Paul Feyerabend
Wikipedia(e)tik
Paul Karl Feyerabend (Viena, Austria, 1924 - 1994) filosofoa izan zen. Vienako Unibertsitatean ikasi zuen, eta, gero, Ameriketako Estatu Batuetara joan zen Kaliforniako Unibertsitatean filosofiako eskolak ematera. Zientziaren arlo batzuen (mikrofisika) arazo zehatzak ikertu ditu, eta zientziaren metodologiaren interpretazioak kritikatu izan ditu. Bere esanetan, metodologiak irizpideak eman ditzake, baina ezin ditu arauak ezarri.
Feyerabenden lanen artean, aipagarri dira Azalpena, erredukzioa, enpirismoa (1962), Mikrofisikaren arazoak (1962), Enpirismoaren arazoak (1971), Metodoaren kontra (1970), Gizarte askearen zientzia (1978).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.