Phoenix (zunda)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phoenix
Phoenix marteratzen (irudikapena)
ErakundeaNASA
Misio motaLurreratzailea[1]
Jaurtiketa data2007-08-04
Misio iraupena125 sol
NSSDC ID2007-034A
Webguneahttp://phoenix.lpl.arizona.edu/
Masa350 kg

Phoenix edo Phoenix Mars Lander NASAk sortutako espazio-zunda bat da. 2007ko abuztuaren 4ean Canaveral lurmuturretik bidali eta 23:54 GMT 2008ko maiatzaren 25ean heldu zen Martera. Misio honek 2008ko azaroaren 10era arte iraun zuen.

Programa zientifikoa Estatu Batuak, Danimarka, Alemania, Kanada eta Suitzako unibertsitateen artean egin zen. Bere helburu nagusia Marteko Ipar Polotik urbil zegoen lurralde batera heltzea zen, non bere beso errobotikoa hedatuz sakonera ezberdinetan prospekzioak egingo zuen.

Phoenix ez da izan lehenengo saioa. 1999ean Mars Polar Lander zundak helburu berdina izan zuen baina lurreratzeko unean porrot egin zuen. Geroago, Mars Surveyor Lander misioa izan zen 2001an, baina bidali baino lehen bertan behera utzi zuten. Azken saio horretarako egindako bi instrumentu, berritu eta gehitu egin zaizkio Phoenixi. Izen hau aukeratu zen modu metaforiko batean aurreko bi misioen berpiztea adierazteko, Fenix errautsetik berpizten den hegaztiagatik.

NASAk Marten egindako azken hiru lurreratze arrakastatsuetan ez bezala (Mars Pathfinderrek, Spiritek eta Opportunityk aire-poltsak erabili zituzten Marteren kontrako talka arintzeko), Phoenixek beste era batean egin zuen lurreratzea. Lurreratzeko momentuan kohete txikiak piztuz egin zuen, duela hiru hamarkada Viking programako bi zundek erabili zituztenen antzekoak, jausgailu batekin jaitsiera hasi ostean lurzoruan pausatzeko.

Jaurtiketa eta lurreratzea

Jaurtiketa 2007ko abuztuaren 4an Canaveral lurmuturretik izan zen Delta 7925 suziri batean. Zundak abuztuaren 10ean egin behar izan zuen ibilbide zuzenketa bat bakarrik Marteko norabidea berriro ere hartzeko. 2008ko maiatzaren 10ean 23:54 GMT iritsi zen Martera.

Helburuak

Misio honek hainbat helburu zituen:

  • Marten bizitza egon zen ala ez zehaztea.
  • Marteko klima karakterizatzea.
  • Marteko geologia aztertzea.
  • Uraren historiako ikerketa geologikoak egitea, ezinbesteko eragilea planetaren aldaketa klimatikoak azaltzeko.

Lehenbiziko misioak 90 egun martetar iraun beharko zuten, hau da 92 egun lurtar gutxi gorabehera. Ur izoztua aurkitu ostean, misioa 5 aste gehiago luzatzea erabaki zen, 2008ko azaroaren 10ean bukatzeko.

Emaitzak

2008ko ekainaren 19an NASAk baieztatu zuen Phoenix zundak izotza aurkitu zuela Marteko ipar poloaren hondeaketa batean.

Geroago Marteko lurzorua —gutxienez zundak lurperatutako lekuan— alkalinoa zela zehaztu zen. 8 eta 9 tarteko pH-arekin eta Antartikako ibarrenen azalaren antzekoa zela ere.

Irailaren 30ean, Phoenix Marteko atmosferan elurra detektatu zuen. Laser instrumentu batek, Marteko azalaren eta atmosferaren arteko interakzioak aztertzeko helburua zuena, hodeietatik zetozen elurra aurkitu zuen Phoenixetik 4000 metrotako garaieran. Behaketaren arabera elur malutak sublimatu egin ziren Marteko azalera ailegatu aurretik.

Misioaren bukaera

2008ko urriaren 29an, Phoenixekin kontaktua galdu zen, baina hurrengo egunean berreskuratzea posiblea izan zen Mars Odyssey zunda espazialaren laguntzarekin. Dirudienez zundak “segurtasun moduan” edo “hibernazioan” sartu zen eguzki izpien kopurua urritu zelako, izan ere negua aurrera zihoan Marten. Zunda berraktibatzea lortu zen baina eguzki energi kantitate gutxiarengatik aparatu asko itzali egin ziren, monitoretze klimatologikoa izan ezik. Hurrengo egunetan kontaktua mantentzea lortu zen denbora tarte txikietan, egunsentia etortzen zenean. Baina azkenean misioa amaitutzat ematea erabaki zuten seinalerik heltzen ez zelako.

Instrumentuak

RA(Robotic Arm):Zundaren beso robotikoa da. Honek Marteko lurra industeko balio du. Bere luzaera 2.5 metrotakoa da eta 0.5 metrotako sakanera eskabatu ahal dezake.

RAC(Robotic Arm Camera):Kamera hau besoan dago eta aparatu honen bidez Martitzeko lurraren irudiak hartu ahal ziren.

MARDI(Mars Descent Imager):Kamera bat da eta jaitsieraguneko irudiak hartzen zituen baina erru bat detektatu zen eta azkenean ez zen aparatu hau erabili.

MET(Meteorogical Estation):Estazio hau registratu izan zuen martitzeko klima aterrizatzerakoan.Aparatu hau presioa eta tenperatura neurtzen du.Oso baliagarria izan zen.

MECA(Microscopy,Electrochemistry and Conductivity Analizer):Aparatu hau ikasketa sakonak egin zituen martitzeko lurran.Lurreko muestrak hartzen zituen eta ondoren haien analisiak egiten zituen.

TEGA (Thermal and Evolved Gas Analyzer):TEGA masa espektro bat da eta bere helburua da lurreko muestra berotuak hartzen ditu eta ondoren analisatzen du.

Phoenix DVD-a

Phonix zunda berarekin darama DVD txiki bat “The Phoenix DVD”izenekoa eta honek planetari gizartea diseinatu zuen.Planetari gizartea asosiazio ez gubernamental bat da zein bere helburua eguzki sistemeko explorazioa da.Gizarte hau 100.000 kide ditu nahiz eta gehieneko partea Estatu Batuetakoak izan beste herrialde askoko ere kideak ditu.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Phoenix (zunda) Aldatu lotura Wikidatan
  1. Lurreratzailea: ingelesez Lander