1992ko Frantziako Tourra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

1992ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 79. edizioa izan zen. 1992ko uztailak 4 eta 26 artean ospatu zen, 3983 kilometroko ibilbidea eginez 22 etapatan banatuta, irabazleak 29,504 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Donostian hasi eta Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen, Europako Ekonomia Erkidegoko zazpi herrialde zeharkatu ondoren, 1993an Europar Batasunaren sorrera ospatzeko.

Lehen aldiz urte askoan, Frantziako Tourrean ez ziren Pirinioak igo.

Miguel Indurain, aurreko urteko garailea eta oraingoan Italiako Giroa irabaztetik zetorrena, zen Tour hau irabazteko faborito nagusia, Gianni Bugno eta Claudio Chiappucci italiarrekin batera.

Jada sarrerako etapan, Donostian ospatu zena, aurreko urteko garaipena defendatzen zuenak bere forma egoera bikaina frogatu zuen etapa irabaziz. Tourraren hasiera oso ez ohikoa izan zen, esprint gutxirekin etapa amaieretan. 2. etapan, Javier Murgialdaik eta Richard Virenque frantziar gazteak ihesaldi luze bat protagonizatu zuten. Euskalduna izan zen etapa irabazi zuena, eta frantziarra bihurtu zen lider, lidertza hori gozatzeko astirik izan ez zuen arren, hurrengo etapan, beste ihesaldi luze batean, bere herkide eta taldekide zen Pascal Lino bihurtu baitzen lider.

Frantziatik kanpoko ibilbidea zuten etapak oso mugituak izan ziren, etengabeko ihesaldi saiakerekin. Bruselan, Greg LeMondek eta Claudio Chiapuccik pelotoia atzean uztea lortu zuten Laurent Jalabert eta Brian Holmekin batera, helmugan pelotoiari minutu bat ateraz.

Alabaina, efektu kolpea Miguel Indurainek emango zuen Luxenburgoko banakako erlojupekoan. Nafarrak hegan egin zuen asfaltu gainean, etapan bigarren sailkatu zen Armand De Las Cuevasi hiru minutu ateraz, eta faborito gehienak lau minutu baino gehiagora utziz. Pascal Linok, hala eta guztiz ere, lidertza mantentzea lortu zuen, honek, frantziar publikoari, euren herkide bat Parisko podiumean ikusteko itxaropena ematen ziolarik.

Alpeetara zaroaten etapek, bi aldiz tourra irabazi zuen Laurent Fignonek etapa garaipe bat lor zezan balio izan zuten. Hurrengo egunean, tourraren beste garaile batzuk ere, Stephen Roche eta Pedro Delgado, saiatu ziren, baina etapa Rolf Jaermannentzat izan zen.

13. etapak, Sestrieren amaitzen zena, Frantziako Tourra behin betiko erabakita utziko zuen, eta Tourraren historiako etaparik epikoenetako bat iza zen. Mendi garaiko maratoizko etapa, 250 kilometro baino gehiagokoa eta mendate tontorrean amaitzen zena, etapak ia zortzi ordu iraun zuelarik. Claudio Chiapuccik oso ihesaldi luzea protagonizatu zuen etapa hasieratik, 200 kilometro baino gehiago, horietatik azken 125ak bakarrik egin zituelarik. Egun hartan, Greg LeMond (hurrengo egunean erretiratuko zena) edo Luc Leblanc bezalako txirrindulariak sailkapenetik erabat desagertu ziren, italiar tontorrean 40 minutu baino gehiago galduz.

Azken igoeran, bere arerio guztiak, Chiapucci izan ezik, aurretik zihoan, atzean utzi zituen Indurain agresibo bat ikusi zen, italiarragandik minutu bat baino gutxiagora egon zen arren. Azken bi kilometroetan ahaleginaren ondorioak jasan zituen eta Deabruagandik ia bi minutura amaitu zuen. Hala ere, nafarrak beste kolpe latz bat eman zien ia bere arerio guztiei, maillot horia berreskuratzeaz gain, proba amaitu arte geratzen zen denboran jada galduko ez zuena.

