Rafer Johnson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rafer Johnson
Rafer Johnson
Datu pertsonalak
Izen osoa Rafer Lewis Johnson
Jaio 1935ko abuztuaren 18a
Hillsboro, Texas (AEB)

Rafer Lewis Johnson (Hillsboro, Texas, 1935ko abuztuaren 18a) dekatloian espezializatutako estatubatuar atleta ohia da.

1955eko Panamerikar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen, eta Mathiasen munduko errekorra hautsi zuen gainera; hala, 7.985 puntu lortu zituen. 1956an, Melbourneko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, baina min hartu zuen, eta bigarren postuan gelditu zen. Orduko kalteak zirela eta, ezin izan zuen bi urtez lehiaketetan parte hartu. 1960an, Erromako Olinpiar Jokoetan, historiako finalik zirraragarrienetakoa bizi izan zen: Yang Chuan-Kwang taiwandarra eta Vassili Kuznetsov sobietarra izan zituen lehiakide. Chuang hamar probatik zazpitan izan zen garaile, baina, hala ere, Johnsonek irabazi zuen lehia, 8.392 punturekin, eta errekor olinpiko berria ezarri zuen. Hurrengo urtean, lehiaketatik erretiratu zen. Gaur egun, kiroletarako jantziak eta tresnak egiten dituen enpresa batean lan egiten du aholkulari gisa. Horretaz gainera, ongintzazko erakunde batean parte hartzen du, eta kirol-lehiaketak antolatzen ditu ezinduentzat. 1984an, Los Angeleseko Olinpiar Jokoetan, berak piztu zuen Koliseoko olinpiar sua.

Lortutako sari nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmaresa
Olinpiar Jokoak
Zilarra 1956ko Udako Olinpiar Jokoak (Melbourne) Dekatloia
Urrea 1960ko Udako Olinpiar Jokoak (Erroma) Dekatloia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]