urtean Kontxan sartu ez izanak min handia egin zuen herrian eta hurrengo urterako Jose Luis Korta fitxatzea erabaki zuen zuzendaritzak. Jose Luisen lehen garaipenak Oriorekin izan ziren 70. hamarkadan eta ondoren Lasarte, Kaiku eta Zierbenarekin emaitza bikainak izandakoa zen. Berehala igo zuen trainerua San Juan eta San Pedroren mailara eta aurreko mendeko azken hamarkadan 4 Kontxa berri, 3 Euskal Liga eta 4 Espainiako Txapelketa eskuratu zituen besteak beste.

Gainontzeko arraun modalitatetan ere nagusi izan zen, hala batel eta trainerillatan, eta baita aulki mugikorrean ere.

XXI mendea

Kantabriar klubak diruz indartu eta Kantauri osoko klubek parte hartzen duten TKE Ligaren sorrerak baldintzatu du azken garaia. Oriok etxeko jendearen aldeko apustua egin du eta emaitza onak izan ditu, tartean 2000 eta 2007ko Kontxako Banderak. Ez du ordea liga irabaztea lortu.

2011 denboraldian deskalabru handia gertatu zen Oriok goren maila galdu eta KAE Ligara jaitsi baitzen. Are eta mingarriagoa izan zen jakitea TKE Ligan mantendu ziren elkarteen artean 14 arraunlari oriotar zeudela. Entrenatzaile posturako Igor Makazaga fitxatu zuen eta Oriok 2012ko KAE Ligan jokaturiko hamabi estropadak irabazi zituen eta TKE Ligara itzuli zen, oso maila onean gainera. 2013an denboraldi bikaina osatu zuen Ligan hirugarren eginez eta honetaz gain bi urtez kanpoan egon ondoren berriz lortu zuen Kontxako Banderarako sailkapena eta bigarren postuan gelditu zen Hondarribiarengandik segundu eta erdira. 2014 denboraldian TKE Liga irabazteko lehian aritu zen eta lau bandera irabazita bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Kontxako Banderan 4. postuan gelditu zen. 2015ean ez zen Ligarako lehian egon baina hirugarren egin zuen eta bi bandera eskuratu zituen. Kontxako banderan ere hirugarren egin zuen.

Zikloa amaitua zela eta, 2016an entrenatzaile aldaketa egin zuen eta gazteekin lan egiteko asmoarekin ekin zion denboraldiari, baina espero baino maila baxuagoa eman du eta Ligan ohorezko txandatik kanpora ibili da.

Izenak

1890etik 1932ra Orioko arraunlariak herriaren izenean aritzen ziren, ORIO. Udaleko batzordea edota Arrantzale kofradia arduratzen zen garai hartan Orioko trainerua antolatzeaz. 1933tik 1964ra Emen-Gatoxtik-ORIO izenarekin lehiatzen ziren.

1965eko ekainean sortu zen Arraun Kluba. Club de Remo Olímpico de Orio izena hartu zuen. Urte hartan bertan hasi ziren aulki mugikorra edota arraunketa olinpikoarekin (Outriggers-ak).

1986an Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Elkarteen Erregistroan eman zuen izena Arraun Klubak, eta izen ofizialari “Arraunketa Elkartea” izena erantsi zitzaion. Horrela, gaur egun Arraun Klubaren izen ofiziala hau da: Club de Remo Olímpico ORIO Arraunketa Elkartea. Laburtuta: C.R.O. ORIO A.E.

Arraun munduak enpresen babesa jasotzen hasi zenetik Orioko arraun klubak hainbat laguntzaileren babesa jaso du. Babesle nagusien izenak taldearen izenetean aipatu dit klubak, besteak beste: Camping-Orio, Orio-Cinzano, Orio-Cepsa, Hondartza?-Orio, Orio-La Gula del Norte, Otsein-Orio, Candy-Orio, Candy-Orio-Isabel, Candy-Orio-Grupo Eibar, Babyauto-Orio...

Tradizioz Orioko Traineruaren izena San Nikolas izan da, udalerriko Patroiaren izenean. Azken urte hauetan, ordea, Orioko traineruak beste izen batzuk hartu izan ditu, Kanpa eta Txiki hain zuzen ere, Asier Gaztañazpiren eta Juanmari Larrañagaren izenean, istripuz hildako arraunlariaren eta patroiaren omenez, eta Mirotza, oriotarren ezizena dela eta. 2013an berreskuratu zuen San Nikolas izena.

