Intsinis pinu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Intsinis pinua
Status iucn2.3 CD.svg

Iraute egoera: Kontserbaziorako dependentzia
Intsinis pinua (Pinus radiata)
Intsinis pinua (Pinus radiata)


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Pinopsida
Ordena: Pinales
Familia: Pinaceae
Generoa: Pinus
Espeziea: P. radiata
Izen binomiala
Pinus radiata
D.Don

Intsinis pinua, insignis pinua, pinu beltza edo pinu azkarra (izen zientifikoa: Pinus radiata; dagoeneko ez da erabiltzen Pinus insignis izen zientifiko zaharkitua)[1] 30-40 metroraino hazten den pinua da. Jatorriz kaliforniarra da, eta asko erabiltzen da lurrak basotzeko. Laster hazten delako erabiltzen da hainbeste; izan ere, urte gutxi batzuen buruan hainbat metroko garaiera eta zentimetro ugariko zurtoina hartzen du.

Gaur egun Euskal Herrian banaketa zabala duen arren, zuhaitz hau berezko area txikienetakoa duen pinua da: 4.000 ha gutxi gorabehera, San Franciscoko badian (Kalifornia). Basotze artifizialei esker, orain oso hedatua dago Europako hego-mendebaldean, Zeelanda Berrian, Txilen, Australian eta Hegoafrikan.

Euskal Herrian Intsinis pinuaren gehiegizko landaketa eta ustiaketak bertako baso autoktonoak arriskuan jarri ditu. Gainera, Intsinis pinuak eragiten duen lurraren azidifikazioak bertako basoen birsortzea eragozten du.

Eduki-taula

Ezaugarriak [aldatu]

Morfologia [aldatu]

Azala

Oro har 30 metroko garaiera lortzen du, 45 metrora ere irits daitekeen arren. Gaztetan, eite konikoa dute, adinarekin zabaldu egiten dira. Sustrai sistema azalekoa dute, hori dela eta haize boladak ez dituzte oso ondo jasaten. Enborra zuzena eta zilindrikoa dute. Azala lodiera aldakorrekoa da, iluna, latza eta berehala zartatzen dena.

Hostoak [aldatu]

Hostoak orratz-formakoak dira, hirunaka faszikuluetan antolatua. Honako hau identifikaziorako erabil daiteke, izan ere, hemen Euskal Herrian bera baita 3 hosto dituen pinu bakarra. Hosto hauek, 10-16 cm inguru neurtzen dute eta hiru urtetik behin aldatzen dira.

Loreak [aldatu]

Kono arrak ugariak eta adaketan taldekaturik agertzen dira, horiak. Kono emeak, kolore purpurakoak dira.

Pinaburuak [aldatu]

Pinaburuak 2-5 bitarteko bertizilotan multzokatuta, adarrean txertatuak, ia eseriak agertzen dira. Kolore arre horixka, distiraduna eta asimetrikoa. Haziak beltzaxkak, 5-10 mm-takoak, hegala estua eta pinazia baino 3-4 aldiz luzeagokoa.

Udaberri hasieran loratzen da, pinaburuak bigarren udazkenean heltzen dira eta urte erdi edo baten buruan haziak sakabanatzen dira. Pinaburuak ez dira beti irekitzen lurrera erori aurretik. Pinaburu hauek hainbat urtetan izan dezakete hazia euren baitan ernegarritasuna galdu gabe.

Euskal Herrian [aldatu]

Erabilerak [aldatu]

Batez ere papera, altzariak eta meatzaritzako habeak egiteko erabiltzen da.

Erreferentziak [aldatu]

  1. David M. Richardson: Ecology and Biogeography of Pinus, 434. orrialdea, Cambridge University Press, ISBN-10: 0521789109, ISBN-13: 978-0521789103.

Kanpo loturak [aldatu]

Bibliografia [aldatu]

Aristi de la Hoz, Ibon, Intsinis pinua, EuskalNatura.net. CC-BY-SA lizentzia., http://www.euskalnatura.net/index.php?option=com_content&task=view&id=70&Itemid=807 

Wikispecies-logo-en.png
Wikispezieetan orrialde bat dago honi buruz:
radiata?uselang=eu Intsinis pinu
Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Intsinis pinu