Errigoiti
|
Errigoiti |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Errigoiti | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Busturialde |
||
| Alkatea | Iñaki Madariaga Otazua (EAJ) | ||
| Herritarra | errigoitiarra | ||
| Koordenatuak | 43°19′50″N 2°43′40″W / 43.33056°N 2.72778°WKoordenatuak: 43°19′50″N 2°43′40″W / 43.33056°N 2.72778°W | ||
| Eremua | 16,42 km2 | ||
| Distantzia | 29 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48309 |
||
| Biztanleria | 537 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 32,7 bizt./km² | ||
| Sorrera | 1376 | ||
Errigoiti Bizkaiko barnealdean dagoen udalerria da, herrialdearen erdialdean eta Busturialdeko eskualdean kokatutakoa. 2012ko erroldaren arabera Errigoitik 537 biztanle ditu.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Busturialdeko herria da, Bizkaiko ipar-ekialdean kokatzen da Bilbotik 29 kilometrora eta Gernika eta Mungiako herrien artean. Herriak Busturiarekin egiten du muga iparraldean, Gernika, Murueta eta Foruarekin ekialdean, Muxikarekin hegoaldean, eta Arrieta eta Morgarekin mendebaldean.
Errigoitik honako auzoak ditu: Atxika-Errekalde, Eleizalde-Olabarri (elizatearen jatorrizko gunea), Metxika, eta Uriko auzoa, gaur egun Errigoitiko auzo garrantzitsuena dena.
Historia [aldatu]
Gaur egungo Errigoitiren jatorria Erdi Aroko Idoibalzagako Andra Mari elizatean dago. 1376. urtean Mungia eta Gernika bitarteko, hau da Butroe eta Oka ibaien arteko bidea babesteko asmoarekin, Gaztelako Juanek lur eremu handiak eman zizkien Idoibalzagako Andra Mariko biztanleei. Horrez gain, Logroñoko foruaren arabera antolatzeko eskubidea eman zien, horrela, Errigoitiko hiribildua sortuz.
Jatorrizko herritik 500 bat metrora, (gaur egungo Eleizalde auzoan) beste etxegune txiki bat sortu zen, Erdi Aroko herri tipikoaren ereduaren arabera antolaturik. Hiribildua izan arren, herri txikia izan da beti.
Demografia eta biztanleria [aldatu]
| Urtea | 1857 | 1877 | 1887 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1991 | 2001 | 2006 |
| Biztanleak | 1.221 | 1.252 | 1.236 | 1.314 | 1.363 | 1.377 | 1.456 | 1.330 | 1.250 | 1.015 | 768 | 531 | 440 | 485 | 501 |
Ondarea [aldatu]
- Idoibalzagako Andra Mari eliza: XVI. mendean eraikitako eliza da. Elizarekin batera baseliza, kanposantua eta abadearen etxea daude. Egitura Errigoitiko jatorrizko herrigunetik kanpo eraiki zen. XIX. mendean birmoldaketa sakona egin zen, Martin Etxabururen gidaritzapean.
Hauteskundeak [aldatu]
Errigoitiko alkatea EAJ alderdiko Iñaki Madariaga Otazua da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen Eusko Alderdi Jeltzaleak. Baliogabeko botoak 63 izan ziren (emandako guztien %15,48) eta boto zuri bakarra izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| EAJ | 234 | 5 |
| SOS Errigoiti | 108 | 2 |
| PP | 1 | 0 |
Jaiak eta ospakizunak [aldatu]
Errigoitiko jaiak ekainaren erdialdean ospatzen dira San Antonioren omenez.
Ikus, gainera [aldatu]
|
|||||||