Patroi historikoak

Hona hemen Kontxako Banderak irabazi dituzten patroien izenak:

Aipatzekoak dira era berean Kontxa irabazi ez arren Espainiako Txapelketa irabazi duten Juan Angel Garmendia (1986) eta Joseba Ostolaza (1999).

Palmaresa

Kontxako Bandera

  • Txapelduna (30): 1901, 1909, 1910, 1916, 1919, 1923, 1925, 1933, 1934, 1940, 1942, 1944, 1951, 1952, 1953, 1955, 1958, 1964, 1970, 1971, 1972, 1974, 1975, 1983, 1992, 1996, 1997, 1998, 2000 eta 2007.
  • Bigarrena (21): 1911, 1920, 1921, 1931, 1947, 1956, 1962, 1963, 1967, 1973, 1976, 1991, 1994, 1995, 1999, 2001, 2003, 2005, 2008, 2010 eta 2013.
  • Hirugarrena (12): 1890, 1895, 1915, 1941, 1946, 1977, 1979, 1982, 1984, 1993, 2004 eta 2015.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (12): 1972, 1974, 1978, 1984, 1991, 1992, 1995, 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001.
  • Sailkatua (38): 1972, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979, 1980, 1982, 1983, 1984, 1987, 1989, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2013, 2014, 2015 eta 2016.

TKE Liga

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (3): 2007, 2010 eta 2014
  • Hirugarrena (4): 2006, 2008 eta 2013 eta 2015
  • Patroirik onena (2): 2008 (Irakoitz Etxeberria) eta 2010 (Aitor Carrillo)
  • Irabazitako estropadak (2015 barne): 32
  • KAE Liga (1): 2012.
  • Euskal Liga (3): 1996, 1997 eta 1998.

Espainiako Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (15): 1946, 1951, 1952, 1955, 1964, 1971, 1973, 1974, 1975, 1976, 1986, 1993, 1995, 1998 eta 1999.
  • Bigarrena (10): 1944, 1947, 1967, 1979, 1983, 1984, 1992, 1996, 2013 eta 2015.

Euskadiko Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (6): 1995, 1997, 1998, 1999, 2001 eta 2002.
  • Bigarrena (9): 1984, 1991, 1993, 1996, 2000, 2005, 2006, 2007 eta 2010.

Gipuzkoako Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (10): 1973, 1980, 1982, 1998, 1999, 2001, 2002, 2008, 2013 eta 2014.

