Peñotako geltokia (Bilboko metroa)
Wikipedia(e)tik
| Peñota | |
|---|---|
|
|
|
| Informazio orokorra | |
| Udalerria | Portugalete |
| Irekiera | 2009 |
| Gunea | B.2 gunea |
| Geltokiko zerbitzuak | |
| Metroa | L2 (Basauri - Santurtzi) |
| Zerbitzuak | |
Peñota Bilboko metroaren 2. Lineari dagokion lurpeko geltoki bat da, Portugaleteko udalerrian kokatuta dagoena eta Santurtziko Peñota auzoari zerbitzu ematen diona. Geltokia 2009ko uztailaren 4an ireki zen, Santurtziko geltokiarekin batera.
Geltokiak bi sarbide eta igogailu bat ditu, guztiak Portugaleteko udalerrian. Sarbide nagusia merkatal galeria baten barruan dago, San Juan de Dios ospitalearen ondoan. Peñotako geltokia merkatal gunea duen 2. Lineako geltoki bakarra da.
| Jatorria/Helmuga | < | Linea | > | Jatorria/Helmuga |
|---|---|---|---|---|
| Santurtzi | Portugalete | Basauri | ||
Sarbideak [aldatu]
- Simón Bolívar etorbidea (Simón Bolívar irteera)
- Peñota etorbidea (merkatal galeria) (San Juan de Dios irteera)
San Joan Bataialaria kalea (San Juan Bautista irteera)