Panoptiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Benthamen panoptikoaren diseinua.

Panoptikoa Jeremy Bentham filosofo eta gizarte teorialari ingelesak 1791ean diseinatutako espetxe-eraikin eredua da. Diseinuaren helburua da behatzaileak preso gutziak (-pan) behatu (-opticon) ahal izatea, espetxeratuak begiratuak izaten ote ari diren konturatu gabe. Horrela, gatibuak "omniszientzia ikusezin baten sentimendua" pairatzen du[1]; hots, aldi oro zelatatua sentitzen da.

Espetxe-eraikina, behatzeko dorre bat gehitzen du gelaz betetako eraztun itxurako eraikineko erdialdean. Gela bakoitzeko azaleraren ondorioz bi tarte sortzen dira: kanpokoa argia sartzeko eta barrukoa, behatzeko dorrera zuzenduta dagoena. Gela bakoitzean daudenak isolatuta egongo ziren batak besteengan dauden hormengatik eta menderatuta egongo ziren indibidualki eta kolektiboki dorrean ezkutatuta egongo litzatekeen behatzaileari. Horretarako, Benthamek ez zituen bakarrik behaketa dorrean jarriko litzatekeen pertsiana veneziarrak irudikatu, baita ere dorreko geletan jarriko zituen ezkutuko labirintoak zeinek argi distirak eta zaratak ekidatuko zituen behatzailearen presentzia noiz zegoen ez jakiteko.

Benthamen diseinuari dagokionez, diseinu hau bere garaiko espetxeak baino merkeagoa izango litzateke, langile gutxiago beharko zituen eta. Behatzaileak ikusezinak direnez, ez zen beharrezkoa izango denbora guztian lanean egotea, behaketa lana utzi ahalko zuten une ezberdinetan. Diseinua garaiko espetxearen idei mugatu bat bezala izan arren, Benthamek garapen garrantzitsu bat bezala ikusi zuen.

Panoptikoa metafora filosofiko moduan ere erabili izan da. Michel Foucaultek hala egin zuen Surveiller et Punir: Naissance de la prison bere lan entzutetsuan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Lang, Silke Berit, "The Impact of Video Systems on Architecture", Swiss Federal Institute of Technology, 2004, http://graphics.ethz.ch/Downloads/Publications/Dissertations/Lan04.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-03-08 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) Panopticon — Jeremy Bentham (online bertsioa)