Petrobrasaurus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Petrobrasaurus
Fosilen hedapena: Santoniar


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Reptilia
Goiordena: Dinosauria
Ordena: Saurischia
Azpiordena: Sauropodomorpha
Infraordena: Sauropoda
Familia: Titanosauria
Generoa: Petrobrasaurus
Filippi et al., in press

Petrobrasaurus Patagoniako iparraldean aurkitutako dinosauro fosil baten izena da[1]. Sauropodoa petrolio zulaketa baten kariaz agertu zen, 2004an, eta izena zulaketa egiten ari zen enpresarenari zor zaio, Brasilgo Petrobras, hain zuzen ere.

Sauropodoa, titanosaurus taldekoa da, Goi Kretazeoan Hego Amerikan nagusi zen dinosauro taldea. 20 metro inguruko luzera zuen, hortz fin eta zorrotz eta, horrelako landarejale batenak izateko, txikiak, hala ere. Hortzak, bizkarrezur zatiak, aldaka eta beste azaldu ziren; ikusgarriena bi femurrak izan ziren, osorik eta elkarren ondoan agertutakoak. Haietako bakoitzaren luzera 1,60 metro da, eta pisua 300en bat kilogramo. Indusketa lanak 2066tik aitzina egin zituzten, Aragoiko Aragosaurus izeneko ikerketa taldearen eta Comahueko (Argentina) Unibertsitatearen artean[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Sanz, Elena (2011-2-22), «Hallan un dinosaurio en una perforación petrolera», Muy interesante, http://www.muyinteresante.es/hallan-un-dinosaurio-en-una-perforacion-petrolera .
  2.   Leonardo S. Filippi, José Ignacio Canudo, Leonardo J. Salgado, Alberto C. Garrido, Rodolfo A. Garcia, Ignacio A. Cerda and Alejandro Otero (2011), «A new sauropod titanosaur from the Plottier Formation (Upper Cretaceous) of Patagonia (Argentina)», Geologica Acta 9 (1): 1–23, doi:10.1344/105.000000???, http://www.geologica-acta.com/pdf/vol0901a08.pdf .


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.