Urbinagako geltokia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Urbinaga
Metro Bilbao Urbinaga Station.jpg

Geltokiaren barruko bista
Informazio orokorra
Udalerria Sestao
Irekiera 2002
Gunea B.2 gunea
Geltokiko zerbitzuak
Metroa L2 (Basauri - Santurtzi)
Bizkaibus A3129
Zerbitzuak Igogailua
Urbinagako biaduktua metrotik.

Urbinaga Bilboko metroaren 2. Lineari dagokion lurrazaleko geltokia da, Sestao udalerriko Urbinaga auzoan kokatuta dagoena. 2002ko apirilaren 13an inauguratu zen, eta B.2 tarifa-gunean dago.

Inguruaren orografia zaila dela eta, geltokiak diseinu iraultzailea du: aire zabalean biaduktu baten gainean, Renfe Aldirietako C-1 eta C-2 trenbideen gainetik pasatzen dela, maldan eta bihurgunean.

Geltoki honek Bilboko metro sarearen geltoki guztien arteko erabilpen tasarik txikienetarikoa du. Izan ere, geltokia eraikitzearen helburua zen geltoki intermodal bat egitea, Renfe Aldirietako trenbideen eta Euskotren Tranbia eragilearentzako eraikitzen ari den EHU - Leioa - Urbinaga tranbiarekin lotzeko. Hala ere, intermodala oraindik ez da gauzatu.

Jatorria/Helmuga < Linea > Jatorria/Helmuga
Santurtzi Sestao Mb2icono.png Bagatza Basauri

Sarbideak [aldatu]

  • Maestro José kalea
  • Madrid-MetroAscensor.PNG Maestro José kalea

Ikus, gainera [aldatu]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa