Pazzi kapera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 43°46′4.82″N 11°15′46.76″E / 43.7680056°N 11.2629889°E / 43.7680056; 11.2629889

Pazzi kaperaren kanpoaldea
Barnea.
Pazzi kaperaren kupula

Pazzi kapera (italieraz Cappella dei Pazzi) Gurutze Santua basilikako lorategian dagoen kapera da, Filippo Brunelleschi arkitektoaren azken lana. Pazzi familiak 1441ean eman zion eraikitzeko enkargua.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurri txikiko eraikina da, petxinen bidez, aterki erako ganga bat eratzen duen oinplano zirkularreko ganga batekin estalitako arkupearekin, Pazzitarren hil barruti bezala eraiki zena. Brunelleschik, urrezko zenbakiaren proportzioa erabili zuen (aurretik, greziarrek euren tenpluetan jada erabili zutena, bere oinplano eta fatxadaren diseinuan.

Laukiluze formako oinplanoa, erdian kupula duena eta arkupearekin. Bere fatxada, bost zatiko arkupe bat da, ordena konposatuko sei zutaberen artean, lau muturrak ateburutuak dituena eta, erdikoa, garaipen arku erdizirkular eran, oso garaia eta zabalera bikoitzekoa, kanoi ganga batekin estaltzen dena. Arkupe horren gainean, pilastra korintiarrekin apaindutako eta erdiko arku handiak zatituriko teilatupe bat altxatzen da, erlaitz oso apainduan amaitzen dena. Ateburutu greziarra, erdiko arku erromatarrarekin uztartzen ditu, eta argia leuntzeko balioko zuen. Goian, kupula bere linternarekin nabarmentzen da. Arkupearen antolaketa honek, non, arrakastarekin, ateburutua erdiko arkuarekin uztartzen den, arkitekto ugarirentzat, inspirazio iturri edo eredu izango den berrikuntza bat da.

Aldarea kokatzen den kapera bat, ildokatzeekin itsatsitako pilastrekin eta kasetoiak dituen kanoi gangekin apaindua.

Arkupeak, erdiko arkua, bao ateburutuekin eta tondo eta estrigilozko frisoekin uztartzen du. Barnealdea, Michelangelorentzat eredu izan zen, Florentziako San Lorenzoren basilikako sakristia berrirako, 1421ean, Brunelleschik berak erreformatu zuena, bere lehen kapera, Sakristia Zaharra edo Sacrestia Vecchia erantsiz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pazzi kapera Aldatu lotura Wikidatan