Roman Osipovitx Jakobson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Errusiar hizkuntzalari eta filologoa (Mosku, 1896 - Boston, 1982). Filologo gisa, errusiera eta hizkuntza eslaviarrak aztertu zituen bereziki eta, hizkuntzalaritzaren alorrean, estrukturalismoaren molde berriak urratu zituen. Hark sortu zuen Pragako Eskola, Trubetzkoy eta Karcevskij hizkuntzalariekin batera, Ferdinand Saussure hizkuntzalari suitzarraren teorietan oinarrituta. Errusierari eta eslaviera zaharrari buruz eginiko azterketen ildotik, fonologia estrukturalistaren oinarriak finkatu zituen. M. Halle eta G. M. Fant lankideekin fonologiaren teoria berritu zuen. Haurren hizkera eta afasia-arazoak ere izan zituen aztergai (Studies on Child Language and Aphasia). Orobat, hizkuntzalaritzaren eta poetikaren arteko harremanez egin zituen azterketak. Hark idatzitako lan nagusiak Selected Writings bilduman agertzen dira.

Komunikazioaren funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalaritzako eskuliburu askotan agertzen da Roman Jakobsonen izena daraman komunikazioaren eskema, eta berari loturik komunikazioaren funtzioak: Jakobsonek sei komunikazio funtzio bereizi zituen, bakoitza bere eskemako komunikazio prozesuaren dimentsio bati loturik. (Bere eskema Karl Bühlerren teoriaren gainean eraikita dago; ondoko eskemaren lehen bertsioan, Karl Bühlerren bertsioan, berdez agertzen diren hiru elementuak aipatzen ziren):

Roman Jakobsonen komunikazioaren ereduaren eskema.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erreferentziala. (Testuinguruari egiten dio erreferenzia)
  • Estetikoa/poetikoa. (Mezuari berari egiten dio erreferentzia)
  • Emozio-funtzioa. (Emozioak barrenetik kanporatzeari egiten dio erreferentzia)
  • Konatiboa. (Bokatiboa, deitzeari, aginteari egiten dio erreferentzia)
  • Fatikoa. (Komunikazio bideak zabalik daudela ziurtatzeari egiten dio erref.)
  • Metalinguistikoa. (Kodearen inguruan aritzeari egiten dio erref.)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roman Osipovitx Jakobson Aldatu lotura Wikidatan