Sebastian Iradier

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sebastian Iradier
Sebastian Iradier
Datu pertsonalak
Izen osoa Sebastian Iradier Salaberri
Jaio 1809ko urtarrilaren 20a
Lantziego ( Araba)
Hil 1865eko abenduaren 6a (56 urte)
Gasteiz ( Araba)

Sebastian Iradier Salaberri edo Sebastian Yradier (Lantziego, Araba, 1809ko urtarrilaren 20a - Gasteiz, Araba, 1865eko abenduaren 6a) euskal musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen hasi zen, La Pradera del Canal (1847) bezalako zartzueletan parte hartuz. Han Cepeda eta Cristobal Oudrid musikagileekin lan egin zuen. Madrilgo kontserbatorioko solfeo irakaslea izan zen 1840-1850 bitartean, eta Instituto Español erakundeko konposizio eta harmonia katedraduna. Izen handia eman zion aristokraziako dama askori eskolak emateak.

Geroago Parisera joan zen, Eugenia de Montijo enperatrizaren kantu irakaslea izateko. Parisen bere editoreak Yradier abizena jartzea gomendatu zion.

Rossini, Merimée eta beste zenbait artista famaturen adiskide izan zen. Opera konpainia bat sortu eta Estatu Batuetan, Mexikon eta Kuban barrena ibili zen.

Konposatu zituen habanerengatik ospetsu egin zen, eta bereziki La Paloma izenekoagatik. 1860an konposatu zuen Kubara egindako bisita baten ondoren. Abesti hori oso ezaguna egin zen Amerikan eta Espainian, eta habanerak ezagutarazi zituen.

Kantagilea zen, batez ere: Los caracoles, El contrabandista. Bizetek El arreglito izeneko Iradierren habanera erabili zuen Carmen lanean, egilearen izena aipatu gabe.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]