San Jurgi Eguna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

San Jurgi Eguna (katalunieraz Diada de Sant Jordi) urtero apirilaren 23an ospatzen den jai eguna da eta 303. urteko apirilaren 23an Kapadoziako Jurgiren heriotza omentzen du. San Jurgi hainbat herrialdeen santu zaindaria da, esate baterako Aragoi, Bulgaria, Etiopia, Georgia, Ingalaterra, Katalunia eta Portugal. Baita Cáceres eta Alcoi hirietakoa ere. Bestalde San Jurgi Boy Scouten santu zaindaria da eta apirilaren 23a Scout Eguna ere bada.

1996an Unesco erakundeak apirilaren 23a Nazioarteko Liburu Eguna izendatu zuen.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Jurgik herensugea hiltzen du.

Kondairaren arabera Kapadoziako lurraldean (Katalunian Montblac aipatu ohi da) Herensuge batek erresuma behin eta berriz erasotu ohi zuen. Herritarrek eraso hauek ekiditeko egunero heresugeari pertsona bat ematea erabaki zuen, honek jan zezan eta honela kalte handiagorik egon ez zedin. Egunero zozketa bat burutu eta hautatutako pertsona herensugearen leizera eraman ohi zen. Egun batean zozketan printzesaren izena atera zen, nahiz eta herritar asko bere ordez joateko eskeini izan printzesa bere kabuz herensugearen leizera joan zen. Herensugearen bizilekura oinez joan eta honek jatera zihoan unean San Jurgi agertu eta erreskatatu egin zuen. San Jurgik herensugeari bere bihotzean ezpata sartu eta hil gin zuen, isuritako odoletik arrosa bat jaio zelarik.

Katalunian San Jurgi edo Sant Jordi egunean gizonezkoek emakumezkoei arrosa bat oparitzeko ohitura dago, aldiz emakumeek gizonezkoei liburu bat oparitzen diotelarik, betiere kondairaren arabera.

Aragoi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Jurgi Aragoiko santu zaindaria da eta apirilaren 23a Aragoiko Eguna ospatzen da, erkidego honetan jai eguna delarik.

Katalunia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako arrosa salpostua San Jurgi Egunean.

Katalunian usadioz San Jurgiren Eguna edo Diada de Sant Jordi delakoa, maiteminduen eguna da, honetan pertsonek euren bikotekide eta estimatutako pertsonen artean arrosa eta liburuak elkartrukatu edo oparitzen dira. Usadioa gizonak emakumeari arrosa eta emakumeak gizonari liburua oparitzea da. Uste denez emakumeari arrosa oparitzeko ohitura ziurrenik XV. mendekoa izango litzake. Bertsio batzuek ohitura hau Bartzelonan udan ospatzen zen Arrosa edo Maiteminduen Azokarekin lotzen dute. Gauza jakina da garai hartan apirilaren 23an Kataluniako Generalitatearen Jauregiko San Jurgiren kaperako mezara zihoazen emakumeei arrosak eskaintzen zitzazikiela. Gaur egun arrosa senyera bat eta gari zuztar batez lagundurik doa. Arrosaren kolore gorriak pasioa isladatzen du, senyerak Kataluniako santu zaindaria eta gari zuztarrak berriz ugalkortasuna.

San Jurgi Egunak kataluniar kulturaren ezaugarri erreinbikatiboa du eta balkoi ugaritan herrialde honetako bandera den senyera zintzilikatzen da. Katalunia osoan kromo eta giltzatakoak oparitu ohi dira, jarduera honen ugaritasun handiena La Rambla pasealekuan ematen delarik, hemen betiko salmenta postuei aldi baterako postuak gehitzen zaizkielarik. Liburuen salmenta euren egileen sinadurekin edota salneurriaren beherapenekin sustatzea ohikoa ere bada. Egun honetan liburutegietan antolatzen diren jarduerek eta kaleetako musika emanaldiek Bartzelonako agenda kulturala aberasten dute.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako San Jurgi Egunaren irudiak (2006)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako San Jurgi Egunaren irudiak (2007)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Jurgi Eguna Aldatu lotura Wikidatan