14. etapa Alpe d'Huezera iristen zen. Oraingo honetan, Chiapuccik, Indurainentzat areriorik handiena bihurtu zena, jada ez zuen hain errez izango faboritoengandik nabarmentzea. Tontor mitiko honetan garaipena Andrew Hampstenek lortu zuen. Indurain eta Chiapucci elkarrekin sartu ziren, garaileagandik hiru minutu baino gehixeagora. Gianni Bugnok, erabat hautsita, bederatzi minutu galdu zituen helmugan.

Hurrengo etapetan ere ez zen ikusiko esprint garbirik. 1991ko Italiako Giroaren irabazlea izan zen Franco Chiocciolik eta 1987ko Frantziako Tourraren irabazlea izan zen Stephen Rochek etapa bana irabazi zuten. Egun hauetan zehar Claudio Chiapuccik oso aktibo jarraitu bazuen ere, jada ez zuen Indurainen garaipena mehatxatuko, oraindik azken erlojupekoa geratzen zitzaiolarik. Erlojupeko honetan, Indurainen erritmoa soilik Gianni Bugnok jarraitu ahal izan zuen, honek, azkenean, etapa 40 segundora amaitu zuen arren. Gainontzeko txirrindulariek bi minutu baino gehiago galdu zituzten helmugan.

Champs Elyséesetako garaipena, Tour honetako bi esprint bakarretako bat, Olaf Ludwig alemaniarrak lortu zuen. Laurent Jalabert gazteak, aurreko urtean jada bigarren izan zena, puntukako sailkapena lortu zuen Johan Museeuw beteranoaren aurretik.

Miguel Indurainek, hala, bere bigarren tourra irabazi zuen, eta pelotoian zuen nagusitasuna berretsi zuen, urte berean Giro-Tour bikotea irabazi ondoren. Berriz ere, podiumean berarekin batera Chiapucci eta Bugno egon ziren, baina postuak aldatuta aurreko urtearekiko. Azken sailkatua Fernando Quevedo izan zen, Indurainengandik lau ordu baino gehiagora.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
Pr. uztailak 4  Euskadi Donostia- Euskadi Donostia 8 (erlojupekoa)  Euskadi Miguel Indurain  Euskadi Miguel Indurain
1.a uztailak 5  Euskadi Donostia- Euskadi Donostia 194,5  Frantzia Dominique Arnould  Suitza Alex Zülle
2.a uztailak 6  Euskadi Donostia-Pau 255  Euskadi Javier Murgialdai  Frantzia Richard Virenque
3.a uztailak 7 Pau-Bordele 218  Herbehereak Rob Harmeling  Frantzia Pascal Lino
4.a uztailak 8 Libourne-Libourne 63,5 (taldekako erlojupekoa)  Herbehereak Panasonic - Sportlife  Frantzia Pascal Lino
5.a uztailak 9 Nogent-sur-Oise-Wasquehal 196  Italia Guido Bontempi  Frantzia Pascal Lino
6.a uztailak 10 Roubaix- Belgika Brusela 167  Frantzia Laurent Jalabert  Frantzia Pascal Lino
7.a uztailak 11  Belgika Bruselas- Herbehereak Valkenburg 196,5  Frantzia Gilles Delion  Frantzia Pascal Lino
8.a uztailak 12  Herbehereak Valkenburg- Alemania Coblenza 206,5  Belgika Jan Nevens  Frantzia Pascal Lino
9.a uztailak 13  Luxenburgo Luxenburgo- Luxenburgo Luxenburgo 65 (erlojupekoa)  Euskadi Miguel Indurain  Frantzia Pascal Lino
10.a uztailak 14  Luxenburgo Luxenburgo-Estrasburgo 217  Herbehereak Jean Paul Van Poppel  Frantzia Pascal Lino
11.a uztailak 15 Estrasburgo-Mulhouse 249,5  Frantzia Laurent Fignon  Frantzia Pascal Lino
12.a uztailak 17 Dole - Saint-Gervais-Mont Blanc 267,5  Suitza Rolf Jaermann  Frantzia Pascal Lino
13.a uztailak 18 Saint-Gervais- Italia Sestriere 254,5  Italia Claudio Chiappucci  Euskadi Miguel Indurain
14.a uztailak 19  Italia Sestriere-Alpe d'Huez 186,5  Ameriketako Estatu Batuak Andrew Hampsten  Euskadi Miguel Indurain
15.a uztailak 20 Le Bourg-d'Oisans-Saint-Étienne 198  Italia Franco Chioccioli  Euskadi Miguel Indurain
16.a uztailak 21 Saint-Étienne-La Bourboule 212  Irlanda Stephen Roche  Euskadi Miguel Indurain
17.a uztailak 22 La Bourboule-Montluçon 189  Frantzia Jean Claude Colotti  Euskadi Miguel Indurain
18.a uztailak 23 Montluçon-Tours 212  Frantzia Thierry Marie  Euskadi Miguel Indurain
19.a uztailak 24 Tours-Blois 64 (erlojupekoa)  Euskadi Miguel Indurain  Euskadi Miguel Indurain
20.a uztailak 25 Blois-Nanterre 222  Belgika Peter De Clercq  Euskadi Miguel Indurain
21.a uztailak 26 La Défense-Paris 175  Alemania Olaf Ludwig  Euskadi Miguel Indurain

