Santa Croce

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Santa Croce

Venezia
Sestiere Santa Croce.png
Posta kodea 30124
Fondaco dei Turchi.jpg
Fontego dei Turchi

Santa Croce (venezieraz Santa Cróxe) Veneziako sei sestiereetako txikiena da.

San Polo sestierearekin batera, auzo honek eremu bakarra osatzen zuten, Luprio izenekoa. Bertan Txit Lasaiaren gatzagak zeuden.

Izena Santa Croce elizatik datorkio, Jesukristo gurutziltzatua izan zen gurutzearen omenez.

Historia[aldatu]

Napoleonen garaian, Santa Croce eliza eraitsi zen. Gainera, 1933an Venezia eta lur lehorra lotu zituen zubiak (Ponte automobilistico della Libertà delakoak) eragin handia izan zuen auzoan: Stazione Marittima eraiki, Piazzale Roma eremua sortu, Rio Novo ireki eta Tronchetto parking-uhartea eraiki. Hau da autoz ibili daitekeen auzo bakarra, nahiz eta bertako eremu oso urrian izan.

Ikustekoak[aldatu]

Auzo honetan daude San Nicolo da Tolentino eliza, Fondaco dei Turchi, San Giacomo dell'Orio eliza eta Ca'Corner della Regina.

Koordenatuak: 45°26′15.58″N 12°19′09.15″E / 45.4376611°N 12.3192083°E / 45.4376611; 12.3192083