Carlos Blasco

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carlos Blasco
Kargua: Flag of the Basque Country.svg Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza eta Turismo Sailburua
Agintaldiaren iraupena 1980 - 1984
Ondorengoa: Juan Carlos Isasti (Merkataritza)
Castor Garate (Turismo)
Jaio: 1924ko urriaren 19, Donostian
Hil: 1996ko urtarrilaren 2, Donostian
Alderdi politikoa: EAJ
EA
Lanbidea: Abokatua

Carlos Blasco Imaz (Donostia, 1924ko urriaren 19a - Donostia, 1996ko urtarrilaren 2a) euskal politikari abertzalea zen. EAJ eta EAko kidea, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburua zen.

[aldatu] Biografia

Zuzenbidea ikasi zuen eta abokatu izan zen Donostian

1968an Eusko Alderdi Jeltzaleko kide bihurtua, Legebiltzarkide zenbait legealdian eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburua zen 1980 eta 1984 artean.

EAJko zatiketaren ondoren, EAko kidea izan zen berriro EAJra itzultzeko Xabier Albisturrekin batera.

Artikulu eta saiakera asko idatzi zituen, tartean «Los Fueros» liburua.

[aldatu] Donostiarekin lotura

Donostiako bizitzan hartu zuen parte: Umeen danborrada sortzeko lagundu zuen; Kursaalean zegoen lehendabiziko arte eta saiakerako areto donostiarra, "Inexa de Gaxen" izenekoa, sortu zuen; Gipuzkoako Ozeanografi-Elkartearen presidente izan zen Aquarium bultzatuz; eta abar. Guzti hori zela eta, Aquarium aurrean dagoen enparantzak bere izena du (1988ko abuztuaren 31n Udalak erabakia).

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak