Peio Ruiz Cabestany
| Informazio pertsonala | |
|---|---|
| Izena | Peio Ruiz Cabestany |
| Jaiotza data | 1962ko martxoaren 13 (51 urte) |
| Jaiotza herria | Donostia |
| Jaiotza herrialdea | |
| Kirol informazioa | |
| Modalitatea | Errepidea/ Pista |
Peio Ruiz Cabestany (Donostia, Gipuzkoa, 1962ko martxoaren 13a) euskal txirrindulari ohia da, 1984 eta 1994 artean profesionala eta urte horietan 23 garaipen lortu zituena[1].
Eduki-taula |
Biografia[aldatu]
Errepideko txirrindularia izan baino lehen, Cabestany Espainiako txapelduna izan zen pistako txirrindularitzan; 1980 eta 1982an jazarpeneko txapelduna izan zen, 1980tik 1983ra arte taldekako jazarpeneko txapelduna, puntuazioko txapelduna 1983an eta taldekako erlojupeko txapelduna 1983an ere.
Txirrindularitzan jardun aurretik, iraupen-eskia egiten zuen gaztetan. Nahiz eta ondoren txirrindularia izan ez zuen kirol hau guztiz alboratu, iraupen-eskiko hainbat probatan eta triatloi zurietan parte hartu zuen eta.
Txirrindularia zenean, hainbat prentsa-artikulu idatzi zituen. 1997an Historias de un ciclista liburua idatzi zuen.
Telebistan ere egin du lan. Eurosport telebista-kateko txirrindularitzako esataria izan da, baina horrez gain abenturazko telesaioetan eta reality-etan parte hartu du hala nola:
- En los Pirineos: Euskal Telebistako dokumentala.
- Mucho viaje: Bidai-telesaioa.
- La Selva de los FamoS.O.S. (2004): realitya.
- Desafío bajo cero (2006): Izotz gaineko patinajeko realitya.
Gaur egun, familia eta berak mahasti batzuk dauzkate Cuenca de Barberá ardo-eskualde kataluniarrean.
Palmaresa[aldatu]
|
1984 Orbea
1985 MG-Orbea
1986 SEAT-Orbea
1987 Caja Rural-Orbea
|
1988 Kas-Canal 10
1989 ONCE
1990 ONCE
1991 CLAS-Cajastur
1992 Gatorade-Chateau D'ax 1993 Gatorade-Mega Drive
1994 Euskadi - Petronor |
Taldeak[aldatu]
- Orbea (1984-1987)
- Kas (1988)
- ONCE (1989-1990)
- CLAS-Cajastur (1991)
- Gatorade (1992-1993)
- Euskadi (1994)