Estropada zaharrak

Aro modernoko estropadak

Handiak Nerbioiko Sari Handia (10): 1970, 1973, 1974, 1995, 1996, 1998, 1999, 2000, 2001 eta 2002.
El Corte Ingles Bandera (10): 1975, 1991, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2003 eta 2008.
Zarauzko Ikurrina (10): 1983, 1993, 1995, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2006 eta 2010.
Etxekoak Orioko Bandera (5): 1993, 1995, 1999, 2001 eta 2012.
Oriako Traineru Jaitsiera (11): 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2006, 2014 eta 2015.
Gipuzkoan Luis Carrilen omenezko estropada: 1970.
Getariako estropadak (2): 1972 eta 1980.
Beraun Sari Handia (1): 1973.
Donostia-Pasaia trabesiak (2): 1980 eta 1982.
Andoaingo Bandera (1): 1981.
San Pedroko Bandera (4): 1992, 2007, 2010 eta 2013.
Bidasoako Traineru Jaitsiera (7): 1995, 1996, 1997, 2007, 2012, 2013 eta 2014.
Urumearen jaitsiera (1): 1996.
Zumaiako Bandera (6): 1998, 2000, 2001, 2002, 2006 eta 2008.
Karmen Eguneko Bandera (1): 1998.
El Diario Vasco Bandera (1): 1998.
Telefonica Bandera (4): 1999, 2006, 2008 eta 2010. (Gipuzkoan eta Bizkaian)
Pasaiako erlojupeko traineru estropada (1): 2009.
Hondarribiako Bandera (1): 2009.
Pasaiako Kofradiaren Bandera (1): 2012.
Pasaiako Bandera (1): 2012.
Getariako Bandera (1): 2012.
Hondarribiako Promozio estropada (1): 2012.
Zarauzko Promozio estropada (1): 2012.
Mutrikuko Bandera (2): 2013, 2014.
Pasaiako Iberdola Bandera (2): 2013, 2014.
Euskolabel Bandera (1): 2015.
Bizkaian Kaikuren Urrezko Ezteietako estropada (1): 1973.
Arrantzale Eguna (Ondarroa): 1978
Bilbo Hiriko Bandera (8): 1979, 1983, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995 eta 2012.
Portugaleteko Bandera (2): 1983, 2014.
Getxoko Bandera (6): 1991, 1992, 1993, 1997, 2001 eta 2007.
Bermeoko Bandera (7): 1991, 1995, 1996, 1997, 1998, 2001 eta 2003.
Erandioko Bandera (3): 1991, 1992 eta 2012.
Lekeitioko Bandera (6): 1991, 1995, 1997, 1998, 2001 eta 2012.
Bizkaiko Diputazioaren Bandera (1): 1992.
Petronor Bandera (4): 1994, 1997, 2000 eta 2001.
Santurtziko Bandera (3): 1996, 2000 eta 2012.
Ondarroako Bandera (2): 1996 eta 2012.
Areetako Bandera (3): 1997, 1998 eta 2012.
Elantxobeko Bandera (5): 1998, 2003, 2005, 2006 eta 2012.
Abrako Club Maritimoren ehungarren urteurreneko Bandera (1): 1998.
Insalus Bandera (1): 2002.
Bilboko Bandera (2): 2007 eta 2010.
Bilba Memoriala (Deustu) (1): 2012.
Julián Enrique Memoriala (1): 2014.
Portugaleteko traineru jeitsiera (1): 2014.
Lapurdin Donibane Lohitzuneko Bandera (1): 1993.
Miarritzeko Bandera (1): 1995
Kantabrian Santoñako Bandera (9): 1970, 1974, 1977, 1982, 1991, 1995, 1996, 2008 eta 2012.
Astilleroren aurkako desafioa Santoñan: 1970.
Castro Urdialesko Bandera (5): 1973, 1974, 2004, 2005 eta 2007.
Marina de Cudeyoko Bandera (2): 1982 eta 2013.
Astilleroko Bandera (2): 1983 eta 1984.
Castro Urdialesko San Andres Bandera (1): 1994.
Camargoko Bandera (2): 1995 eta 2012.
Santoñako Badia Bandera: 1998.
S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (2): 2012 eta 2015.
Asturiasen Asturiasko Printzearen Bandera (1): 1991.
Galizan Conde de Fenosa Bandera (1): 1986.
El Corte Inglés Bandera (Vigo) (1): 1991.
Teresa Herrera Bandera (2): 1991 eta 1992.
O Groveko Bandera (1): 2007.
Concello de Boiro Bandera (2): 2007, 2014.
Pereira Bandera (1): 2008.
Bueuko TKE Bandera (1): 2014.
Besterik EXPO-Sevilla'92 Bandera (1): 1992.
Euskadi-Basque Country Bandera, Bartzelonan (1): 2014.

Trainerillak

Batelak

Mediterraneoko Llaütak

Aulki mugikorra

Azken denboraldiak

Urtea Liga Kontxa
2003 TKE Liga, 4.a 2.a
2004 TKE Liga, 5.a 3.a
2005 TKE Liga, 5.a 2.a
2006 TKE Liga, 3.a 5.a
2007 TKE Liga, 2.a Txapelduna
2008 TKE Liga, 3.a 2.a
2009 TKE Liga, 4.a 6.a
2010 TKE Liga, 2.a 2.a
2011 TKE Liga, 12.a -
2012 KAE 1 Liga, 1.a -
2013 TKE Liga, 3.a 2.a
2014 TKE Liga, 2.a 4.a
2015 TKE Liga, 3.a 3.a
2016 TKE Liga, 5.a 4.a

B trainerua

Entrenatzailea Euskal Herria Iñaki Errasti
Kolorea      horia
Trainerua      San Nikolas
Patroia Euskal Herria Josu Arruti
Palmaresa:
KAE Liga
KAE 2 Liga

0
0
2016ko liga: 7.a (KAE 1 Liga)

Sarritan izan du plantila handia Oriok eta ondorioz bi traineru uretaratu izan ditu. 90. hamarkadan Itxaso Arraun Elkartea izena erabili izan zuen eta garaipen batzuk lortu izan zituen, hala nola:

Ligak eratzearekin batera Orio-B taldea sortu da eta KAE Ligan aritu da. 2008an hasi zuen ibilbidea KAE 2. mailan. Urte hartan estropada guztietan bigarren egin zuen Astilleroren atzetik eta KAE 1. mailara igo zen. 2011an 2. mailara jaitsiarazi zuten Oriok TKE maila galdu zuelako, hala ere bigarren egin eta play-offa jokatu ondoren mailaz igo da. 2013an hainbat arraunlarik Orioren talde haundian egin zuten arraun eta sufritu ondoren mantentzea lortu zuen. Hurrengo urteetan arazo handirik gabe eutsi dio mailari. Lorturiko emaitzak:

Denboraldiak

Urtea Liga
2008 KAE 2 Liga, 2.a
2009 KAE 1 Liga, 5.a
2010 KAE 1 Liga, 6.a
2011 KAE 1 Liga, 10.a*
2012 KAE 2 Liga, 2.a
2013 KAE 1 Liga, 10.a
2014 KAE 1 Liga, 9.a
2015 KAE 1 Liga, 9.a
2016 KAE 1 Liga, 7.a
  • 2011ean salbatu arren jeitsi egin zen talde nagusia KAE 1 Ligan aritu behar baitzen 2012an

Emakumezkoen trainerua

Entrenatzailea Euskal Herria Xanti Zabaleta
Kolorea      horia
Trainerua      Branka
     Txiki
Patroiak Euskal Herria Nadeth Agirre
Palmaresa:
Kontxako Banderak
Euskotren Ligak
Euskadiko Txapelketak

0
0
0
2016ko liga:
2016ko Kontxa:
3.a (Euskotren Liga)
3.a

2010ean emakumezkoen trainerua atera zuen eta jadanik bost denboraldi egin ditu uretan. Nadeth Agirre da patroia eta 2013 denboraldian Euskotren Ligarako sailkatu zen eta laugarren amaitu zuen. 2014an sailkapen estropadan 5. egin eta ez du Ligan sartzea lortu. Gipuzkoako Ligan laugarrena izan da.

Lehenengo denboraldian Kontxako Banderara sailkatzear egon zen, bosgarren egin baitzuen sailkatze estropadan. 2011an eta 2012an aldiz seigarrena izan zen. Azkenean 2014an lortu du Kontxako Banderarako sailkatzea.

2015ean berriz ere Euskotren Ligan sartu zen eta Euskadiko Txapelketa irabaztear egon zen, Zumaiak bi segundoko aldea baino ez baitzion atera. 2016an mailaz igotzen jarraitu nahi du eta entrenatzaile berria eta traineru berria ekarri dituzte. Kontxako Banderan eta Euskotren Ligan hirugarren egin du, aurrenekoetatik gertu dagoela erakutsiz, Gipuzkoako Ligan bigarren postu batzuk ere lortu baititu eta Kontxako lehenengo jardunaldian ere hiru segundutara gelditu baitzen.

Kontxako Bandera

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (1): 2016.
  • Laugarrena (2): 2014, 2015.
  • Sailkapen estropada (0)

Emakumezkoen Traineru Liga

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (1): 2016.
  • Laugarrena (2): 2013, 2015.
  • Gipuzkoako Liga (0): laugarren 2010, 2013, 2014 eta 2015ean.

Txapelketak

Gainontzeko Banderak

Denboraldiak

Urtea Liga Kontxa
2010 Gipuzkoako Liga, 4.a -
2011 Gipuzkoako Liga, 5.a -
2012 Gipuzkoako Liga, 5.a -
2013 Emakumezkoen Liga, 4.a -
2014 Gipuzkoako Liga, 4.a 4.a
2015 Emakumezkoen Liga, 4.a 4.a
2016 Emakumezkoen Liga, 3.a 3.a

Orioko estropadak

Orio Arraunketa Elkarteak Orioko Bandera antolatzen du eta B traineruaren bandera ere bai Orio Estilora Bandera izenekoa. Beste estropada batzuk dira Orioko test estropada eta denboraldi aurreko Oriako Jaitsiera. Bestetik aipatu behar emakumezkoen arraun estropadak ere izan direla, Gipuzkoako Ligari dagozkionak.

Aulki mugikorreko Orioko Nazioarteko Estropadak ere antolatu izan ditu.

Arraunetxea

2013ko martxoaren 1ean Arraunetxea inauguratu zuten. Arraunketaren eta piraguismoaren teknifikazio zentru modernoa da. Hiru solairu ditu, eta guztira 6.000 m²-ko azalera dauka. Gimnasio erraldoia du, 1.000 m²-koa 38 ergometrorekin eta 242 metro luzerako fosoarekin. Honetaz gain aipatzekoak dira fisioterapia, balorazio eta errekuperazio gelak, mediku kontsulta eta hipoxia zerbitzua.

Kanpo loturak

Bibliografia

  • Orio en el Remo, 75 años de historia, Luis Azcue Aldaz
  • Gora arraunak, historia del remo vasco, Gorka Reizabal