Parisko Ituna (1856)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Partaideak

1856ko Parisko Ituna Krimeako gerra amaitutzat eman zuen ituna izan zen, non Errusiar Inperioak Erresuma Batua, Frantzia, Piamonte eta Otomandar Inperioaren aurka borrokatu zuen. Itunak, martxoak 30ean sinatu zena, Itsaso Beltza lurralde neutral bihurtzen zuen, gerra ontziei handik pasatzea eta itsasoaren ertzetan gotorleku eta armen presentzia debekatuz. Itun honek sekulako kaltea eragin zion eskualde honen gaineko errusiar eraginari.

Moldavia eta Valakiak otomandarren domeinupean jarraituko zuten, baina konstituzioak eta biltzar nazionalak emango zitzaizkien, potentzia garaileek gainbegiratuak izango zirenak. Erreferendum bat proiektatu zen jendeak bateratzeari buruz zuen iritzia jakiteko. Moldaviak, Besarabia hegoaldea ere jaso zuen (Budjak).

Itunak Åland uharteak ere desmilitarizatu zituen Itsaso Baltikoan, Finlandiako Dukerri Handiarenak zirenak, eta hau, aldi berean, Errusiar Inperioarena. Bomarsundeko gotorlekua frantziar eta britainiar tropek suntsitu zuten 1854an, eta aliantzak errusiar base militar bezala erabiltzea eragotzi nahi izan zuen. Parisko bakeak Nikolas I.a Errusiakoaren porrota berretsi zuen.

  • Errusiak Danubio ibaiaren itsasoratzean eman zitzaion lurraldea galdu zuen.
  • Frantzia bezala, Otomandar Inperioko kristauak babesteko asmoei uko egitera behartua izan zen.
  • Errusiak errumaniar printzerrien gaineko eragina galdu zuen, Serbiarekin batera, independentzia handiago bat lortu zutenak.
  • Korso agiriak baliogabetu ziren, herrialdeen agintari militarren aginduetara mertzenariorik ez erabiltzeko.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Parisko Ituna (1856)