Robert Fulton

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robert Fulton

Robert Fulton (Fulton Township, Pennsylvania, 1765eko azaroaren 14aNew York, 1815eko otsailaren 24a), ingeniari eta asmatzaile estatubatuarra.

Lurrunontziaren asmatzailetzat hartzen da.

Fultonek 3 urte zituenean, aita hil zitzaion. 17 urterekin Filadelfiara joan zen, non erretratuak margotzen ikasi zuen eta Benjamin Franklin ezagutu zuen.

1786an Britainia Handira joan zen margolaritza ikastera, eta pixkanaka industria-diseinuaren alde egin zuen.

1797an Frantziara joan zen, non Claude de Jouffroy markesak, 1783an, lurrunontzi bat eraiki zuen gurpil-palek bultzatua.

Napoleon Bonapartek eskatuta, bere lehen helizedun itsaspekoa diseinatu zuen (Nautilus), eta 1800. urtean probatu zen lehenengo aldiz.

1803. urtearen hasieran, Fultonek lurrunontzi prototipo bat probatu zuen, baina itsasontzia alde batera okertu zen. 1803ko abuztuaren 9an, Robert Fultonek lehenengo lurrunontzia martxan jarri zuen Sena ibaian.

1807ko abuzutaren 17an, Estatu Batuetan, Hudson ibaian, New York eta Albany arteko lurrunontzi komertzialen lehenengo linea erregularra ireki zuen.

Fultonek bere lurrunontzi-diseinua patentatu zuen 1809an, itsasontzi gehiago eraiki zituen, eta lurrunaren indarrarekin bultzatutako lehenengo gerraontzia diseinatu (Demologos). Ez zuen amaitua ikusiko, eta azkenean, Fulton the First izena jarri zioten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Fulton Aldatu lotura Wikidatan