Rudolph Carl Virchow

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rudolph Carl Virchow
Rudolph Carl Virchow
Zientzialaria
Arloa Medikuntza
Jaio 1821eko urriaren 13a
Schivelbein, Pomerania (Prusia)
Hil 1902ko irailaren 5a
Berlin (Alemaniar Inperioa)
Lanak Zelulen patologia
Biogenesia


Rudolph Carl Virchow (Schivelbein, Pomerania, 1821eko urriaren 13a - Berlin, 1902ko irailaren 5a) alemaniar mediku, antropologo, biologialari eta politikaria izan zen.

Berlinen egin zituen medikuntza-ikasketak. Würzburgeko eta Berlingo unibertsitateetako irakasle eta Prusiako parlamentuko eta Reichstageko diputatu izan zen. 1848an Silesiako tifus exantematikoak eragindako izurritea ikertzeko ardura eman zitzaion. Oso ezagun egin zen gai horri buruz egin zuen txostena, ehundegietako langileen osasun eta gizarte egoera hobetzeko egin zituen eskaerengatik. Zelulen patologiari buruzko ikerketak egin zituen (1850), eta eritasunen jatorria zeluletan dela argitu zuen. Bere teoria Die Cellularpathologie (1862, Zelulen patologia) liburuan argitaratu zuen, eta lan horrek arras aldatu zuen eritasunen ordu arteko ikuspegia. Virchowek zelula oro beste zelula batean duela sorburua agertu zuen, harrezkero klasiko bihurtu den Omnis cellula e cellula aforismoaren bidez. Eritasun askori buruzko ikerketak egin zituen: bera izan zen leuzemia aipatu eta enboliari buruzko argitasunak eman zituen lehena, eta baita, 1846an, neuroglia deskribatu zuen lehena ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rudolph Carl Virchow Aldatu lotura Wikidatan