Sasiakazia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Sasiakazia
Hostoak eta loreak
Hostoak eta loreak


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Fabales
Familia: Fabaceae
Generoa: Robinia
Espeziea: Robinia pseudoacacia

Sasiakazia (Robinia pseudoacacia) zuhaitz espezie bat da, akazia itxura duena baina akazia ez dena. Jatorria Ipar Amerika eta Ameriketako Estatu Batuetako ekialdea eta erdialdean du.

Habitata erreketatik hurbil dauden baso mistoak eta harizti azidofiloak ordezkatuz.

Landare inbaditzailea Euskal Herrian[aldatu]

Ipar Amerikako zuhaitza da eta XVII. mendean sartu zen Europan. Apaingarri eta basogintzarako xedearekin landatu zen eta, gaur egun, oso hedatuta dago Hego Euskal Herrian, eta Landare inbaditzailetzat hartzen da toki askotan.

Ameriketako Estatu Batuetako Apalatxe mendietatik dator et klima atlantiko hezean garatzen da. Maldetan, baso-ertzetan edo basoen zabalgunetan kokatzen da urkia edo sahats arruntaren nitxo ekologikoa okupatuz. Lurrazpiko sustrai-kimuen bitartez hedatzen da. Haritz txortendunaren garapena ere zailtzen du. Hots, maldak eta bere ohiko lekuak okupatzen ditu inbaditzaile honek.

Hazkuntza arina eta indartsua eta sustraiaren kimu berriak sortzeko ahalmen izugarria duenez, suteen edota mozketen ondoren birsortzen da. Horregatik, oso ohikoa da maldetan, landutako lurzoruetan edo basogabetutako larretan. Leku horietan baso dentsoak garatzen ditu eta bertoko basoen garapena oztopatzen du.

Herbiziden aurreko erresistentzia handia du. Espezie hori kontrolatzeko bide biologikoak ez daude frogatuta orain arte. Urdaibain, bailaretako heze guneetan, ibai ertzetan eta errepideen ondoko maldetan ikusi da. Horrelako asko dago Zugastietan, Albizen, Belendizen, Arratzun, Morgarako igoeran eta Errigoitirako errepidean. Espezie honen inpaktu-maila esanguratsua da, hazkuntza arineko espezie baita eta bertoko formazioen hazkuntza zaildu eta berandutu egiten baitu. Horrela, oihanpeko floraren aniztasuna kaltetzen du nabarmen (Silvan, Campos, 2001).


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Sasiakazia