Rainiero III.a Monakokoa
| Rainiero III.a Monakokoa | |
|
Monakoko printzea
|
|
|---|---|
| 1949ko maiatzaren 9a – 2005eko apirilaren 6a | |
| Aurrekoa | Luis II.a Monakokoa |
| Ondorengoa | Alberto II.a Monakokoa |
|
|
|
| Jaiotza | 1923ko maiatzaren 31 Monako |
| Heriotza | 2005eko apirilaren 6a Monako |
| Ezkontidea | Grace Kelly |
Rainiero III.a Monakokoa, jaiotzez Rainier Louis Henri Maxence Bertrand Grimaldi, (1923ko maiatzaren 31 - 2005eko apirilaren 6a) Monakoko printzea izan zen. Aitona Luis II.aren erregealdian erregeorde izan zen eta, 1950eko apirilaren 12an, printzerriaren tronua bereganatu zuen. Grace Kellyren senarra izan zen.
Biografia [aldatu]
Rainiero Monakon jaio zen 1923ko maiatzaren 31n. Gurasoak Pierre (1895-1964) eta Charlotte Monakokoak (1898-1977) izan ziren.
1949an, Rainiero igo zen tronura, 26 urte zituenean, aitona Luis II.ak abdikatu zuelako eta, 1950eko apirilaren 12an, koroatu zuten (27 urte).
Rainierok, Ingalaterra eta Suitzako ikastetxeetan egon ondoren, Zientzia Politikoak ikasi zituen Parisen.
Bigarren Mundu Gerran Frantziako armadan sartu zen eta Altsaziako kanpainan borrokatu. Gerra Gurutzea jaso zuen eta Brontzezko Izarra ere bai. Berlinen ere izan zuen misio bat eta gero eta lorpen gehiago izan zituen koronel izatera iritsi arte.
Ezkontza eta familia [aldatu]
Grace Kelly Monakon zegoen High Society grabatzen eta hantxe ezagutu zuen Rainierok emaztea izango zuena. AEBetara joan zen haren gurasoen baimena lortzearren eta horrelaxe erakarri zuen betirako izar eder hura Monakora.
1956ko apirilaren 18an ezkondu ziren eta artistak Gracia Patricia Grimaldi izena hartu zuen. Ondorengo urteetan, printzerriak garapen ekonomiko izugarria ezagutu zuen, ipuineko bikote hark aberats eta inbertsore ugari erakarri baitzuen bertara, eta finantzak eta negozioak nagusitzen joan ziren.
Bikoteak hiru seme-alaba izan zituen:
- Carolina de Hannover Printzesa (1957ko urtarrilaren 23an)
- Alberto Printzea (1958ko martxoaren 14an)
- Estefania Printzesa (1965eko otsailaren 1ean)
Albertoren kasua ez bada ere, alaben nerabezaroak egonezina ekarri zion bizitza dotore eta aberats hari eta paparazzi eta prentsaren jazarpenera ohitzen joan beharra izan zuten.
1982ko irailaren 14an, Grace printzesak eta Estefaniak, bere alabak, izugarrizko istripua izan zuten Monakon. Horren ondorioz, Grace larri zaurituta geratu zen eta, hurrengo egunean, hil zen. Estefaniak, berriz, ez zuen minik hartu, baina etorkizun iluna zetorkion Grimaldi familiari handik aurrera. Rainiero gero eta isolatuagoa geratu zen jauregian eta Albertok egin behar izan zituen bere lanak.
Printzeari iloba ugari etorri zitzaizkion gero:
- Carolinaren partetik lau: Andrea Casiraghi (1984), Carlota Casiraghi (1986), Pedro Estefano (1987) eta Alexandra Hannoverkoa (1999).
- Estefaniak, berriz, hurrengoak eman zizkion: Luis Roberto Pablo (1992), Paulina (1994) eta Camila Maria Kelly (1998).
Monakoko Printzerria eta etorkizuna [aldatu]
1910 arte, Monako monarkia absolutoa zen. 1911n, Alberto I.ak aldarrikatu zuen lehen konstituzioa eta 1917an aldatu egingo zuten. 1933an, Luis II.ak berretsi zuen eta Rainiero III.ak erreforma eging zion 1962ko abenduaren 17an.
Konstituzioaren lehen kapituluak Printze subiranoa da agintearen jabea. 1962an, oinordekotza era zuzenean egingo dela zehaztu zen eta seme zaharrenak izango du lehentasuna alaben aurrean. Ondorengo zuzenik ez balego, adoptatutako ume bat ere tronura irits daiteke. Hori bai, agintearen jabe egiteko, printzea adinez nagusi izan behar du eta 21 urtera ez balitz iritsiko, erregeorde baten beharra izango zen.
Rainiero ia 82 urtekin hil zen Monakon 2005eko apirilaren 6an. 4 egun lehenago, hil zen Joan Paulo II.a aitasantua. Alberto II.a Monakokoa izan zen ondorengoa.
| Aurrekoa Luis II.a Monakokoa |
Monakoko printzea 1949ko maiatzaren 9a – 2005eko apirilaren 6a |
Ondorengoa Alberto II.a Monakokoa |