Paklenica Parke Nazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paklenica Parke Nazionala
Nacionalni Park Paklenica
Nacionalni park Paklenica - Velika Paklenica.JPG

Plakenica ibaiaren arroila
Paklenica Parke Nazionala non dagoen adierazten duen Kroazia-ko/-go/-eko mapa
Paklenica Parke Nazionala
Kokapena Zadar eskualdea
Lika-Senj eskualdea
KroaziaKroazia
Azalera 95 km²
Sorrera 1949ko urriaren 19a

Paklenica Parke Nazionala (kroazieraz Nacionalni Park Paklenica) Kroaziako Parke Nazionaletako bat da, Zadar eskualdea eta Lika-Senj eskualdeen artean aurkitzen dena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Velebit mendikatea aurrehistoriatik jadanik populatua izan da. Glaziarrek atzera egin zutenean talde ehiztariak ibili ziren inguru hauetan. Lehenengo asentamenduak Brontze Arokoak dira, liburnoek eginikoak.

K.o. I mendean erromatarrak iritsi eta Dalmazia probintzian sartu zuten eta Argyruntum (gaur egungo Starigrad, "hiri zaharra") sortu zuten. Merkatal hiri garrantzitsua izatera iritsi zen eta harresi eta dorreak eraiki ziren. Kroaziarrak VII mendean iritsi ziren.

Parke Nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buljma pasabidea (1380m)

1949an sortu zen Paklenica Parke Nazionala eta 1978an UNESCOk Biosfera erreserba izendatu zuen. 1981ean inguruko eremuak ere babestu egin ziren. Parkeak 95 km²ko hedadura du, bi herenak Zadar eskualdean (64 km²) eta heren bat Lika-Senj eskualdean (31 km²).

Bi arroila daude:

  • Velika Paklenica (Paklenica handia): izugarrizko sakonera du arroilak, eskalatzaileen artean hormarik ezagunenak Anica luka izenekoak, 400 metroko garaiera du, baina badaude 600 metrotik gorako hormak ere.
  • Mala Paklenica (Paklenica txikia): gaur egun ez darama urik.

Flora eta fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mila landare espezie eta azpiespezietik gora zerrendatu dira, hauetatik 79 endemikoak. Zuhaitzik ohikoenak haritza, pagoa eta pinu beltza dira. Iratzea ere ugaria da.

Faunari dagokionez 40 anfibio eta narrasti espezie daude. Hegaztiak 230 espezietik gora ere, besteak beste arrano beltza, belatz handia, arrano sugezalea, okil gibelnabarra eta okil ertaina. 53 ugaztun espezieen artean bereziki aipatzekoak dira orkatza eta hartz arrea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paklenica Parke Nazionala Aldatu lotura Wikidatan