Rhea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rheak
Fosilaren garaia: Pleistozeno-Holozeno 0,126 Ma-0 Ma

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Struthioniformes
Familia: Rheidae
Generoa: Rhea
Brisson, 1760
Espezie tipoa
Rhea americana
Linnaeus, 1758
Espezieak[1]

Rhea americana American Rhea
Rhea pennata Darwin's Rhea

Sinonimoak

Pterocnemia

Rhea estrutioniformeen ordenako hegazti paleognatoen generoa da, eta ñanduak izen arruntarekin dira ezagun.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ostruka afrikarraren antzekoak dira, baina, harekin alderatuta, alde nabarmenak dituzte. Haiek baino tamaina txikiagoa dute, 1,50 eta 1,80 metro bitarteko garaiera dute, eta emea arra baino zertxobait txikiagoa da. Hiru behatz ditu oin bakoitzean, eta ostrukak, berriz, bi baino ez ditu. Arrek eta emeek ezaugarri morfologiko diferenteak dituzte, baina alde hori ez da oso nabarmena.

Biologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ñandua ez da hegan egiteko gauza; hala ere, bere burua arriskuan ikusiz gero, abiadura handian korrika egiteko gai da (orduko 80 km-ko abiadura har dezake); jauzi egiteko traketsa da, baina, ibai baten ibilgua gurutzatu behar izanez gero, oso igerilari ona da.

Animalia taldekoiak dira; udazkenean eta neguan talde handiak osatzen dituzte, 50 aleko taldeak ere ikusi izan dira, baina, ugaltzeko garaia iristean, talde horiek desegiten joaten dira, estaltze-eskubidea dela medio arrek beren arteko liskarretan hasten direlako. Ugaltze-garaian ar bat eta hainbat emez osatutako taldeak ikus daitezke, edo baita ale gaztez eta ugaltzeko emerik aurkitzerik izan ez zuten arrez osatukoak ere.

Ñanduek belarra, haziak, fruituak, intsektuak, narrastiak eta ugaztun txikiak jaten dituzte. Sugeak gustuko izateak bereziki baliagarri egiten ditu. Oso entzima indartsuak ditu urdailean; hori dela eta, haren jatun-izaera oso ezaguna da.

Arreske-aldia uztailean eta abuztuan izaten dute. Habia egiteko eremu irekiak eta landaredi gutxikoak aukeratzen dituzte; emeak 40 arrautza inguru jartzen ditu 6 egunez, lurzoruko sakonune txikietan. Txitaldiak 37-38 egun inguru irauten du, eta arra soilik arduratzen da hartaz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Clements, James (2007), The Clements Checklist of the Birds of the World (6. argitaraldia), Ithaca, NY: Cornell University Press, ISBN 9780801445019 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rhea Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Rheiformes