Pedro Luis Uriarte
Wikipedia(e)tik
Pedro Luis Uriarte Santamarina (Bilbo, 1943 - ) euskal enpresa-gizon da.
Ekonomia Zientzietako Lizentziaduna eta baita Zuzenbide Lizentziaduna ere Deustuko Unibertsitatean. Industria munduan hasi zen lanean bi enpresa multinazionaletan (General Electric eta Crown Cork Company).
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua izan zen Carlos Garaikoetxearen gobernuan 1980tik 1984ra. Ondoren banku munduan egin zuen lan. 1994an Banco Bilbao Vizcayako (BBV) kontseilari delegatu izendatu zuten. Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA) sortu zenean banketxeko lehendakariorde eta kontseilari delegatua izan zen, ordea.
Gaur egun, EconomÃa, Empresa, Estrategia enpresako lehendakari exekutiboa da eta Berrikuntzarako Euskal Agentzia-Innobasqueko lehendakaria.

