Ozono troposferiko
Wikipedia(e)tik
Ozono troposferikoa edo gainazaleko ozonoa, troposferan dagoen ozonoa da (O3), lurrazaletik eta 10km gorako geruzan dagoena.
Jatorriz, ozono troposferikoa era naturalean sortzen da. Atmosferan dauden nitrogeno oxidoetatik (NOx) sortzen da eta konposatu organiko hegazkor (COV edo KOH) biogenikoetatik -normalean landare aromatikoek sortzen dituzten konposatuak-, hartzidura prozesuetan eta sumendietan ere sortzen da. Ozono estratosferikoak intrusioak egiten dituenean (guztiaren %23a) eta ekaitzetan gertatzen diren deskarga elektrikoengatik ere sortzen da ozonoa troposferan.
Eduki-taula |
[aldatu] Sorrera
Berez, troposferan ozonoa eratu eta suntsitzen da kutsatzaile primarioekin izandako erreakzio kimikoen ondorioz. Kutsatzaile hauek, NO2, NO eta konposatu organiko hegazkorrak (COV), oxigenoaren aurrean, eguzki erradiazio indartsu eta konstante batekin (295 eta 430eko uhin-luzera artekoa) eta tenperatura handietan erreakzionatzen dute. Ozonoa oso molekula erreaktiboa denez, oso oxidatzailea, faktore hauen aldaketak ozonoaren gehikuntza edo gutxitzea dakar, honen kontzentrazioa gehiegi igoz kasu batzutan.
Nitrogeno oxidoekin erreakzio tipikoa:
- NO2 + eguzki erradiazioa + O2 -> NO + O + O2 -> NO + O3
- NO + O3 -> NO2 + O2
Erreakzio hauetan, eguzkiaren erradiazioaren hazkuntzak ozonoaren hazkuntza ekarriko luke. Horrela, KOHen sarrerak, erradikal askeen sorkuntza dakar eta hauek, haien aldetik, nitrogeno oxidoekin interakzioa ozonoa suntsitu barik, kontzentrazioa igoaraziz.
[aldatu] Efektuak
Gainazaleko ozonoa oso oxidatzailea denez, gainazalak, eraikuntzak eta beste material batzuk kalte ditzake. Uztentzako, basoentzako eta landaretzarako, kaltegarria da bere emankortasun biologikoa gutxitzen baitu.
Baina batez ere osasun publikoarentzat da kaltegarria, ondoko efektuak sortuz pertsonengan:
- Eztula
- Minak mukosetan
- Begi, lepo eta eztarrian sumindura
- Eztarrian idortasuna
- Errendimendu fisikoan urripena
- Birika kapazitatearen murrizpena %20an
- Neke eta zorabioak
- Buruko mina
- Makalaldi orokorra
- Asmaldiak
- Bularreko mina arnasa hartzerakoan
- Sistema immunearen aldaketa
Hala ere, efektu hauek kontzentrazioaren arabera alda daitezke, eta baita, esposizio denbora eta norberaren sentsibilitatearen arabera. Biztanleriaren talde sentikorra, haurrak, zaharrak, arnasketa arazodun pertsonak eta ozonoaren eraginera oso sentikorrak diren pertsonak dira. Azken hauek biztanleriaren %10 osatzen dute.
[aldatu] Ozono kutsaduraren aurreikuspena
Ozono gertakari baten ondoren, ozonoaren kontzentrazioa epe laburrean murrizteko aukerak nahiko eskasak dira nahiz eta neurri egokiak planteatu. Hala ere, biztanleriak ohitura sinple batzuekin ozono kontzentrazioa murritz dezake:
- Katalizatzaile erregulatua duten autoak erosi
- Autoaren erabilera murriztu, batez ere uda garaian eta horren ordez garraio publikoa erabili. Horrela, nitrogeno oxidoen produkzioa gutxitzen da. Baita ere, garraio ez kutsatzaileak erabili, esaterako, bizikletak.
- Disolbatzaile organikoak dituzten produktuen (uretan disolbagarriak ez diren margoak, altzarientzako argizariak, distira emaileak, ilearentzako laka, etab.) erabilera saihestu.
- Autoa ondo mantendu ihes-tututik ateratzen diren gas kantitate handiak saihesteko.
- Energia aurreztu, gehiegi erabili gabe aire girotuak eta gas naturalarekin dabiltzan berogailuak.