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Miguel Indurain  Euskadi BAN 100h 49' 30s
2. Claudio Chiappucci  Italia CAR a 4' 35s
3. Gianni Bugno  Italia GAT a 10' 49s
4. Andrew Hampsten  Ameriketako Estatu Batuak MOT a 13' 40s
5. Pascal Lino  Frantzia RMO a 14' 37s
6. Pedro Delgado  Espainia BAN a 15' 16s
7. Erik Breukink  Herbehereak Herbehereak PDM a 18' 51s
8. Giancarlo Perini  Italia CAR a 19' 16s
9. Stephen Roche  Irlanda CAR a 20' 23s
10. Jens Heppner  Alemania TEL a 25' 30s


Puntukako sailkapena
1. Laurent Jalabert  Frantzia ONC 293 puntu
2. Johan Museeuw  Belgika LOT 262 puntu
3. Claudio Chiappucci  Italia CAR 202 puntu


Mendiko sailkapena
1. Claudio Chiappucci  Italia CAR 410 puntu
2. Richard Virenque  Frantzia RMO 245 puntu
3. Franco Chioccioli  Italia GBM 209 puntu


Gazteen sailkapena
1. Eddy Bouwmans  Herbehereak Herbehereak PAN 101h 18' 05s
2. Richard Virenque  Frantzia RMO a 17' 26s
3. Jim Van de Laer  Belgika TUL a 31' 54s


Taldekako sailkapena
1. Carrera - Jeans Tassoni  Italia CAR -
2. Banesto  Euskadi BAN -
3. CLAS-Cajastur  Espainia CLA -

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BANESTO 
GATORADE - CHATEAU D’AX 
CARRERA-JEANS-TASSONI 
RMO-MAVIC-ONET 
CASTORAMA 
Z 
MOTOROLA 
HELVETIA-COMMODORE 
ONCE 
TVM 
PANASONIC-SPORTLIFE 
RYALCAO-POSTOBÓN 
AMAYA SEGUROS 
BUCKLER 
ARIOSTEA 
TELEKOM 
CLAS-CAJASTUR 
LOTTO-BELGACOM 
FESTINA 
GB-MG MAGLIFICIO 
TULIP COMPUTERS 
PDM-CONCORDE 

NP : Ez zuen etapa hasi ; E : Kanporatua ; A : Etapan zehar abandonatu zuen ; HD : Kontrolez kanpo.


Aurrekoa
1991ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1992ko uztailak 4 eta 26 artean ospatua
Ondorengoa
1993ko Frantziako Tourra

Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1992ko Frantziako Tourra Aldatu lotura Wikidatan